24.01.2013 Views

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1

Egungo egun zoragarria argitu duen Jaunari

eskerrak eman behar diozkat, lotzean kantu lanari;

eskerrak ere gure ahaide eta adixkideeri,

zorion huntan gurekin parte hartu duten guzieri.

2

Primaderaren seinale dira loreak eta ezkontza;

iguzkiak du lurra berotzen, amodioak bihotza.

Hau da egungo espos gaztentzat egiten dutan otoitza:

maitasun horren berotasunaz luzaz dezatela goza.

3

Horra bi bihotz bateratuak, sakramendua lotgarri,

Jainkoaren ta gizonen bixtan, bizi guzikotz elgarri;

beren urratsak dituztelarik xuxen bidean ezarri,

giristinoki hezi ditugun ait'amen kontsolagarri.

4

Andere espos maitagarria, gure etxeko izarra,

goxotasunaz bertzerik nehoiz eman ez daukuzun haurra;

alaba ziren bezain espos on bazira izan beharra,

zorioneko gizona izan ditaike zure senarra.

5

Etxean beti bizia zira maitasunaren argian,

zure ait'amen eta haurriden estimuaren erdian;

gurekin bezain maitagarria izanen zira agian,

amodioak gidaturikan sartu zaren familian.

6

Jaun esposaren izena ere ene gogoan badabil,

atseginekin ikusten baitut gure alabari hurbil.

Zure dohainak hauekxe dira: prestu, langile ta umil;

egundik goiti seme bezala hartzen zaitugu guk, Emil.

242

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!