24.01.2013 Views

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Artzaintzak denak badauzka: zorionak, bakea -kantatzen

ditu ederki hauk ere-, baina lehenik bizi nekea, negu latz eta

urte gogorrekin; horiek denek, eta beste pairamen askok diote

Xalbadorri erakutsi, ez dela beti loretsu bizia.

Dorpea dela bizia, zaila gauza bakoitzaren ongi bururatzea,

hori da Xalbadorrek ekartzen digun erakaspen haundia:

bertsoetan eta denetan. Huna beraz gizon bat, asko jasana,

beti, bere egun guzietan, ari zaikuna hobeki egin beharrez, eta

beti, egin guzietan, gose batekin bezala gelditzen dena: «Ez!

Lan hori, bertso hau, ez nian hola hasi edo hola bururatu beharko!

» ... Berak bertsotako dohainaz dion bezala:

Miatu behar laike ahal bezain bama,

lur hoberenak ere baitu bere lana.

Eta beti urrats edo biharamun hobe baten peskizan lan eta

lan bere bertso lanetan ari zaikun gizon hori, huna, denen zorionerako,

beti hobetuz doala ardo xaharra bezala. Hortakotz

daukagu goresteko eta eskertzeko Xalbadorren begi ta bihotz

kezkatsua.

Adiskideak

Adiskideak hemen behar ote ditut aipatu? Gisa guziz toki

haundia daukate hauk gure bertsolariaren bizitzan. Lukas,

Mixel Ilaragorri, lean Monlong, Urepeleko jaun ertora, ErrexiI,

Uztapide, Mattin, azken hauk bertsolaritzako adiskideak,

besteak beste...

Daukat Xalbadorrek berak erran liezagukeela badaukala

beste adiskiderik ere, eta hori berak erran gabe badakigu. Ez

da euskalduna bere bihotz barreneko aberastasun guzien salatari

berez, baina eginak diren abestiek berek nahikoa erakusten

digute, bigarren senide bezala dauzkala hein hortako kantari

batek bere bertsotako lagunak eta euskalzale asko heiekin.

12

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!