8 Munduko Kopa 2010 Azkena Eskailera G aztetxoen mailetako denboraldi-aurreko partida eta torneoak ikusi ondoren, Atletico Madrilen izan genituen laneko lehen bileretan, Bartzelona eskaileraren amaieran ikusten nuela esaten nien beste entrenatzaileei, eta gainontzekoak eskaileran gora ari ginela. Or- Futbola eta gehiago Jose Mari Amorrortu 1970eko Munduko Kopako finalean aritu zen Brasilen hamaikakoa. <strong>BERRIA</strong> FINAL HISTORIKOAK 1970 BRASIL-ITALIA Historiako talderik onena? 1970ean Munduko Kopa irabazi zuen Brasilgo selekzioaren hamaikakoa errepikaezina da anitzentzat. Dungaren ustez, telebistaren hedapenak eragin handiegia izan du baieztapen horretan. Mikel Rodriguez Zein da historiako talderik onena? Zenbat buru, hainbat buru. Bukaerarik gabeko eztabaida izan liteke, eta futbolzale bakoitzak bere grinaren eta ikusitakoaren arabera osatuko du iritzia. Hautagaiak, anitz: 1970eko hamarkadako Amsterdamgo Ajax, garai bereko Herbehereetako selekzioa, 1950eko hamarkadako Hungaria, gaur egungo Bartzelona eta bertze hainbat. Hala ere, usterik he<strong>datu</strong>ena da, bai bere garaian, bai oraindik ere, inoiz futbol zelai batean jokatu duen hamaikakorik onena 1970eko Munduko Kopa irabazi zuen Brasilgo selekzioarena dela. Pelek, Gersonek, Tostaok, Rivelinhok, Jairzin- hok eta enparauek sekulako taldea osatu zuten, eta haien jokoak zaleak zoratu zituen: baloia ukitu eta ukitu, pase anitz, mugimendu ikusgarriak, gol anitz… Finalean Italiari sartu zizkioten golak ikustea bertzerik ez dago. Hala ere, denak ez dira iritzi berekoak. Adibidez, Dungak dio telebistaren hedapenak eragin handiegia izan duela 1970eko Brasil talderik onena izendatzeko orduan. 1970eko canarinha historikoa denik ezin ukatu. Taldeko izar nagusia, nola ez, Pele zen. 29 urte zituen orduan O Reik, eta ordurako sekulakoak eginda zegoen. Alboan zituenak, gainera, ez ziren makalak. Nabarmentzen ziren Rivelinho Magoa —historiako ezker hankarik onenetakoa—, Tostao aurrelaria —teknikoki abila eta dutik, adierazpen hori erabili izan dugu harrobien sasoia neurtzeko. Futbolean, era askotara joka daiteke. Gola sartzea eta kontra alerik ez jasotzea da helburua. Hori bai, ez dezagun ahaztu hori interpretatzen duten hamaika jokalari daudela eta taldean egiten dutela, hor dago gakoa. Eta hor Bartzelonak bere filosofia dauka, bere jokalarien jarreran, jokoa ateari bizkarra emanda jokatzen espezialista—, Jairzinho —klase handiko errematatzailea—, Gerson — hamaikakoaren hauspoa— , Clodoaldo —Gersonen ezkutaria— eta Carlos Alberto —hegaleko atzelari brasildar petoa: azkarra eta erasokorra—. Futbol ikusgarria egin zuten brasildarrek, eta Italiaren aurkako finala har daiteke talde hura izan zenaren eredutzat. Gainera, baliteke final hura izatea Munduko Koparen historiako ezagunena. Brasilek 4-1 jipoitu zuen Italia. Europarrek lehen zatian eutsi zieten soilik. Brasildarrak aitzineratu ziren, gol bikainarekin. Jairzinhok erdiraketa neurtua egin, eta Pelek, ohi zuen moduan, buruarekin beheitirantz zuzendu zuen errematea, baloiari botea emanarazi eta sarera sartu. Hala ere, italiarrek hobekien egiten dutena egin zuten: kontrarioaren hutsuneez baliatu. Boninsegnak, Brasilgo atzelarien eta Felix atezainaren gaizkiulertua baliatuta, baloia ebatsi eta, atea hutsik zuela, gola sartu zuen. Bigarren zatian, ordea,catenaccio-a deuseztatu zuten brasildarrek. Gerson izan zen hori lortu zuen lehena, aldageletatik itzuli eta hogei minutura. Atzelari bati baloia gainetik loratu, eta zartakoa sarera. Ikusgarria. Handik gutxira, Jairzinhok hirugarrena sartu zuen, eta italiarrek amore eman zuten. Azken gola falta zen, gol historikoa, eta Brasil hura zer izan zen laburbildu zuena: Felix ulertu eta garatzeko duten moduan eta lehiaketari aurre egiteko duten eran gorpuzten dena. Espainiako futbolaren harrobiek urte asko daramatzate lanean, geroz eta dedikazio handiagoarekin, eta euren jokalariei jokoan oinarritutako kontzeptuak proposatzen dizkieten entrenatzaileekin, euren lana biziki maite duten entrenatzaileekin. Horren isla da gazteen mailan iraba- Brasil 4 Italia 1 Brasil. Felix; Everaldo, Brito, Piazza, Carlos Alberto; Jairzinho, Clodoaldo, Gerson, Rivelino; Pele eta Tostao. Italia. Albertosi; Facchetti, Cera, Burgnich, Rosato; De Sisti, Mazzola, Bertini (Juliano, 74. min.), Domenghini; Riva eta Boninsegna (Rivera, 84. min.). Golak. 