20 berria 2010eko uztailaren 9a, ostirala Harian › Ekonomia DLaburrak Langile bat zauritu da Azagran, istripu batean AZAGRA ›42 urteko langile bat zauritu zen atzo, Azagrako (Nafarroa) enpresa batean izandako lan istripuan. Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, lanean ari zela makina batek harrapatu zuen behargina, eta zenbait saihets hautsita ditu. Larrialdi zerbitzuetako langileak berehala bertaratu ziren ezbeharraren lekura. Zauritua Calahorrako erietxera eraman behar izan zuten. Outokumpun istripua izan dute bi beharginek ZARATAMO ›ELAk jakitera eman duenez, Outokumpuko bi langile Gurutzetako erietxean dira joan den ostiraletik, lanean ari zirela izandako istripu baten ondorioz. Transformadore elektriko bat manipulatzen ari zirela, eztanda elektriko bat gertatu zen. Bi langileek erredurak dituzte eskuetan, hanketan eta bularraldean. Bizkaian 1.000tik gora enpresa sortu dira aurten BILBO ›Herritarrek ekonomiaren bilakaeran duten konfiantza hobetzeak enpresen sorrera bultzatzen duela uste du Bizkaiko Merkataritza Ganberak. Aurtengo lehen seihilekoan Bizkaian 1.010 enpresa sortu direla adierazi du, iaz garai berean baino 104 gehiago. Sortu diren lau enpresetatik hiru zerbitzuen sektorekoak dira. IK4-ko erabakiguneetan izango da Eusko Jaurlaritza DONOSTIA › IK4-ko gobernu organoetan parte hartuko du Eusko Jaurlaritzak, nahiz eta teknologia zentroak eta hura osatzen duten zapi guneek izaera pribatua izango duten. Hori guztia jasotzen duen akordioa sinatu zuten atzo bi aldeek. Jaurlaritzari erakunde berriaren garapenean parte hartzeko aukera ematen dio akordioak. Garraio publikoak ez ziren ibili atzo Grezian. ORESTIS PANAGIOTOU / EFE Zazpigarren greba orokorra egin dute Grezian azken erreformen aurka Sindikatuen arabera, %80ko oihartzuna izan du, baina uste baino jende gutxiago izan da manifestazioetan Miren Garate Aurten zazpigarren aldiz greba orokorra egin zuten atzo Grezian, pentsioen erreforma salatzeko. Garraioa eta administrazio publikoa erabat geratu ziren. Alabaina, protestetan espero baino jende gutxiago izan zen. GSEE sindikatuak emandako <strong>datu</strong>en arabera, lantegien %80 itxita egon ziren, eta Atenasko manifestazioan 20.000 pertsona izan ziren. Poliziaren arabera, 11.000 lagun bildu ziren protestan. Langileen ordezkariek beraiek ere aitortu zuten mobilizazio jendetsuagoak espero zituztela. «Jendea ez da kalera atera, baina lanera ere ez da joan», esan zuen ADEYI funtzionarioen sindikatuko bozeramaile batek. Garraioa geldirik egon zenez herritarrek zailtasunak izan zituztela mani- festazioetara joateko zehaztu zuen. Atenas erdigunean itxita egon zen goizetik arratsaldeko lehen orduak artean, eta auto ilara handiak sortu ziren inguruko kaleetan. Aire kontrolatzaileek ere lau orduko lanuztea egin zuten. Ondorioz, Grezia barruko nahiz nazioarteko ehunka hegaldi al<strong>datu</strong> edo bertan behera laga zituzten. Gauza bera gertatu zen irletarako itsasontzi zerbitzuekin. Zortzi joan-etorri bertan behera utzi zituzten, eta gainerakoak gaurko atzeratu. Osasun arloan, larrialdi zerbitzuak bakarrik aritu ziren lanean normal. Kazetariek ere bat egin zuten grebarekin, eta informazio oso gutxi zabaldu zen. Haatik, denda dezente ireki zituzten. Aurreko grebetan ez bezala, aparteko iskanbilarik ez zen izan atzo. «Modu baketsuan joan dira protestak», azaldu zuen Poliziak. Atenasko Unibertsitatearen inguruan izan zen liskar bakarretakoa. Manifestariek kaleko jantzitako polizia bat zauritu zuten. Pentsioen erreforma Atzo goizaldean, Greziako Parlamentuak pentsioen erreformarako atariko akordioa onartu zuen. Horrek sortu zuen herritarren haserrea. Hain zuzen, erretiratzeko adina 65 urtera atzeratu nahi du, eta pentsio osoa jasotzeko 40 urte kotizatu beharko dira. Orain artean, 35 urtean lan egitearekin aski zen. Pentsioak %7 txikiagoak izatea ere nahi du Gobernuak, kontu publikoak onbideratzeko. Datorren astean, berriro izango dira protestak, funtzionarioen pentsioen erreforma bozkatuko dutelako Parlamentuan. 