24.12.2012 Views

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Petronorren Muskizko findegia. ALFREDO ALDAI / EFE

Obra hondakinak uzteko bi

biltegirako baimenak ukatu

dizkio Muskizek Petronorri

Koke plantaren

lanetarako materiala

gorde nahi du enpresak

lurrotan, baina

debekatuta dago

Maite Asensio Bilbo

Muskizko (Bizkaia) bi lur sail

hondakin biltegi gisara erabiltzeko

baimenak ukatu dizkio bertako

udalak Petronorri. Enpresa

eraikitzen ari den koke plantaren

obretako materialak eta hondakinak

gorde behar zituzten biltegiotan.

Findegiaren instalazioetatik

kanpo jarri nahi zituen Petronorrek

biltegi horiek, baina asmo

hori legez kanpokoa da; besteak

beste, Eusko Jaurlaritzak koke

plantaren egitasmoari emandako

Ingurumen Baimen Bateratuak

(IBB) debekatzen du.

Muskizko alkate Gonzalo Rianchok

gaur emango ditu erabaki

horiei buruzko xehetasunak, baina,

atzo aurreratutakoaren arabera,

bi baimenak ez ematea ebatzi

du udalak. Izan ere, egiaztagiri

horiek lortzeko bi prozesuek zeresan

handia eman dute herrian.

Alde batetik, baimenetako bat

«ezkutuan» emanda zegoela salatu

du Meatzaldea Bizirik taldeak,

eta udal taldeak atzera egitea erabaki

du.

San Julian auzoko bizilagun

batek zuen eskatua baimen hori,

bere jabetzako lur sail bat biltegi

gisa erabiltzeko. «Behin-behineko

erabilerarako lizentzia» eskatu

zuen, baina lur horiek nekazaritzan

eta abeltzaintzan baliatzeko

kalifikazioa dute, hots, ezin

dira urbanizatu. Gainera, baimen

eskaerarekin batera ez zen lurron

erabilera justifikatzeko txostenik

aurkeztu; gerora agertutako dokumentazioaren

bidez jakin dute

San Juliango auzokideek Petronorren

handitze lanekin lotuta

zegoela baimen eskaera, hau da,

Plantaren ingurumen

baimenak debekatzen

ditu instalazioetatik

kanpoko biltegiak

Baimenetako bat

emanda zegoen,

«ezkutuan», eta

udalak atzera egin du

koke plantaren obretako hondakinak

pilatu nahi zituztela han.

Era berean, Meatzaldea Bizirikek

jakinarazi du baimena kudeatzeko

prozedura ere ez zela zuzena

izan: ez zuten jendaurrean jakinarazi,

eta, beraz, herritarrek

ezin izan zuten helegiterik jarri.

Edonola ere, apirilean Muskizko

Udalak eman egin zuen baimena,

baina atzera egin behar izan

du, erabaki horren aurka jarritako

zenbait helegiteren ondorioz.

«Urbanizatu ezin den lur sail bat

ezin da behin-behineko erabilera-

rako baliatu», azaldu du Markos

Cuco Ingurumen zinegotziak;

hain justu, helegitea aurkeztutako

eragileetako batek. Koke plantaren

IBBak adierazitakoa ere gogora

ekarri du Cucok: «Petronorrek

ezin ditu bere

instalazioetatik kanpo dauden lurrak

erabili plantarako materialak

gordetzeko».

2000tik «legez kanpo»

Bigarren baimena ere antzeko

arrazoiengatik ukatu du udalak:

kiroldegiaren atzeko lur sail bati

dagokio, eta hori ere findegiaren

instalazioetatik kanpo dago; gainera,

hirigintza araudiaren arabera,

lur horietan ezin da biltegirik

jarri. Dena den, Petronorrek

hamar urtean baliatu du lur sail

hori biltegi gisara.

Izan ere, Petronorrena da lurron

jabetza. 2000. urtean eskatu

zuen bertan biltegia egiteko baimena,

baina udalak ez zion eman,

eta ordutik «legez kanpo» erabili

du, udalak berak aitortu duenez.

Hartara, ikusteko dago zein neurri

hartuko duen udal taldeak kiroldegiaren

atzeko lur sail horren

gainean. Marcos Cucoren ustez,

«biltegia itxi eta Petronorri txosten

zigortzailea ireki beharko lioke

udalak», baina hori egingo

duen zalantzak ditu, aurretik ere

neurri horiek eskatu izan dizkiolako

udalari. Halere, ez du uste

baimenok ukatu izanak planta

eraikitzeko lanetan eraginik izango

duenik.

eta handik kanpo

KANPOAN

INTERNET

MUGIKORRA

Hauk solik

ordainduta

2010eko uztailaren 9a, ostirala berria 17

Euskal Herria ‹ Harian

Deitu 1717ra - www.euskaltel.com

2010/07/21a baino lehen egindako altentzat balio du sustapen honek. 18 hilabete irauteko konpromisoa. Aplika

daitezkeen deskontuak: % 62,38ko deskontua 2n1en 18 M-ko Duoaren hileko kuotan, 6 hilabetez, eta % 100ekoa WiFi

kable-modemaren alta-kuotan, Duoaren alta berrientzat. % 41,41eko deskontua Konektaren hileko kuotan, 12

hilabetez, eta USB modema doan Konektaren alta berrientzat. Sustapena amaitutakoan, unean indarrean dauden

prezioak aplikatuko dira. 2010/06/16an indarrean zeuden prezioak dira, eta aldaketak izan ditzakete: 2n1 18 M-ko

Duoa: 40 €/hil. Internet 2n1eko Konekta 500: 9,9 €/hil. BEZa sartu gabe dago jakinarazpen honetako prezio guztietan.

/ hil

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!