24.12.2012 Views

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Sanferminak Iruñean DProposamenak

GKonpartsen ibilbidea

Erraldoien Konpartsak

09:30ean ekinen dio eguneko

ibilbideari, autobus geltokitik.

Orreaga, Amaia, Estafeta, Labrit

eta Andre Maria Erreginaren

karriketatik barrena ibiliko da.

Atseden hartu eta gero, Xabier,

Caldereria eta Mercaderesetik

Udaletxeko plazara joanen dira.

G Fermin line

G Eguraldia

GAUR

Eguzkia, eta, tarteka, goibelak.

pMax.: 31. Min.: 20.

BIHAR

Eguzkia nagusi, goibel artean.

pMax.: 32. Min.: 17.

Nafarroa Oinez Txokoan Txutxin Ibañezen

kontzertua izanen da, 20:00etan.

G Euskal egitaraua

p13:00. Kanta-Bi Baiona koroa,

Muthikon.

p12:30. Gaiteroen emanaldia,

Alegria de Iruñan.

pBazkaria. Zaldiko Maldiko Elkartearen

atarian atun jana, Karrikirik

antolatua. Recoletas plazan,

bazkaria, AEKk antolaturik.

p21:00. Gazteluko plazan, herri

dantzak (El Txistu); ondoren,

Muxikoak.

Laburrak

Gazte bat zauritu dute

labankadaz

IRUÑEA ›Cadizko (Espainia)

gazte bat labankadaz zauritu

zuten herenegun gauean, hiriko

Gazteluko plazan. Birikak zauritu

zizkion labankadak, eta,

ondorioz, ospitalera eraman

behar izan zuten mutila. Iruñeko

Udalak jakinarazi duenez,

Espainiako selekzioaren elastikoa

jantzita zuelako egin zioten

eraso, iraindu eta gero.

Zazpi tabernaren kontrako

salaketa, zaratagatik

IRUÑEA›Sanferminak hasi zirenetik,

zazpi tabernaren kontrako

salaketa jarri du Iruñeko

Udaltzaingoak, zaratagatik, hiriko

Alde Zaharrean. Gainera,

auzo bereko Descalzos karrikan

«legez kanpoko kontzertua»

ematen ari zen taldeko

kideak soinu ekiporik gabe gelditu

dira, udaltzainek kendu

baitzieten uztailaren 7ko goizaldean.

‘Berria.info’-k webgune

@ berezia du Iruñeko

sanferminei buruz, helbide

honetan:

www.berria.info/

sanferminak10

Edurne Elizondo

Iruñeko Erraldoien eta Buruhandien

Konpartsaren

historia luzeak erakunde

horri lotutako hamaika pertsonak

osatutako zerrenda izan

du. Azken 150 urteotan, iruindar

anitzek Iruñeko erraldoiak dantzarazteko,

zaintzeko eta apaintzeko

ardura hartu dute.

Zerrenda horretan nabarmentzen

diren izenen artean, zalantzarik

gabe, Pedro Trinidadena

da aipatu beharreko bat. Erraldoiak

dantzan jartzen maisu izan

zen. 1891. urtean jaio zen, Iruñean,

eta konpartsaren munduan

mugitu direnen artean betiko gogoratuko

dute haren alaitasuna,

erraldoiak dantzan jartzeko zuen

zaletasuna, eta panpinak sorbaldan

hartuta egiten zituen saio luzeak.

Dantzatzen hasi, eta orduak

konturatu gabe joaten zitzaizkion,

besten zurrunbiloan sartuta.

Urte luzez izan zen konpartsako

kide, eta, denbora horretan,

Amerikako errege-erreginak eta

Europako erregina jarri zituen

dantzan. Erraldoiek kolperen bat

edo hartzen zutenean, halaber,

hark konpontzen zituen. Haien

zauriak maitasun osoz sendatzen

zituen. Haien arropak, gainera,

etxean garbitzen zituen.

Beti zegoen erraldoien alde

edozer gauza egiteko prest. Dantzarazten

zituenean, erreminta

kaxa gainean eramaten zuen beti,

zerbait gertatuz gero konpondu

ahal izateko. Europako erregina

dantzatzen zuen garaian, panpi-

G Eguneko egitaraua

p06:45. Diana.

p08:00. Hirugarren entzierroa.

p09:00. Erraldoiak eta Buruhandien

Konpartsa.

p10:45. Zezen jaialdia.

p11:30. Hauek festa hauek!

p12:00. Harrera, udaletxean,

Baiona hiri senidetuari, senidetzearen

50. urteurrenean.

