24.01.2013 Views

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1

Apirilean goiz eder batez goizik bainintzan atzarri,

eta ohea uzteko nagiz nindagola pentsalari,

etx'aintzineko sagar arbolan xori bat zagon kantari:

gau hartan zerbait gertatu zela, beha nezon kanpoari,

negu zitalak lekua utzi ziola primaderari.

2

Ene barnean senditu nuen gazteko sugar piztura,

bihotza berriz airatu zauntan kanpoko xori xixtura;

lur gain guziak galdua zuen negu beltzeko histura,

ni ganik ere aldaratu zen zahartzearen tristura,

etsipena zen leku guzitan argi berri bat piztu da!

3

Sasu zokotan gordez egonik neguko hotz gogorretan,

egun xoriak kanta ta kanta ari dira arboletan;

andere espos batzu iduri, pentze guziak loretan;

aitor dezagun ageri dela Jainkoa bere obretan,

horiek oro Harek eginak gizonaren ohoretan.

4

Belar berriak berdatu ditu zelaiak ta mendi gaina,

kukuak bere kantu ozenez atzar arazi oihana;

etxek'andreak lili pollitez apaindu dauku mahaina,

bihotzeraino sartzen zaukula lore berrien usaina;

fededun batek nola ez mirets hor Jainkoaren dohaina?

5

Xori pareak ikusten ziren bel'izpi bana mokoan,

erasiaka han zabiltzala sar ateraka sasuan,

Jainkoak berak erakatsirik dakiten soinu gozoan,

ohantze berri baten egiten elgarren amodioan,

maitasun hortan sortu beharrak diren umeak gogoan.

160

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!