24.01.2013 Views

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ez da harritzeko gero ta gehiago deitzen baidute elizetarat,

bertsolari bezala, ez bakarrik otoitz bat han kantatzeko, baina

ere bere barreneko sua han azaltzeko.

Sail honi berari azken hitz bat eman behar-eta, erran behar

dugu irri gutiko gizona azaltzen zaigula hemen gure idazlea eta

huna zergatik: ez da gizon horrentzat bizia josteta bat eta ez du

ezer axalez eta arinki hartzen gogoetalari sakon hunek.

11 / Arantza petik loreak

Beldur batek hartua nago ni ere, orain artean idatzi ditudanak

ikusita: ez ahal dutala Xalbador erakutsi gaztain kormutsa

edo karloa bezala, dena xixtaz eta latzez betea. Ez neukan

bada horrelako gogorik. Gehiago dena, egia ez da holakoa.

Ez dago dena hortan Xalbador, hurbiltzekorik ere.

Huna laburzki zein diren, arantza horien artean, arras

agerian eta iguzkiari dauden hiru lore mota. Xalbadorren

loreak dira: bertso eder batekin gogoeta indartsu errateko

molde nasai eta betea, poesia, eta beharrean hirugarrenik

irriparra sortzen duen alaitasuna.

Gogoetalari indartsua

Xalbadorrek, begia kolpatu aurretikan ere, ez zeukan

nigar meleka, ez haur nigarra edo gaixo nigarra. Gizon nigarra

bai ordea! Gizon gogoetak, sakonak eta indarrez beteak

ditu agertzen beti. Gogoetalari da gizona, eta gogoetak lanera

derama. Lanerat eta askotan bere baitan, edo gu baitan,

zerbait aldatzera. Huna nola mintzo den gure mendian, muga

hortan pasatzale diru gose batzuek gosez eta hotzez hiltzerat

utzi dituzten gizon beltz batzuez:

Kolorez beltzak izana gatik heiek ere ama banak,

bertzek bezala sofriturikan mundu huntarat emanak.

16

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!