32 berria 2010eko uztailaren 9a, ostirala Kirola › Gutxigatik, baina... Berasaluze VIII.a- Begino 21 Gonzalez-Zubieta 22 Iraupena. 80 minutu. Pilotakadak. 506. Saketik. Berasaluze VIII.ak 4; Gonzalezek bat bera ere ez. Markagailua. 1-1, 1-3, 2-4, 4-4, 5-5, 5-9, 6-12, 7-13, 11-14, 12-16, 17-16, 18- 17, 20-18, 21-19 eta 21-22. Bestelakoak. Bero handia egin zuen Iruñeko Labrit pilotalekuan, kantxan zein harmailetan. Gonzalezek eta Zubietak San Fermin Torneoko lehen partida irabazi dute iazko txapeldunen kontra Eider Aranberri Kalean ez ezik, festak frontoian ere izan zuen lekua San Fermin jaietako lehen egunean. Bai behintzat, Iruñeko Labriten. Ezin hobeto hasi zen binakako San Fermin txapelketa, Gonzalezen eta Zubietaren garaipenarekin. Estu, baina irabazi egin zieten iazko txapeldunei, Berasaluze VIII.ari eta Beginori. Bertaratu zirenek Zubietaren pilotakada ederrez gozatzeko aukera izan zuten. Harrigarri ibili zen atzeko koadroetan, eta bera izan zen partidako protagonista nagusia ezbairik gabe. Bistan da etxarriarra sasoi betean dela udari begira, eta ziur udako jaialdi askotan ikusteko moduan izango direla zaleak. Partida izan zen bere osotasunean ederra. Huts gutxi egin zituzten lau pilotariek, eta hori bukaerako emaitzan nabaritu zen. Atzelarien artean, Zubietak ongi asko hartu zion neurria Beginori, eta gehiago izan zen partida osoan. Hutsik egin ez, eta bi tanto egin zituen Etxarriko pilotariak. Auzako pilotariak, bestalde, urduri ekin zion partidari, eta bukaeran larri ibili zen, nahiko huts egin baitzituen. Zortzi guztira. Aurrelariei dagokienez, Berasaluze VIII.ak bi tanto egin zituen saketik, eta hamabi gainerakoan. Ez ziren nahikoak izan, ordea, partida hausteko. Gonzalez, berriz, nahiko apal ibili zen, gehiegi nabarmendu gabe. Saketik ez zuen tanto bat bera ere egin. Gainontzean, bost tantorekin konformatu behar izan zuen azkaindarrak. Aipatzekoa da Labrit pilotalekuan zegoen bero izugarria. Gehiegi, gauza onerako. Meritua halere, pilotariena. Laurek azkeneraino eutsi zioten, tanto bateko aldeaz itxi baitzuten markagailua. San Fermin Torneoko binakako hurrengo partida gauean jokatuko da. Herenegungo partidako galtzaileek, Berasaluze VIII.ak eta Beginok, Bengoetxea VI.a eta Zubieta oso ondo hasi da Iruñean. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS Ruiz izango dituzte zain (22:15 ETB1). Irabazleek, berriz, igandean jokatuko dute A multzoko azken partida Leitzako eta Lizarrako bikotearekin. Partida horiekin erabakita geratuko da A multzoan zer bikote sailkatu den finalerako. Bestalde, atzo Hernaniko Galarretan jokatutako estelarrean, Erredakzioa Donostia Atzo ekin zioten berriz ere Munduko Txapelketari, Bulgarian. Bost astetako geldialdiaren ostean, pilotuek euren autoetako motorrak piztu dituzte. Ikuskizuna espero da lehen postuaren lehian. Guztiek dute begiz jota egun munduko txapelduna den Sebastien Loeb frantziarra (Citroen), baina frantziarrak ez du kontu erraza izango, Dani Sordo taldekidea garaipen gosez baitabil. Izan ere, Citroen taldean bada bestelako lehiarik. Gazte mailako Sebastien Ogierrek (Citroen