24.12.2012 Views

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

54 berria 2010eko uztailaren 9a, ostirala

Plaza › Bizia

Sanferminak Iruñean DBigarren entzierroa

Mercaderes kaleko bihurgunera iritsi aurretik, Cebada Gagoko gaztaina koloreko zezenak bizkarrean adarkatzen dioneko unea. JOSU SANTESTEBAN / EFE

Adarkatu ostean, lurrera bota zuen 21 urteko galiziarra. JOSU SANTESTEBAN / EFE

Ospea

berretsiz

Sanferminetako bigarren entzierroa oso

zaila izan da, zezenak azkar ibili direlako eta

hainbat parte-hartzaile erori egin direlako

Bi korrikalari arriskutik kanpo daude

Cebada Gagoko zezenek adarkatuta

Naiara Elola Iruñea

Cebada Gago ganadutegiko zezenak

azkarrak eta arriskutsuak direla

esan ohi da. 21 aldiz hartu

dute parte ganadutegi horretako

zezenek Iruñeko sanferminetako

entzierroan. Atzo, aurtengo bigarren

entzierroa izan zen, eta ospeak

agindu bezala ibili ziren zezenak.

Izan ere, bi lagun zauritu ziren

adarkadaz; bata, Mercaderes

kalean, eta bestea, Estafetan. Bi

korrikalari horien osasuna

«egonkorra» dela jakinarazi du

Nafarroako Gobernuak.

Tradizioak agintzen duen

bezala, goizeko zortzietan suziria

lehertu ostean irten ziren Santo

Domingoko ukuilutik lau zezen

eta lau joaldunak. Ia lau minutu

behar izan zituzten zezen-plazara

iristeko. Aldapan gora azkar

batean abiatu ziren, eta San Fermin

santuaren irudia dagoen

gunera arte entzierroko partehartzaileek

ez zuten korrikaldi

handirik egiteko betarik izan.

Hala ere, zezenek ez zuten inolako

arazorik sortu.

Zezen eta joaldunen taldea

Udaletxeko plazara ailegatu

zenean taldea luzatzen hasi zen,

arriskua handituz. Dena den,

Mercaderes karrikan, Estafetako

bihurgunea baino apur bat lehenago,

21 urteko galiziar batek 21

zentimetroko adarkada jaso zuen

bizkarrean. Gurutze Gorrikoek

ahal bezain pronto artatu zuten,

eta Bideko Ama erietxera eraman

zuten. Han ebakuntza egin

zioten gazteari. Erietxearen arabera,

«ebakuntza behar bezala

atera da, eta gaixoa larrialdi egoeratik

kanpo dago».

Bihurgunean erorketarik ez

Ohikoa ez den arren, zezen eta joaldunen

taldea arazorik gabe igaro

zen Mercadereseko bihurgunetik.

Hala ere, Estafeta karrikaren

hasieran, joaldun bat erori egin

zen, eta taldea zatituta gelditu

zen. Horri esker, entzierroko parte-hartzaileek

korrikaldi politak

egin ahal izan zituzten . Dena den,

zezen bat taldetik bakartuta gelditu

zen, eta hainbatetan une

arriskutsuak eragin zituen.

Estafeta kalearen ia amaieran,

43 urteko irlandar batek 15 zentimetroko

adarkada jaso zuen ezkerreko

izterrean. Hasiera batean,

bere osasun egoera egonkortu

dela jakinarazi zuen Osasun Departamentuak,

nahiz eta larri

zauritu zen. Bi adarkadez gain,

beste lau korrikalari eraman behar

izan zituzten osasun zerbitzuek

Iruñeko erietxeetara, tartean

56 urteko iruindar bat eta 24 urteko

burlatar bat.

Zezenen eta joaldunen lehenengo

taldea inolako arazorik

jabe sartu zen zezen-plazako

ukuilura. Atzean gelditu zenak,

ordea, arrisku handia eragin

zuen, Telefonicako eremutik

aurrera bereziki. Sarritan, jende

kopuru handiagatik edo nondik

joan ez zekielako atzera egiten

zuen zezenak. Hala ere, atzerako

bidea berehala eteten zioten

unaiek. Apur bat kostatu zitzaion

arren, Cebada Gago ganadutegiko

azken zezena abiatu eta 3

minutu eta 30 segundora sartu

zen zezen-plazako ukuiluan.

Gaur, berriz, hirugarren entzierroa

izango da, eta Cadizko

(Espainia) Fuente Ymbro ganadutegiko

sei zezen izango dira

protagonistak. 2005etik urtero

parte hartu dute Iruñeko sanferminetan.

Normalean, Santo

Domingoko ukuilutik oso azkar

ateratzen dira. Iragan urtean,

esaterako, 2 minutu eta 23 segundo

baliatu zituzten entzierroko

ibilbidea egiteko.

Dena den, ganadutegi horretako

zezenek ez dute arriskutsu

osperik. 2006an eta 2008an soilik

eman dituzte adarkadak Fuente

Ymbroko zezenek. Hala eta guztiz

ere, 2007. urtean Cadizko ganadutegiko

lau zezenek inoiz baino

korrikalari gehiago kolpatu

zituzten; zazpi, hain zuzen ere.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!