1 Burtsa Bilbao 2000 indizea 1.700 1.650 1.600 1.550 1.500 1.450 Aldea Azkena +%0,87 1.615,79 Lehen kontaktua Pk eta EAJk lez, aspaldiko partez Ibex-35ek (+%0,93) lehen P kontaktua izan du 10.000 puntuen langarekin. Azken bost egunetan ia %10 irabazita, pozarren dira gure burtsa indizeak; Urkullu eta Raxoi bezain irribarretsu. 3.045 milioiren salerosketarekin, Dow Jonesen zalantzen gainetik, Tricheten baikortasuna nagusitu zen. Telecincok (+%5,39) futboleko Munduko Kopan Espainia finalera pasatu izana ospatu zuen; horiena bai I need Spain!. Bankuek oposiziotik gobernurako transizioan jarraitzen dute, eta Edurnezurik (+%1,19) ere irabazien legeari men egin zion, Europako Auzitegiak Portugalgo Gobernuaren urrezko akzioa legez kanpokotzat jo ostean. Zenbait inbertsiogilek uste baino hobeto ei dago Europa (Alemaniako esportazioak bederen bai) eta, euroa bera, 1,27 dolarrerako bidean da. Trichetek ezohiko neurrien behin-behinekotasuna azpimarratu zuen, eta, aspaldiko partez, uda lasaiaren ametsa du akzio azokak. Aurrezki Kutxak. Espainiako aurrezki kutxen kapitalaren erdia inbertsiogile pribatuen esku egongo da laster, eta politikoen eragina nabarmen murriztuko da. Arazo larriak dituztenen kasuan ulergarria izan liteke; baina euskal kutxen kasuan? Banesto. Espainiako futbol selekzioaren araberako gordailua plazaratu zuen Banestok (-%0,01). Xabi Alonso kide duen selekzioak irabaziz gero, hamar milioiren finantza kostu gehigarria izango du Banestok Seleccion gordailuan. Amaitu dira Zuhatzuko enpresa eremuaren eraikitze lanak Hamasei eraikin ditu parkeak, eta horietan kokatutako enpresetan 2.800 pertsonak egiten dute lan gaur egun Erredakzioa Donostia Zuhatzu enpresa eremuaren proiektua 1990ean sortu zuten Sprilurrek, Gipuzkoako Diputazioak eta Donostiako Udalak. 1995ean hasi ziren eraikitzen. Bukatu, berriz, aurten egin dute. Atzo inauguratu zituzten azken hiru eraikinak. Guztira hamaseik osatzen dute parkea, eta hamahirutan okupazioa ia %100ekoa da. 108 enpresa instalatu dira haietan, eta 2.800 pertsona inguruk egiten dute lan. 66 milioiko inber- Ibex 35 (Madril) Ftse 100 (Londres) CAC 40 (Paris) 1.400 Dax 1.350 (Frankfurt) Uztailak 2 Uztailak 5 Uztailak 6 Uztailak 7 Uztailak 8 Dibisak Dow Jones* (New York) Euro bat: 1,2660 $ Euro bat: 111,49 ¥ * Itxi aurretik J.B. ANDUEZA Beste indizeak 10.080,50 (+%0,93) 5.105,45 (+%1,81) 3.538,25 (+%1,57) 6.035,66 (+%0,71) 10.128,17 (+%1,10) tsioa egin dute proiektua abiatu zenetik orain arte. Zuhatzun kokatutako enpresa gehienak ertainak edo txikiak dira, 20 eta 30 langile artekoak. Gazteak dira langile gehienak, %65ek 35 urte baino gutxiago baitituzte; %32rentzat lehen lana da, eta erdiek goi mailako ikasketak edo masterren bat dute eginda. «Enpresa parkea unibertsitatetik gertu dago, eta, horrela, ezagutzaren eta giza baliabideen transferentzia bideratzen da unibertsitate eta enpresen artean», azaldu dute ekimenaren sustatzaileek. Sektoreka, ingeniaritza, informatika eta ikus-entzunezko arloetakoak dira enpresa gehienak. Parkeak 140.000 metro koadro ditu, eta 75.000 metro eraiki dira. Alokatu nahiz erosi egin daitezke lokalak.
2010eko uztailaren 9a, ostirala berria 21 ‹ Publizitatea