24.01.2013 Views

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Aitzin solasa

«Auspo» onak dauzkala Euskal Herriak bere bertsolariak, aspaldi

daki hori A. Zabala-k. Euskarari haize garbi eta indartsua

ekarri diola, Urepele Xalbadorrenean, duela berrogei eta

hamasei urte jaio zen Ferrando Aire-k, hori ere noski ezagutu

due1akotz A. Zabala-k, horregatik deritzat liburu gotor hau eskaintzen

digula urepeldarraren bertso sailak hemen bilduta.

Lehenagotik ere, hala nola 1969-an Ezin bertzean liburuan

eta beste zenbaitetan, nola Xenpelar Sariaz, bertsolarien

xapelketez eta holako, asko eman dizkigu Auspoa-k Xalbadorren

bertsoak. Berdin atsegin izango du hemen irakurleak,

lehengoetarik zerbait aurkitzea. Hola egiten ahalko du hark

ere nik egun egin dutana: hitzaurre hau neri eman didatelarik

egiteko, auzoko adiskide bezala, noski, egun oso batez iretsi

baidut liburu hau, batean irakurriz eta bertzean kantatuz, Xalbadorrezko

ase on eta aberasgarri bat eginez. Gorenaz ere neri

gertatu zaidana zaio gertatuko hari ere: ase baino gehiago,

gosea haunditu irakurtze laster horrekin.

Barkatu, beraz, irakurlea, nik nere asearen -edo gosearen-

berri ematen badizut hemen, gehiagorik gabe, eskatu

didaten bezala.

1/ Bihotz bat... kezkaz betea

Xalbadorren bihotza! Zuk, gizon hau ezagutu ez duzuna,

begira zazu azalaren latza edo begiaren iluna baino barrenago,

eta berari ezin begiratuan, irakur edo abestu, gora gora, liburu

honetako kantuak. Bihotz bat, Xalbadorren bihotza, duzu

hemen aurkituko bero beroa, hitz eta gogoeta guzietan jo eta

9

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!