24.01.2013 Views

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Urepeleko elizari

111

Liburu hunen egiterat gehienik sustatu eta osatzen lagundu

nauen Aita Zabalarekin, ene emaztea eta biak gure etxe

buruan ginabiltzan batez, gure elizari beha jarri gintzaizkion,

eta orduantxe gogoratu zitzautan, nik, ene lehen pertsuetarik

batzu, eliza horren ehun urte betetzearen karietarat idatziak

nituela.

Ez nintzan orroit, ez zonbat, ez nolako pertsuak izan

ziren; orroit nintzan bakarrik, Uharriet, gure ertor zenak galde

eginik egin nituela eta orduko Eskualduna kazetan ager

arazi zituela, berak ene pertsuen burukitan aintzin solas bat

ezarririk, ene lantxoa Oilanda arroltzeño deitzen zuela.

Orroit nintzan ere, urte heietan Urepeleko auzapezgoa

betetzen zuen Joanes Monakok, diru zerbait eman zautala -ez

naiz orroitzen zonbat-, gure herria aipatuz pertsu horiek egin

sari. Hori izan zen nik pertsuetarik irabazi lehen dirua.

Ene arreba Marik, berriz, laudatu zauzkitan pertsu

horiek. Hori estimatu nuen, auzapezak eman dirua bera baino

gehiago.

Nik ez nuen pertsu horien gehiago eskuratzeko esperantza

mikorik; bainan Aita Zabalak erran zuen, kazetan agertu baziren,

bazitaikela kazeta haren nonbait hatzeman ahal izaitea.

Baionako Euskal Erakuts Tokirat jo zuen, beraz, zer nahi

zuen adieraziz; eta horko enplegatua den Mañex Pagolak,

bazter guziak miaturik, hatzeman du nonbait ene pertsuak

zakarzkien kazeta. Milesker, Mañex!

Erran dut gure elizaren ehun urte betetzearen karietarat

egin nituela pertsu horiek; bainan bazen bertzerik ere.

74

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!