1-0: Pelek (18. min.). 1-1: Boninsegnak (37. min.), 2-1: Gersonek (66. min.), 3-1: Jairzinhok (71. min.), 4-1: Carlos Albertok (86. min.). Epailea. Rudolf Gloeckner (Alemania Demokratikoa). Txartel horia Brasilgo Rivelinhori eta Italiako Burgnichi. Bestelakoak. 107.412 ikusle, Mexiko Hiriko Azteca estadioan. atezainak baloia jokatuz atera zuen. Bortz jokalariren artean hogei aldiz ukitu ondoren, Peleri pasatu zioten, eta hark begiratu ere egin gabe pasatu zion Carlos Albertori, zeina lasterka bizian heldu zen. Azkenean, atzelariak baloiari egurra eman, eta Dino Zoff atezainak ez zuen ikusi ere egin. Jendea zoratu zuen 1970eko Brasilek. 1958an lehenbizikoz Munduko Kopa telebistan eman zuten, eta 1970ekoak, berriz, ordura arteko hedapenik handiena izan zuen. Gainera, hartarako teknologia zeukaten kateek koloretan eman zuten lehenbiziko aldiz. Hori zela eta, inoiz baino fut- Zale gehienentzat, Peleren eta haren taldekideen futbola berritzailea zen bolzale gehiagok ikusi zuten Munduko Kopa. Gehienentzat, Peleren eta haren taldekideen futbola berritzailea zen. Ordura arte inoiz ikusi ez zituzten mugimendu eta jokaldiak ikusi zituzten, ezinezkoak iduri zuten erremateak, eta Europako joko fisikoagoaren aldean, brasildarrek alaitasun sentipena igorri zuten. Aurtengo Brasili ordukoaren antitesia izatea leporatu zaio, baina Dunga hautatzaileak telebistak sortu zuen fenomenoari egotzi dio 1970eko selekzioari egin zaion gorazarrea: «1970eko nabarmenena ageri denean, zati politak ikusten ditugu soilik. Inork ez du errepikatzen 1966koa, Brasil ez zelako ongi ibili. Gaur egungo selekzioaren jokaldirik onenak soilik ematen badituzte, zaleek pentsatuko dute talde ikusgarria izan zela». berria 2010eko uztailaren 9a, ostirala zitako torneoen zerrenda, eta horren isla eta adierazpide gorena igandeko finala. Formazioko futbola beste inork ez bezala ulertu duten bi herrialde ariko dira elkarren kontra final handian. Joko ikuskerari eta jokalarien garapenari dagokienez zigilu propioa dutenak. Itxaropentsu egoteko garaia da. Eskailera mailak igo dituztenek irabaziko dute. ESANA «Bartzelonaren kopia bat da Espainia. Ez dut inorekin eztabaidan sartu nahi. Hierrok dio Espainiak bere estiloa duela, baina Espainiaren estiloa Bartzelonarena da» Johan Cruyff Jokalari ohia Blatter: «Olinpiar Jokoak antola daitezke hemen» Jacob Zuma Hegoafrikako presidenteak jakinarazi du berriki bere herrialdea 2020ko Olinpiar Jokoetarako hautagaitza aurkeztea pentsatzen ari dela, eta haren alde egingo duela jakinarazi zuen atzo FIFAko presidente Joseph Blatterrek. «Herrialde batek Munduko Kopa bat antola badezake, Olinpiar Joko batzuk ere antola ditzake». ZENBAKIA 27 pEspainiak Herbehereei irabazi gabe daramatzan urteak. Igandeko finalistek elkarren kontra jokatu dituzten partiden balantzea orekatua da erabat. Bederatzi aldiz aritu dira elkarren kontra, lau partida irabazi ditu bakoitzak eta bat berdindu. Espainiak, ordea, 1983ko otsailean irabazi zien azken aldiz Herbehereei. Azaroan galdu egin zuten, 1987an berdindu, eta 2000n eta 2002an ere galdu. Munduko Kopa, ‘Berria.info’-n Hegoafrikako Munduko @ Kopari buruzko 'Berria.info'-ko gunea: berria.info/guregaiak/125/
Gehigarri berezia. 2010eko uztailaren 10a. Testuak: Ane Arrieta. Turismoa Goierrin eta Tolosaldean Txindoki mendiaren bi aldeetan aurkitzen dira Goierri eta Tolosaldea, eta mendia bera bezain ederrak dira inguratzen dituen herriak. IÑAKI GURRUTXAGA ETXEAN BEZALA AUZOAN TURISMOA GOIERRIN ETA TOLOSALDEAN Ibilbideetan barrena galdu naturaz gozatuz, orotariko museoak bisitatu, kalitate goreneko produktuez gozatu... Nahi beste aukera aurtengo udan gozatzeko Txindokiren bi aldeetan.