24.01.2013 Views

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Harek, ez dakit nori eta zer okasionetan, eman pertsu

baten erdia kantatu izan dauku aitak. Horra hemen:

Gizon bat ikusi nuen sasitik ateratzen,

hori hor zagoela ez bainuen pentsatzen.

Beraz, ez naiz gure arrazan ni lehena pertsutarako gogoa

izan dutana.

Aita zena ere, alta, kantari gaitza ginuen. Nik ez dut hanbat

entzun elizatik kanpo, hango kantari izendatua baitzen;

bainan, nik bezala, aunitz kantatu bide zuen gaztean, eta ageri

zen ariman zuela kantua. Uste dut boza nik harenaren iduritsukoa

dutala.

Gure hauzoan bazen, orai hemen bizi ez bada ere, gizon

bat Aldudetik hunarat ezkontzaz jina. Joanes Bidondo deitzen

da. Guk, ahatik, Muttiko erraiten ginion, nagusi zagon etxeak

Muttikoenea duelakotz izena.

Horren anaia bat, Piarre, Ameriketan ere ibilia, hemen

egon zen zonbait denbora, gero bera Beskoitzerat esposatu

arte. Anaiaren ardien zaintzen eta hola ibiltzen zen. Hau pertsuzale

porrokatua zen eta bera kantu egile pollita.

Nik ezagutzen ditut hunek egin kantuetarik bida hasteko,

bainan bat batean ez omen zezaken egin. Hala ere, nik uste,

etzuen bertzerik izaiten gogoan; eleketa ere beti titxoka ari

zitzaukun.

Orroitzen naiz behin: menditik ardi esnearekin zatorrela,

esne ontzia aldean pausaturik jarrita zagoela ikusi nuen, eta

nik erran bainion:

-Hola, Piarre! Pausan?

Ihardetsi zautan:

-Ba, esneak ez nezazken jasan!

Errana dut gure Piarre Ameriketan ibilia zela. Han bide

zen hamalaueko gerla denboran ere, eta etzuelakotz gerla hor-

30

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!