24.12.2012 Views

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Zinema D

Brigitte Bardot eta Jane Birkin limurtu zituen kantari eta poeta madarikatuaren bizipenak

erretratatzen ditu Joann Sfar komikilariak bere estreinako filmean: ‘Gainsbourg (Vie héroïque)’.

Gainsbourg, polemikaren lilura

Iñaki Lazkano

Bihurria, managaitza, subertsiboa.

Halakoxea

zen Serge Gainsbourg

kantari, musikagile eta

artista frantziarra. Alkohola,

emakumeak eta Gitanes zigarretak

ziren haren bizitzaren hiru erpinak;

hala aitortu zuen behin.

Hala zirudien, egiazki. Zinismo

gordin haren itzalean, baina, arima

herabe bat ezkutatzen zen. Artista

oinazetsuaren arima hauskor

hura biluzten ahalegindu da

Joann Sfar frantziar komikilari

entzutetsua bere lehen filmean:

Gainsbourg (Vie héroïque) (2009).

Gerra sasoiko irudiekin hasten

da filma. Parisko kaleetan barrena

dabil Lucien txikia, jakaren paparrean

izar horia agerian duela. Harro,

euripean. Bere herriaren patu

latza ulertu barik. Xalotasunez

kantatuko du Marseillarraereserki

debekatua milizia naziarekin

gurutzatzerakoan. Baina, akaso,

haren jarrera ez da dirudien bezain

lañoa. Haren baitan Gainsbourg

probokatzailearen taupada

goiztiarrenak bizi-bizi baitaude.

Haurtzaro nahiz gaztaroko pasarterik

esanguratsuenak islatzen

dituen arren, 60ko hamarkada

du ardatz filmak, Serge Gainsbourg

(Eric Elmosnino) pop musika

frantziarraren ikono bihurtu

zeneko garaia. Ur-lasterraren

kontra igeri egin zuen sasoi gazigozo

hartan, hain justu, lortu baitzuen

musika arrakasta Gainsbourgek.

Eta, horrez gain, besteak

beste, Brigitte Bardot (Laetitia

Casta), Jane Birkin (Lucy Gordon)

eta Juliette Greco (Anna

Bakardadearen poetika

Bakardadeaz egiten du

gogoeta Urszula

Antoniak poloniarrak

‘Nothing Personal’

drama laudatuan

I. L.

Maite dutenen babesa abandonatu

eta Irlandako paisaia berdeak

urratzen dituzten bidexka urrunetan

barrena galdu da Anne ilegorri

herbeheretarra (Lotte Verbeek).

Gaztea den arren, arima pitzatua

du. Ez du maitasunaren

fereka bilatzen. Ezta itxaropena-

Serge Gainsbourg musikari frantziarraren haurtzaroa eta gaztaroa

agertzen ditu Joann Sfar zuzendariaren azken lanak.

Mouglalis) ederren bihotzak ere

gatibatu zituen.

Joann Sfar komikilariak ez du

ohiko biopic bat egin nahi izan,

errealitatea eta irudimena uztartzen

dituen ipuin iradokitzailea

baizik. Hala, berebiziko garrantzia

du filmean Gainsbourgek bere

bizitzako pasadizo argi eta ilun

orotan bidelagun izango duen

animaziozko deabrutxoak; haren

alde uherra piztuko duen kreaturak.

Izan ere, arrakastak abandonatu

ahala, bertuteak baino pisu

handiagoa izango du polemikak

ren haize leuna ere. Bakardadea

baino ez. Isiltasunaren musika.

Alderrai dabilela, Martin (Stephen

Rea) ermitau irlandarrarekin

egingo du topo. Gizon heldu

hits eta ironikoa da, eta bakar-bakarrik

bizi da uharte eder bateko

etxe bakarti batean.

Arras ezberdinak badira ere,

bakardadea dute elkarrekin. Askatasunarekin

nahasten duten

bakardadea, alegia. Martinek lana

eskainiko dio Anne mutiriari,

janariaren truke, eta neska gazteak

onartu egingo du gizon arrotzaren

eskaintza. Lehen egunetan

ezer gutxi aldatuko da haien

bizitzan. Gizonak bere bakarda-

haren bizitzan. Bambouk ere, azken

musak, ez du gozatuko haren

samina. Eta, amaieran, bihotzak

berak ere agurtuko du artista.

Oso iritzi kontrajarriak eragin

zituen filmak Frantzian estreinatu

zenean. Laudatua bezain gorrotatua,

urteko filmik berezienetakoa

izan da. Iritziak iritzi, Eric

Elmosnino aktorearen interpretazio

aparta, filmeko musika liluragarria

eta Gainsbourgen beraren

bizitza dira aste honetako proposamenik

interesgarrienaren

erakarmen nagusiak.

dean jarraituko du. Baita neskak

ere. Emozioak kate zurrunekin lotzea

zaila da oso, ostera. Horrenbestez,

pixkanaka-pixkanaka, bi

arima bakartiak hurbilduz joango

dira. Filmak ez du ohiko maitasun

istorioaren biderik egingo,

baina. Bakardadearen xarma

saihestezina egiten baita usu.

Urszula Antoniak zinemagile

poloniarrak Locarnoko Zinemaldiko

opera prima onenaren saria

bereganatu zuen iaz, Nothing Personal

estreinako filmarekin

(2009). Bakardadeari buruz gogoeta

egiten duen pelikula independente

fina da, zinez. Bertan, Lotte

Verbeek eta Stephen Rea protago-

Frantziako musikako izar bilakatu

zen arren, Gaingsbourgek

ez zion inoiz ere muzin egin bere

ohiko jarrera lotsagabe eta probokatzaileari.

