24.01.2013 Views

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nola Euskal Herriko bertze mutikoak,

tirriatu izan nau pilota jokoak;

ahalak ez ordea nik hortarakoak,

bertze zerbaitetako nindaukan Jainkoak.

Pilotako jeinuak eskastu bazauzkit,

bihotza ta begiak Jaunak eman dauzkit;

euskalduna delakotz, edo nik ez dakit,

etzaut bertze joko bat hori bezain pollit.

Kirola hau jokatzen da maiz egun argiz,

oneski beztiturik, errespetu haundiz;

arrotzak dabilzkio berendako nahiz,

pare gabea baita ederrez ta garbiz.

Pilota, zure bidez, orok euskaldunak

bagarelako famak dituzte entzunak;

zuk eginak gaituzu denen ezagunak,

asko zor dautzu zuri gure nortasunak.

Zabaldu bazaituzte hemendik mundura,

muga gabea bada zure hedadura,

eskerrak ez daizkela erraiten mentura

zu etzarela gure iturriko ura.

7

Joko huntan lau molde dezazkegu ikus:

esku larruz, xixteraz, palaz edo eskuz;

iduriz bereziak jokatzeko moduz,

bainan denak arima ber beraren gorputz.

236

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!