24.01.2013 Views

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Mendian galdu direneri

(1973-ko Xenpefar Saria irabazia)

Ezpeletako mendietan hatzeman zituzten Frantziarat lanketa

zatozin hiru gizon beltzen gorputzak; hotzak eta

goseak hilak zituela ezagutua izan zen.

Gertakari horrek gogoetak egin arazi zauzkitan eta pertsuak

ezarri nituen hortaz.

Nik, muga bazterrekoa izanik, nor nahik bezain ongi

badakit mendiko berri. Gau osoak iragan ditut askotan horietan

gaindi. Tokia ezagutzen duenak ere izaiten du hor lanik

aski gauaz, aro txarrarekin batez ere.

Ez dut egundaino hauteman gaixtaginik ibili dela gauaz

mendian. Gu iduri, behartsu batzu dira beti hor dabiltzanak.

Hala ziren Ezpeletako mendietan hilak hatzeman zituzten

dohakabeak ere.

Beren ustez hartua zuketen, etxetik ateratzean, gogo

zuten lekuraino he1tzeko dirurik aski; bainan norbaitek bildu

zioketen dena mendiari lotu baino lehen, eta han utziko zituzten,

haur sortu berri bat gauazko sedenean, norbaitek bilduko

duelako menturan, nork edo nork utzi ohi duen bezala.

Horren egitea edo norbaiten jo buruan eta botatzea,

dituenen ekentzeko, berdintsu zaut eni.

Eta zer erran gure agintarietaz? Frantzian aski bama

sartuz geroz, haizu ziren arrotz horiek egoiterat. Zendako ez,

bada, utz mugan ere pasatzerat eragozpenik gabe?

Bada zonbait holako bitxikeria munduan, nik injustizia

deitzen ditudanak. Bainan ixo! Ez ditzagun iratzar lo goxoan

daudenak!

138

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!