24.01.2013 Views

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Jainkoa eta fedea

Liburu hau irakurriko duenak laster ezagutuko dujainkomina

dela hemen, familiako maitasun minarekin eta herriminarekin,

hirugarren maitasun mina. Eta ezagutuko du egiazko

min bat dela hau bihotzaren barrenean.

Bazen gure lehengoen jainkomina: oitura zaharrez, zuzentasun

gosez, moralismoz, errespetuz eta sakrifizioz, otoitz

ikasiz eta zeru itxaropenez betea. Hortarik zerbait aurkituko

du hemen irakurleak, Xalbadorrek bere bizi laburraz eta laster

joan beharraz abesten duelarik. Erranen dugu horkausitzen

dugula zaharren fedea, bere latz eta gogor airearekin:

Fede haundiko burrason ganik sortu bainintzan mundura,

Jainko legean hazi ninduten, jitean adimendura;

hain zen beroa denbor'hartako eliz gizonen kar hura,

ziotelarik gaizki eginak zeramala ifemura,

muinetaraino sartu zitzautan Jaungoikoaren beldurra.

Bizkitartean erranen dut holako fedearekin hasi ondoan

zerbaitetan aitzinatu dela bertsolari kristaua. Luzaz eta maiz

kantatzekoak dira Jainkoa eta ni horren beste bertsoak, bai eta

Ortzirale Saindu bateko gogoetak, ikasteko nola igan ditaikeen

beldurrezko erlisione hartarik, maitasunez betea den

krixtautasunera.

Orai ez dakit, Jauna, zu edo ni aldatu ote naizen,

ez zira egun ene gogoan lengo itxuraz agertzen;

gertatzen denaz, o Nagusia, kartsuki zaitut eskertzen,

gure arteko hoztasun hortaz hasia nintzan aspertzen,

Jainko maitea, ordu zen noizbait lagunak izan gintezen.

Azken urte hauetako Elizaren bide berritzeak nola hartu

dituen berak, eta zenbat on egin dion Xalbadorri, hori ikusiz,

15

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!