Hala, hamaika abesti

polemiko sortu zituen. Alaba

—Charlotte Gainsbourg aktore

bikaina— nerabea baino ez zela,

Lemon Incest kanta plazaratu

zuen, esatekoa.

Abestirik polemikoena

Alabaina, Je t’aime… moi non

plus izan zen, duda izpirik gabe,

mundu osoan hautsak harrotu zituen

abestia. Bertan, pasarte batzuetan,

emakumearen orgasmoa

imitatzen da. Gainsbourgek

1967an grabatu zuen jatorrizko

bertsioa, Brigitte Bardot maitalearekin.

Bardotek, abestiak sor zitzakeen

ondorioekin beldurturik,

grabazioa ez ezagutzera emateko

eskatu zion Gaingsbourgi. Bi urte

geroago, ordea, Jane Birkinekin

grabatu zuen kanta, eta munduko

txoko guztietan arrakasta handia

erdietsi zuen. Polemika ere

ikaragarria izan zen, Erresuma

Batuan, Espainian, Italian eta

beste hainbat herrialdetan zentsuratu

egin baitzuten abestia.

‘GAINSBOURG (VIE

HÉROÏQUE)’

pZuzendaria: Joann Sfar.

pAktoreak: Eric Elmosnino,

Lucy Gordon,Laetitia Casta,

Anna Mouglalis.

pHerrialdea: Frantzia.

pIraupena: 134 minutu.

pEstreinaldia: Atzo estreinatu

zen Hego Euskal Herrian.Urtarrilaren

20an estreinatu zuten

Ipar Euskal Herrian.

nisten interpretazioak apartak

dira. Musikak, berriz, berebiziko

garrantzia du paisaiei darien malenkonia

nahiz aktoreen isiltasun

eta keinu hitsak sentimenduz

janzteko orduan. Film txiki, triste

eta hunkigarria da.

‘NOTHING PERSONAL’

pZuzendaria: Urszula Antoniak.

pAktoreak: Lotte Verbeek,

Stephen Rea, Ann Marie Horan,

Tom Charlfa.

pHerrialdea: Egipto.

pIraupena: 84 minutu.

pEstreinaldia: Atzo estreinatu

zen Hego Euskal Herrian.

2010eko uztailaren 9a, ostirala berria 45

Kultura ‹ Plaza

DAsteko

estreinaldiak

‘CENTURIN’

Zuzendaria: Neil Marshall. Aktoreak:

Michael Fassbender, Dominic West, Olga

Kurylenko. Herrialdea: AEB. Iraupena: 97

minutu.

Britainian 117. urtean girotutako

peplum ikusgarria da. Erromako

Inperioaren legiorik beldurgarriena,

9. Legioa, sarraskitua

izan da. Soldadu bakan batzuk

soil-soilik irten dira bizirik. Arriskua

ez da oraindik amaitu, ordea,

Etain eder eta mendekatiak

zuzentzen dituen gerlariak

haien bila baitabiltza. Quintus

Dias zenturioi ausartak gidatzen

duen soldadu talde erromatarrak

bereak eta bi egin beharko

ditu mugara iritsi eta bizia

salbatzeko. Akziozko pelikula

odoltsu eta entretenigarria den

arren, urrun samar dago Dog

Soldiers interesgarriaren mailatik

(2002)—Neil Marshallen

lehen pelikula—.

‘INTRUSOS EN MANASES’

Zuzendaria: Juan Carlos Claver.

Aktoreak: Belen Lopez, Miguel Angel

Muñoz, Marina Gattel eta Juan

Fernandez. Herrialdea: Espainia.

Iraupena: 90 minutu.

Naturaz gaindiko gertakariak

lantzen dituen aldizkari batean

egiten du lan Juliak. Hasieran ez

zuen halako kontuetan sinesten,

baina bizitako ezbehar gordin

batek errotik aldatu dio

pentsamoldea. Egun batean,

Manases herrixkara joko du,

Ruben eta Syra lankideekin.

Bertan, II. Mundu Gerra amaitzear

zela, Alemaniako hegazkin

batek istripua izan zuen. Eta,

handik laster, herritar guztiak

desagertu ziren. Misterioa argitzen

saiatuko da Julia. Herria,

ostera, madarikatua dago. Beldurra

eta suspensea sotiltasunik

gabe nahasten ditu Claverrek

estreinako filmean.

B serieko film kaskarren maitaleentzat

soilik.

‘WILD TARGET’

Zuzendaria: Jonathan Lynn. Aktoreak:

Bill Nighy, Emily Blunt, Rupert Grint,

Rupert Everett. Herrialdea: Erresuma

Batua. Iraupena: 88 minutu.

Soldatapeko hiltzaile beteranoa

da Victor Maynard. Erretiratzear

dela, Ren lapur liraina hiltzeko

agindua jasoko du. Baina,

azkenean, ez du hilko neska.

Hura babestu ez ezik, Tony gaztetxoari

lanbidea irakatsiko dio.

Horrek guztiak, ordea, ondorio

lazgarriak ekarriko dizkio. Izan

ere, Maynardek enkargua bete

ez duenez, bezeroak bi hiltzaile

makur bidaliko ditu hirukotea

hiltzeko. Akzioa eta komedia

uztartzen dituen denbora-pasa

hutsa besterik ez da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!