24.01.2013 Views

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Herritik urrun

I11III1

M ila

bederatzi ehun eta hirur hogoi ta hamaseigarren urte

hunen otsailean, hartu nuen Frantzia beheretik, ezagutzen

ez dutan aheztar baten eskutitza. Harentzat pertsu

batzuen egitea eskatzen zautan.

Lehen ere etorri izan zaut nor edo nor pertsu eske; bainan

gehienek norbaitentzat zuten zerbait arrangura, eta hura nahi

nik agert nezan pertsuetan. Bixtan da egundaino ez dutala

holakorik onartu.

Gainerat, edozoin gai izanik ere, nik ez dezaket pertsurik

egin bertzeren sendimenduetaz. Nihaurenekin ere izaiten dut

lanik aski.

Bainan aheztar hunen eskutitza hain zen hunkigarria, eta

ahal bezanbat haren lekuan ene burua emanik, egin niozkan

eskatzen zauzkidan pertsuak.

Horra hemen, hitzez hitz, haren eskutitzaren zati bat;

ondotik nik egin pertsuak:

Pithiviers, Urriaren 25-ean.

Xalbador maitea:

Badujadanik zoinbeit ilabete gogoan dutala zuri lerro batzu

igortzeko. Ez izi; ez naiz deusen emaitera abian; bakarrik zuri

zerbitzu handi baten galde egitera.

Ahal bezen garbi entseiatuko naiz ene kasuaren esplikatzera.

Sortez aheztarra naiz (Mattinen kusin ttipia); 46 urte ditut

Bertze hainitz bezala, gazterik partitua naiz herritik: lehenik Landesetan

haur-haurra oihanean; Eskual Herrian, maiz gauaz muga

246

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!