24.01.2013 Views

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hemen ezartzen ditut, segur bainaiz hiltzeratekoan gogoeta

hauek izanen ditutala, zertan naizen ohartzen banaiz segurik.

Airea: «Haurtxo ttikia negarrez dago...».

Bizian hogoi eta lau orduz gauza guti egiten da,

bainan Jainkoak eman epea nik ez dezaket emenda;

ene ondoko nai ditudanak ditzadan beraz izenda:

gazte maiteak, nik hasi lana zuen esku gelditzen da.

Hogoi eta lau orduko hemen deus guti egin ditaike,

bainan gelditzen zautan denbora ez dut saldu nahi merke;

ditutan etsai guzien ganat inguratu nahi nuke,

ene barkamena eskaintzerat eta heienaren eske.

Eskual Herri maitea, izan dut zutan sortzeko grazia,

ordainez ene amodioa derautzut erakutsia;

egun artean eman derautzut ahal nezaken guzia,

orai bertzerik ezin dut eta eskaintzen dautzut bizia.

«Plaza berriain aintzinean naiz...»

Urepeleko errian pilota-plaza berria egina zuten, eta

1976 urteko Abuztuko Andra Mariaren egunean bedeinkatu

eta estrainatu zan.

Herriko festak ziren eta jende asko bildu zen. Xalbador

zena ere han zen. Bedeinkazionea eta zeremoni guziak egin

zirenean, edo egiten ari zirela, bertako bertsolari ospetsu orri

bertsoren batzuk kantatuko ote zituen eskatu zioten.

Baietz, bada; eta honela kantatu zuen, berak zuen seriotasunez:

311

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!