24.01.2013 Views

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

hunkitua ikusteaz eta haundiagoak botako dauzkitzu. Orduan

etzaizu gelditzen zuhaur irriz hasteaz bertze erremediorik. Zer

egin bada bertzerik? Badaki ba berak ere etzaiola nehor jotzen

hasiko, ahalgez ere!

Hortik kanpo, Mattin nor nahi bezain gizon ona eta atsegina

da; lagun guziek maite dugu.

Mattinen eta ene lagun, Errexil zena ere ibili izan da frangotan;

bainan harek gazterik egin zituen lur huntako aldiak.

Goian bego!

Etxahunekin ere kantatu izan dugu, batez ere Xuberoan

ginabiltzalarik, Hau ez da, ordea -berak aitortzen duena-,

hanbat trebe bat batean berset egiten. Bainan baditu eginak

kantu xoragarriak. Musika ere berak egiten badaki, eta hortan

bekaizti nitzaio, Xuberoako izarra den horri.

Zubikoak ere kantatu izan du gurekin noiztenka. Hau

biziki jostagina zen eta bazituen ateraldi pollitak. Aspaldian

ixilik dago ahatik, osagarriz mendratua baita.

Orai Mattinekin eta enekin maizenik dabiltzan pertsulariak

Xanpun eta Ezponda dira alde huntan. Nor nahi bezain

trebeak eta dohatuak, parerik gabeko lagunak gainerat, nahiz

enetzat ezagutzen ditudan pertsulari guziak hala diren. Ez dakit

ni zer naizen heientzat.

Orai berriki agertu zauzkigu, berriz, alde huntan ere,

pertsulari gazteak. Ba ote dakite zer atsegina egin dautaten?

Hauek dira Alkat, Mendiburu eta Arrosagaray, ezagutuenak

segurik.

Guk, zahar hauk, hartua izanen dugu beti, gostaia gosta

pertsularigoa gazte hauetaraino helarazi dugulako gozamena.

Agian hauek bertze batzuetaraino eremanen dute.

Hori izanen da euskara beti bizi delako seinalea. Zer

bertzerik bilatzen dugu guk? Hori da preseski pertsulari bakotxaren

helburu nagusia: gure hizkuntzaren ezagut araztea

eta hunen iraupena.

42

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!