24.12.2012 Views

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

LABek Donostiako manifestaziora

joateko deia egin die herritarrei

Ikasle Abertzaleek,

Gazte Abertzaleek eta

Alternatibako gazteek

ere babesa agertu diote

biharko deialdiari

Erredakzioa

Gero eta eragile gehiago batzen

ari zaizkio EAk, ezker abertzaleak

eta Alternatibak autodeterminazioaren

alde bihar Donostian

deitutako manifestazioari. LAB

sindikatuak bat egin du Nazioa

gara. Autodeterminazioa lelopean

egingo den deialdiarekin, eta

herritarrei dei egin die manifestazioan

parte hartzeko. Hainbat

gazte eragilek ere atxikimendua

eman diote Donostiako martxari:

Ikasle Abertzaleek, Gazte Abertzaleek

eta Alternatiba alderdiko

gazteek ohar bateratua kaleratu

dute, biharko manifestazioari

babesa emateko. Donostiako

manifestazioari ez ezik, bihar

Bartzelonan egingo denari ere

babesa agertu diote LABek eta

gazte erakundeek.

LAB sindikatuak ohar batean

azaldu duenez, Kataluniako

Estatutuaren aurkako sententziarekin

begi bistan geratu da,

berriro ere, Espainiako Auzitegi

Konstituzionala zer den: «Burujabetzaren,autodeterminazioaren

eta erabakitzeko eskubidearen

aldeko aldarriek ez dute

tokirik Espainiako Konstituzioan,

eta ukazioaren bidetik eskubideon

aldarrikapena isilarazi

nahi digute, bai Euskal Herrian,

bai Katalunian». Sindikatuaren

ustetan, ordea, «geldiezina» da

Eskozia, Irlanda eta Groenlandia

nazioek abiatutako bidea, eta ildo

horretan eragile politiko, sozial

eta sindikalei lan egitea dagokiela

esan du, bidean topatuko dituzten

«trabak» gainditzeko. Aldaketa

politikoa erabakitzeko

eskubidea aitortuz etorriko dela

uste du LABek, eta, horregatik,

«ausardiaz eta erantzukizunez»

jokatzeko garaia dela esan du.

Donostiako biharko manifestazioan

izango direla jakinarazi

dute Ikasle Abertzaleek, Gazte

Abertzaleek eta Alternatibako

gazteek. Elkarrekin kaleratutako

ohar batean, gazte erakundeek

adierazi dute funtsezkoa

dela autodeterminazio eskubidearen

alde estatu gabeko herri

guztien elkartasuna eta ekintza

bateratua azaleratzea, eta Euskal

Herriko gazte guztiak manifestazioan

parte hartzera deitu dituzte.

Halaber, hainbat buruzagi

politikok manifestazioa dela-eta

egindako adierazpenak kritikatu

dituzte: «Argi dago gaur egun

ez daudela euskal gizartea bizitzen

ari den egoeraren maila

berean».

«Konfrontazio ideologikoa»

Aralarreko koordinatzaile nagusi

Patxi Zabaletak esan du Donostiako

manifestazioaren deialdiarekin

gertatutakoak agerian

uzten duela erabakitzeko eskubidearen

defentsaren inguruan

«konfrontazio ideologikoa» dagoela

Batasunaren eta Aralarren

Patxi Zabaleta, Aralarreko koordinatzailea, aurreko agerraldi batean. LANDER F. ARROIABE / ARP

artean. Zabaletaren ustez, erabakitzeko

eskubidearen defentsak

«transbertsala» izan behar du,

eta sentsibilitate politiko guztiei

irekita egon behar du. Manifestazioaren

inguruan sortutako ikamikari

dagokionez, kritikatu du

deitzaileek adostutako testuak ez

dituela bildu erabakitzeko eskubidearen

alde dauden guztien iritziak.

EBk, berriz, jakinarazi du ez

duela parte hartuko Donostiako

manifestazioan, baina Bartzelonakoan

bai. Mikel Aranak kritikatu

du Donostiako deialdian EB

aintzat hartu ez izana. Autodeterminazioaren

aldeko aldarriak

ahalik eta pluralena izan behar

duela iritzi dio.

Itunak gabeziak dituela dio Patxi Zabaletak

Datorren astean bilduko

da Aralar EArekin eta

ezker abertzalearekin,

bi alderdion itun

estrategikoa aztertzeko

Erredakzioa

Hurrengo astean bilduko da Aralar

EA eta ezker abertzalearekin,

Patxi Zabaletak jakinarazi duenez.

