24.01.2013 Views

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Bera kantari xoragarria zen, eta pertsularigoa maite baitzuen

nehork baino gehiago -bera ere artzen zen- ez da dudarik

gogotik ibiltzen zela enekin.

Gainerat, nik nehor guti ezagutzen nuen orduan; harek,

aldiz, nor nahi. Ni herabe nintzan eta ene buruaz batere ez

segur; harek sustatzen ninduen, aita batek bere semeaz duen

arta berarekin. Haren gogoko pertsularia nintzan eta beti nahi

izaiten zuen ni lehen izaitea.

Ez dakit egundaino nehork ordaindu diozkan enekin galdu

denborak eta erre ezantzak. Nago ez ote ziren haren bihotz

onaz baliatzen, nahiz eni segurik etzitzautan behin ere arranguratu.

Gazterik utzi zuen mundu hau. Nahiz beti adixkide egon

ginen, azken denboretan etzen gurekin hanbat ibiltzen. Osagarriak

etzion manatzen.

Pertsu batzu eskaini diozkat gure adixkidantzaren eta

pertsularigoan ene sustatzaile izan zenaren ezagutgarri; bertze

pertsuen artean aurkituko dituzu, irakurle.

Iriarte ixildu zenetik, Mattin izan da ene ardureneko

laguna, edo kontrarioa? Noiz nola! Badugu zonbait ibilaldi

eginik elgarrekin, eta zonbat pertsu kantaturik ote? Ba ote da

gu ezagutzen ez gaituen euskaldunik mugaz bi aldetan? Guti

ba, hain segur.

Ez naiz ni beti errexki ari izana gure Mattinekin. Ez

ginuen artzeko molde bera. Nik ez nuen balio irri egin arazteko.

Hala beharrez entseatu banaiz ere, maiz gaizki heldu izan

naiz. Mattinen harmarik hoberena, berriz, hori izan da beti.

Nihaurek ere irri egin dut frangotan, horren ateraldiak

entzun eta. Ez, ordea, bertzeri irri egin araztea gatik, nihaur

joiten ninduelarik! Horrek ez du alabainan nehor errespetatzen.

Badauzkit ximiko bakarrak eginak bihotzean.

Beharrik, aspaldi ikasi nuen hobe zela horrekin ez gaitzituarena

egitea. Bertzenaz, hanbat gaixto: loriatzen da norbait

41

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!