IV TURISMOA GOIERRIN ETA TOLOSALDEAN Zuhaitzetik zuhaitzera, abentura eta natura uztartzen dituen parkea martxan jarri zuten Aste Santuan Larraitzen: Mariren Zuhaiztia izeneko gunea. Zuhaitzetatik zintzilik T xindokiren magalean, Larraitzek hainbat aitzakia bazituen hara joateko. Orain beste bat gehitu diote: Mariren Zuhaiztia izeneko parkea. Txindokiko Itzala proiektuaren barruan garatutako parke horrek natura eta abentura uztartzen ditu. Bizibiziki enpresak jarri zuen martxan proiektua, Abaltzisketako Udalak bultzatutako lehiaketa irabazi ostean. Txindokiko Itzala proiektuaren arduradun Ekaitz Zubelzuk dioenez, «garapen lokala eta turismo aktiboarekin zerikusia duten egitasmoak» egiten ditu Bizibiziki enpresak. Izan ere, Abaltzisketako Udalaren beharren ondoren sortu zen Txindokiko Itzalaren proiektua. Marka horren pean ekintza ezberdinak antolatzen dituzte natura, kultura eta abentura uztartuz. Txindokiko Itzalak «Tolosaldeko herrien garapen lokala» bultzatu nahi du, eta garapen hori «turismo aktiboaren bitartez» lortu nahi dute, «berrikuntza albo batera utzi gabe». Aurrera begira, parkeaz gain, beste egitasmo batzuk jarri nahi dituzte abian, artzainei bere lan-eremura bisita egitea eta Amezketan eskalada ikastaroak antolatzea, esaterako. Zuhaitz parkea Aste Santuarekin batera ireki zuten, eta «sekulako arrakasta» izan du. Parketik igaro direnak «oso gustura» ibili direla esan diote Txindokiko Itzalakoei. Horrelako ekimen bat eguraldiaren menpe egon ohi da, hala ere, eta euria egiten duenean itxi egiten dute. Eguraldiak laguntzen duenean, jaiegunetan eta asteburuetan dago irekita. Uztailean eta abuztuan egunero izango da aukera, eta udaberrian eta udazkenean astean zehar ikastetxeentzat eta taldeentzat egongo da zabalik. 10:30a inguruan irekitzen dute, eta azken taldea 18:30ean hartzen dute. Tartean, 14:00etatik 15:00etara, itxi egiten dute. Mitologian barrena Lau ibilbide ditu Mariren Zuhaiztiak. Ezinduentzako ibilbidea, Sugaar izenekoa; 4-8 urte bitarteko umeentzako ibilbidea, Basajaun izenekoa; 1,40 metro baino altuagoentzako ibilbidea, Mikelats- Atarrabi izenekoa; eta helduentzako ibilbidea, Mari izenekoa. Guztiek airean sentitzeko aukera ematen dute: zubi tibetarrak, tirolinak, sareekin egindako tunelak... Gunea ikusita eta Txindokiko Aste Santuan jende ugari gerturatu zen inauguratu berria zen parkera. I. GARCIA Mariri buruz entzundako istorioei erreparatuta, «abentura eta mitologia elkartu ditugu», dio Zubelzuk. «Sugaar, indarra, ezinduen ibilbideari jarri diogu. Helduen ibilbideari Mari jarri diogu, beti hegan ibiltzen delako, eta ibilbide horrek ditu tirolina gehien». Larraizko basoaren pinuak, haritzak eta pagoak erabili dituzte ibilbideak egiteko. Prezioei dagokienez, haurrek bost euro ordaindu behar dute; Mikelats-Atarrabi bidea egiten dutenek 9 euro; eta horrez gain Mari ibilbidea ere egiten dutenek 15 euro ordaindu behar dute. Ezinduen ibilbidea egiteko 15 euro ordaindu behar da. Era berean, taldeentzako prezio bereziak dituztela nabarmendu dute Larraizko parkearen arduradunek. Ezinduei zuzendutakoa Gipuzkoako zuhaitz-parke bakarra da Larraizkoa. Baina beste herrialdeetakoek ez duten berezitasun bat badu: gurpildun aulkietan ibiltzeko prestatutako ibilbidea. «Aulki moduko batzuetan eserita jartzen dira, zintzilik, eta ibilbidea besoen indarrarekin egiten dute», azaldu du Zubelzuk. «Abaltzisketatik Larraitzera zabaldu den ibilbide egokitua ondoan daukagu, eta hori kontuan hartu dugu ibilbide berezi hau egiteko. Norbait Sugaar ibilbidea egiten ari bada, besteek ondotik ikus dezakete nola egiten ari den», gaineratu du. GOIERRIKO HITZA ETA TOLOSALDEKO HITZA OSTIRALA, 2010EKO UZTAILAREN 9A Aholkularitza zerbitzua Mariren Zuhaiztia Bizibiziki enpresaren proiektua da. Euskal Herrian aisia aktiborako kudeaketa aholkularitza ere eskaintzen du, lehen enpresa arlo horretan. Horiek horrela, enpresaren arduradunek «esperientzia asegarriak programatzen» dituztela diote, «natura, kultura eta abentura» uztartuz. Hauek dira eskaintzen dituzten zerbitzuak: kudeaketa aholkularitzari dagokionez estrategia eta zuzendaritza, proiektuen diseinua, proiektuen exekuzioa, pertsonak eta marketing-a; informatikari dagokionez diseinua eta garapen softwarea lantzen dituzte; eta euren atal guztietan formazioa ere bermatzen dute.
GOIERRIKO HITZA ETA TOLOSALDEKO HITZA OSTIRALA, 2010EKO UZTAILAREN 9A PUBLIERREPORTAJEA V