Jota kantaldia, Sarasate pasealekuan:

Raices Navarras.

Herri kirolak, Foruen plazan. Nafarroako

trontzalarien txapelketa,

aizkolariak.

p12:30. Herri musika.

p13:00. Harmonie Bayonnaise

naren barruan gordetzen zituen

erramintak, eta, ondorioz, tresnazain

erraten zioten erraldoi horri.

1947. urtean zendu zen Trinidad.

Haren heriotzak arrasto sakona

utzi zuen erraldoien konpartsan,

taldeko arima izan baitzen

urte luzez. Konpartsa maite zuen,

eta sumatzen zitzaion.

Txapelketa

Trinidadek utzitako hutsarekin

amaitu zen 1940ko hamarkada;

1950ekoa, berriz, konpartsaren

ekimen batekin bukatu zen.

Zezen-plazan erraldoien dantzen

txapelketa antolatu zuten, 1959ko

udan. Uztailaren 12an egin zuten.

Txapelketarekin batera, herri

kirolak antolatu zituzten toki

berean. Harri-jasotzaileen eta aizkolarien

saioen artean atera

ziren Nafarroako hainbat herritako

erraldoiak dantzara plazara.

Iruñeko Konpartsako Asiako

erraldoien bikoteak irabazi zuen

lehendabiziko saria. Bigarren, berriz,

Zangozako bertze bikote bat

sailkatu zen. Txapelketa amaituta,

Iruñeko karrikak hartu zituzten

parte-hartzaile guztiek, gaitarien

laguntzarekin.

Francisco Sorozabal zen txapelketa

egin zen garai hartan

konpartsako arduraduna. 1960ko

hamarkadan postuan jarraitu

zuen. Hamarkada horretan, hain

zuzen, oraindik urtero ospatzen

den Iruñea eta Baiona hirien arteko

adiskidetze ituna sinatu zuten.

1960ko ekainean egin zuten hitzarmena.

Baionako agintariak

sanferminetan Iruñera etorri ziren,

eta, konpartsak, noski, parte

musika banda. Euskal Musika,

Taconera parkean.

p13:30. Harrera, udaletxean,

Yamaguchi, Paderborn eta Kolonbiako

Pamplona hiri senidetuei.

p17:30. Plazako zaldunen,

mandakoen eta musika bandaren

desfilea.

p18:00. Hauek festa hauek!

p18:30. Hirugarren zezenketa.

p20:00. Dantzaldia.

p20:30. Gazte dantzaldia.

Herri musika, Basotxoan. Galizia.

p22:00. Zezensuzkoa.

hartu zuen iruindarrek Baionako

ordezkariei egindako harrera ekitaldian.

Gaur, adiskidetze itun

horren 50. urteurrena ospatuko

dute Iruñeak eta Baionak, herriko

etxean.

1960ko hamarkadak eman

zuen bertze egun garrantzitsurik

Iruñeko erraldoientzat; tartean,

2010eko uztailaren 9a, ostirala berria 53

Bizia ‹ Plaza

p22:00. Nat & Wats, Arranon.

p23:00. Su festa.

p23:30. Foru zuzenekoa, Foruen

plazan: Doctor Deseo eta

Big Member.

Dantzaldia, Gurutzeko plazan,

Carisma orkestrarekin.

p00:00. Dantzaldia, Antoniutti

parkean: Makro Disko Mugikorra.

Plaza Zabalik, Gazteluko

plazan:

Euskal Musika, Taconera parkean:

Sexty Sexers.

p00:30. Burgoen plazan, Angela

Brown Blues Band.

p01:00. Luziano’s Show.

Pedro Trinidad urte luzez izan zen Iruñeko Konpartsako kide; erraminten kaxa berak dantzarazten

zuen Europako erreginaren barruan gordetzen zuen, bidean edozein arazo konpondu ahal izateko.

Konpartsako tresnazaina

150 urte, unetxo erraldoiak

Konpartsa, 1917. urteko San Fermin egunean. 1918KO SANFERMINETAKO PROGRAMA

euren ibilbide luzean egin duten

bidaiarik inportantenetako batena:

erraldoiek hegazkina hartu

zuten New Yorkera joateko, 1965.

urtean. Bertze atal bat merezi

dute Iruñeko panpinek AEBetako

hirian egin zituzten dantzek

eta paseoek, hori bertze istorio

bat baita.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!