Ju- Urriza eta Badiola erraz nagusitu ziren Zeberio II.aren eta Jonen aurka (40-30). Bikote irabazleak ez zion inongo aukerarik eman bikote galtzaileari. Urriza Zeberio II.a baino gehiago izan zen. Iruindarrak 22 tanto egin zituen guztira, eta ondo dagoela erakutsi. Dena den, biek ere ikuskizun polita eskaini zuten aurrealdean. nior Team) Portugalgo txapelketa irabazi zuen, lehena bere ibilbide profesionalean. Horrek, falta diren lur gaineko probetan, auto ofiziala lortzera eraman du gazte frantsesa, Sordo espainiarraren kaltetan. Ogierrek taldearen eta beste zenbaiten babesa du. Errepideko proba da, ordea, Bulgariakoa, eta ikusmin handia sortu du. Lehen aldia da Bulgarian Munduko Rally Txapeleketa jokatzen dela. Pilotuek errepide zaharrak, azkarrak eta bihurriak izango dituzte aurrez aurre. Sordok garaipena bilatuko du bere taldekidearen aurretik. Orain artean, liderrari laguntzeko agindua besterik ez zuen. Ford taldeari dagokionez, munduko txapelketa irabazteko aukerak gero eta txikiagoak dira. hala ere, taldeko pilotu Mirko Hirvonenek eta Jari-Matti Latvalak irteeratik dena eman beharko dute. DLaburrak Gaur hasiko da Athletic entrenatzen FUTBOLA ›Gaur itzuliko da Athletic taldea Lezamara. Ezkutuko lana egitea tokatuko zaie bilbotarrei hurrengo denboraldia hasi bitartean. Entrenamenduan, Javi Martinez eta Fernando Llorente jokalariak ez dira egongo, Hegoafrikan baitaude. Bestalde, taldeak berriki fitxatutako Igor Martinez eta Ibai Gomez aurrelariak Lezaman ikusteko aukera izango da. Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza, 6.200 metrotan MENDIA ›Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza, Broad Peaken iparraldeko gailurra zapaltzear daude. Atzo goizaldean ziren irtetekoak, eta jada, 6.200 metrotan daude. Hirukoteak historian bi aldiz soilik egin den ibilbidea burutzea du helburu, hots, Broad Peak osatzen duten hiru gailurrak jarraian igotzea. Stevensek irabazi du Giroko zazpigarren etapa TXIRRINDULARITZA ›Evelyn Stevensek (Team HTC-Columbia) irabazi zuen atzo Giroko etapa. Liderra, Marianne Vos (Team DBS Bank), garailearengandik 42 segundora helmugaratu zen. Halere, herbeheretarrak lider sendo jarraitzen du. Igandean amaituko da Giroa, Monzan. Munduko Rally Txapelketako proba hasi da Bulgarian Bost asteko geldialdiaren ostean, atzo ekin zioten berriz ere lehiari; Sebastian Loeb da liderra Dena den, eta, adituen arabera, Ford taldea Citroenen azpitik da oraindik. Kimi Raikkonenen (Citroen) izena ere entzungai da jendearen ahotan. Finlandiarrak Citroenen auto ofizialaren antzekoa du, eta sailkapenaren goiko postuetan egotea espero da. Munduko sailkapenari begira, frantziarrak dira buruan: Loeb lehen postuan eta Ogier bigarrenean. Hirugarren postuan, Ford etxeko Mikko Hirvonen finlandiarra dago. Egoi Eder Valdes ere lehian Egoi Eder nafarra Munduko Gazteen Rally Txapelketan da atzotik, Bulgarian bertan. Gazteak aditzera eman duenez, «zirkuitua ezagutzeko egindako probetan denbora onak egin ditugu, eta baikor nago. Gure helburua esperientzia hartzea da».
2010eko uztailaren 9a, ostirala berria 33 ‹ Publizitatea