Bilera horretan EAk eta ezker

abertzaleak sinatutako akordio

estrategikoaren «gabeziak»

azalduko dizkie Aralarrek bi alderdi

horiei. Zabaletaren arabera,

«gabezia handiak» ditu itun horrek,

batez ere ezkerreko ikuspegitik.

Hori dela eta, EAk eta ezker

abertzaleak Euskaldunako jauregian

sinatutako akordioarekin

Aralar kritiko azalduko dela esan

du Zabaletak. Itun horren gabeziak

azaltzera «mugatuko» da alderdia,

haren hitzetan.

Dena dela, bilera horretan Aralarrek

beste gai batzuk ere ipiniko

ditu mahai gainean, eztabaidatu

daitezen. Haatik, Aralarreko koordinatzaile

nagusiak ez du zehaztu

zeintzuk izango diren gai

horiek. Batzarra zein egunetan

izango den ere ez du esan, data zehazten

ari direlako oraindik.

Mugarik gabe

EA eta ezker abertzaleak ekainaren

20an sinatu zuten akordio estrategikoa,

euskal estatu independentea

lortzeko helburuare-

kin. Handik bi egunera egin zioten

Aralarri elkarrizketa ofizialak

hasteko proposamena, eta

hark ontzat jo zuen gonbidapena.

Hori bai, elkarrizketen edukietan

ez zuela mugarik onartuko ohartarazi

zuen Aralarrek, gai guztien

gainean hitz egin nahi duelako.

Eduki ideologikoez ere hitz egiteko

beharra nabarmendu zuen

Aralarrek, eta nagusiki hiru ardatzen

gainean: ezkerra, bakea

eta giza eskubideak eta aniztasunaren

aitortza.

Alderdi politiko guztiekin elkarrizketak

izatearen aldekoa da

Aralar, Zabaletaren esanetan.

Eta duela gutxi EAJrekin ere bildu

direla jakinarazi du. Hala, Aralarrek

edozein hartu-emanetarako

«ateak irekita» dituela esan

du: «Ez dizkiogu ateak ixten inolako

hartu-emanei, horietan

akordioak lortu ala ez gorabehera».

2010eko uztailaren 9a, ostirala berria 9

Euskal Herria ‹ Harian

Akordioak

aztertu nahi ditu

du PSE-EEk

EAJrekin

Bizkaian

Jose Antonio Pastorrek

uste du hitzarmen

politikoa berreskuratu

behar dutela,

«bizkaitarren onerako»

Erredakzioa

«Orain EAJren txanda da», adierazi

du Jose Antonio Pastor Bizkaiko

PSEko idazkari nagusiak.

Pastorrek Bizkaiko «arazo larriak»

konpontzeko bilerarako

gonbidapena egin dio Andoni Ortuzar

Bizkaiko EAJko presidenteari.

«Polemikak eta eztabaidak

alde batera uzteko eta benetan

konponbideak eta proiektuak lortu

nahi dituzten ikusteko garaia

da», esan du.

«Bizkaitarren onerako» hitzarmen

politika berreskuratu behar

dutela eta «mina egiten duten hitzak»

alderatu behar dituztela

esan du Pastorrek. Sozialisten·

eta jeltzaleen arteko elkarrizketak

beharrezkoak direla, eta

PSEk hitz egiteko «eskua luzatuta»

duela erantsi du. «Ortuzarrek

akordioak lortzeko erantzukizun

berdina izatea nahi dugu». Bilerak

alderdi guztietara hedatu daitezkeela

aurreratu du Pastorrek.

Hori esanda, Jose Luis Bilbao

EAJko Bizkaiko ahaldun nagusiaren

jarrera «lotsagarria» eta

«beligerantea» kritikatu du PSEko

buruak. Bilbaok Foru Aldundian

egin duen lana «eskasa» izan

dela eta krisiarekin lagundu beharrean,

Patxi Lopezen gobernuaren

aurka egon dela esan du.

Pastorrek EAJren nahiak herritarren

nahien gainetik jartzea leporatu

dio Bilbaori.

PSEko buruzagiak uste du Bilbao

«etengabeko gatazka» bilatzen

duen gizona bezala ezagutuko

dela. Bizkaiko Batzar Nagusiak

«gutxiesten» dituela,

«titularrak» bilatzen dituela,

«hauteskundeetara begira» dagoela

eta «desadostasun politikoak»

ez dituela onartzen esan du.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!