24.01.2013 Views

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Fededun erdaldun

D z nuke nahi nehori minik egin, bainan ene euskalzaletasun

.I:mrrikalmendurik gabeak ekartzen nau apez batzueri oharrarazpen

baten egiterat.

Nik dutan beldurra da hobenik ez duten batzuek berentzat

har dezaten oharrarazpen hau; bainan nar nahik bezain

ongi badakit ez ditaikela hemen nahi denik egin, nahikunderik

hoberenarekin ere. Badira, ordea, nahikunderik ere ez

dutenak eta gure hizkuntzaz etzaiotenak hanbat axola. Halakoak

ditut bakarrik gogoan.

Apezari euskararen zaintzeaz ere aunitz galdegiten diogu,

aunitz badezakelakotz. Elizako urrats guziak hain baliotsuak

izanik, hizkuntzari ere balioa emaiten zaio urrats harier

erakatxiz; bertzela, berriz, ekentzen.

Bertzalde, norbait da apeza Euskal Herrian segurik, eta

norbaiten etsenpluak izanen du beti jarraikitzaile gehiago, ez

deus batenak baino.

Gainerat, ez ote du apez batek fedeaz bezanbat arta izan

behar, haren zerbitzatzeko kargua duen herriaren hizkuntzaz?

Zer nahi dela, etzaio haizu horri kalterik egitea bere nahitarat.

Betidanik izan ditugu apez euskalzale suharrak, eta orai,

behar ordua sumaturik edo, badukegu nehoiz baino gehiago.

Nork uka horiek guziek duten partea gure hizkuntza maitearen

iraupenean? Bainan nongo ofizialeak eraikiko du etxe bat,

harek egin ahala norbaitek desegiten badu?

Gaur ere ezagun dira apez euskalzalea duten herriak, eta

ni segur naiz, elizan eta kanpoan euskaraz mintzo den apeza

dagoen herrian galduko dela azkenik gure hizkuntza maitea.

199

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!