24.01.2013 Views

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

irri eginik harekin. Batere etzuen molderik, bainan beti ari

zen. Bertzea frango ere hasten zen haren inguruan, haren

seme zonbait ere barne.

Eta, nik uste dutan bezala, harek ekarria bazen ohidura

hori hunarat, ni ere hari esker hasi nintzan. Beraz, nahiz ez

dutan dena horien gain emaiten, gipuzkoarrek badute haste

hastetik parte haundia ene pertsulari izaitean. Berek erran

lezaketena, «ondoren zer esanik ez».

Hamasei urtetarik eta hemeretzi artean pertsua frango

kantatu nuen; lagun horiekin ere ba, bainan aunitzetan bakarrik.

Ene hamalau hamabortz urtetako amentsa erdi egi bihurtua

zen. Ez banintzan ere ene amentsetako pertsulari heietarik,

ari egiten nintzan; eta ni sinets egin ahalak egiten nituela zerbaitetarat

heltzeko.

Bakarrik nintzanean, alde guzietarat entseatzen nintzan:

bat batean egiten, zuzen edo makur; bai eta, denbora hartuz,

hobexago batzuen moldatzen ere. Azken molde hortan heltzen

nintzan hobekienik. Damu dut ez bainuen bihi bat paperetan

ezarri. Gogotik behatuko nioten orai.

Hemeretzi urte bete nituenean, bi gertakarik jo ninduten

kasik egun berean: aita galdu nuen eta gerla hasi zen Frantzian.

Handik goiti ez nuen funtsik kantatu. Gerla denborako

egoera gogorrak kasik itzali zuen nitan doi doia indartzen hasi

su hura; etzen pertsu aro. Ez da dudarik kaIte haundia egin

ziola horrek ene pertsulari izaiteari. Edozein landarek ere ez

du behar den uztarik emanen, hazi behar zuen sasoinean

ekaitz pean egona bada.

Halarik ere, bazen nitaz zerbait fama hedaturik, eta gerla

ondoan, Ernandorena abiatu zenean hemen gaindi pertsulari

bila, nitarat ere gidatu zuen. Funtsean, berak aski hitz egina du

gauza hortaz. Donibane Lohizunen muntatu zuen xapelketa

batetarat ereman ninduen.

36

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!