24.01.2013 Views

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

pertsuetan. Alta, harek errexki egiten zuen, ene iduriz, pertsua;

bainan nork ote du lan hortan aski errextasun?

Gure Basarri haundiak berak iduri izaiten du ongi eta

errexki egiten duela. Ongi egiten duela egia da; bainan, hura

kantuz ari denean, haren gibelean dagoena ohartuko da hari

ere gostatzen zaiola bere sailaren eremaitea. Eskuko erhiekin

erabiltzen duen katzakak erakusten du hori.

Batek bertzea ekartzen du, eta ohartu naiz ene ildotik atera

naizela.

Beraz, ene lehen pertsua leihoaren kanpotik eman

banuen ere, hortik laster hasi nintzan bameko alderat ere sartzen,

bai eta pertsu gehiagoren emaiten.

Ez dakit noiztik, bainan aldia hartan Urepeleko ostatuetan

izaiten ziren, bi trago eginez geroz, pertsutan hasten zirenak

karraskan. Ez dut nehor izendatuko, hainbertze baitzen

entseatzen zenik. Gero ahatik denak ixildu ziren.

Ikusi izan ditut artzen, eta nihaur ere ba ari izan, lau edo

bortz lagun jarri mahain baten inguruan, amoa ekar arazi eta

hori: pertsua bururatzen etzuenak paga. Eni etzaut behin ere

gertatu pagatu behar izaitea; zerbait gisa moldatzen nintzan

beti bururatzeko.

Ostatuan pertsuka artzeko ohidura hura, uste dut Gipuzkoako

Zaldibitik hunat jin artzain batek ekarria zuela: Joxe

Tolosa deitzen zen gizon hori; bainan guk Joxe Epele erraiten

ginion, Epelea izeneko etxean bizi izana zelakotz. Gipuzkoa­

ITa zuen emaztea ere, Gabiriako alaba eta Eusebio Igarzabal

pertsulari ezagunaren izeba. Jadanik aipatu Lorentzoren aita

eta ama ziren. Biak zenduak dira.

Lorentzoz bertze hiru seme eta alaba bat bazituzten, bizi

diranak gaur ere: Balentin, ene arreba batekin ezkondua, Martin

eta Piarre, eta alaba Teresa.

Gure Joxe maitea, ostatuan papoa berotzen zitzaioneko,

berak erraiten zuena, bertsotan hasten zen. Badugu zonbait

35

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!