24.01.2013 Views

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

9

Hil hobi huntan noizbait norbait balabila

zure izaitearen herrestoen bila,

lurpetik entzunen du deiadar bipila:

«Hemen dago ama bat bere haurrek hila!».

Xalbador zenaren paperetan sail hunen zmmarra edo

borradore bat agertu da: pertsu batzu sailean daudenak,

zenbait aldaketarekin; eta bertzeak berri-berriak eta hemen

agertzea merezi dutenak:

Egoki zen hil aintzin garbi nitzan ager

ene sendimenduak ezagun guzier.

Nun nahikoa izan eskuin edo ezker,

ene anaia dela eskualduna den ber.

Frantzesak izan arren buztarriko lagun,

eskualdun sortu nintzan, hiltzeko eskualdun.

Bordele ta Parisa enetako berdin,

nahiz heien erranak nik zintzoki egin.

Ez dute gerlarikan izanen enekin,

bainan ene bihotza ez dago hoiekin.

Behar nuela nintzan aspaldi ohartu

horien aginduer buma makurtu.

Deus emaiten badute esker onez hartu,

bainan hoien arteko auzitan ez sartu.

Eskualduna sorturik bizi naiz damutan,

Jainkoa, baitakizu zer pairatzen dutan.

Zendako eman duzu biotz bat ni baitan,

Ama bat agerian ez maitatzekotan?

170

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!