07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ENPLEGU GEHIAGO ETA KALITATE HOBEKOA

1.1 KONPROMISOA

LAN AKTIBAZIOA BULTZATU ETA LANERATZEA ETA ENPLEGUAREN KALITATEA HOBETU

1.1.1 ekinbidea

Gazteak hezkuntzatik

enplegura igarotzea

eta lana lortzea erraztu

1.1.2 ekinbidea

Lan aukerak erraztu

1.1.3 ekinbidea

Talentua atxikitzera,

itzularaztera eta

erakartzera jo

1.1.4 ekinbidea

Laneko segurtasuna

eta osasun etengabe

hobetzen jarraitu

Euskal unibertsitate sistemarekin eta lanbide heziketako eskolekin lankidetzan, gazteek beren prestakuntza aldia

amaitzen dutenean esperientzia praktikoen bidez hezkuntza mundutik lan mundura igarotzeari bide emango dion

berariazko programa bat abiaraztea.

Lehen Aukera bezalako programen bidez, gure gazteei zuzenduta, lanean hasteko aukerak eta laneko garapen eta

garapen pertsonaleko aukerak bultzatzea.

Hezkuntzatik enplegurako igaroaldia hobetzea, prestakuntza dualaren esperientziak hezkuntzaren sektore gehiagotara

eta etapa gehiagotara hedatuaz, Unibertsitatera ere bai.

Enplegutik erretirorako igaroaldia hobetzea, gazteek lana lortzea bideratuko duen belaunaldi aldaketarako prozesu

planifikatu eta antolatuak eransten dituzten enpresetan adinaren kudeaketa aldakorreko estrategiak hartzea kontuan

hartuta.

Gizartearen beharrei (adibidez, eraikin bakunak eta hondatutako eremuak beren onera ekartzea) eta eskualdea

den potentzial endogenoaren garapen aukerei lotutako proiektuak finantzatzen dituzten Tokiko eta Eskualdeko

Enplegu Planak bultzatzea.

Gizarteratzeko zailtasun bereziak dituzten taldeetako pertsonei zuzendutako bereizketa positiboko programak,

baina prestakuntza eta kontratazioa konbinatuko dituztenak eta merkatu arruntean sartzeko laguntasun pertsonalizatua

kontuan hartuko dutenak.

Krisiak bereziki eragin dien sektore ekonomikoetarako, talde jakin batzuentzat eta langabeziak eta jarduera industriala

galtzeak bereziki eragin dien eskualdeetarako laneratze-birlaneratze prozesu egokituak abiaraztea, lankidetza

publiko-pribatuaren posibilitatea kontuan hartuta.

Lan eta familia bizitza uztartzeko neurriak ezarri eta sustatzea.

Iraupen luzeko langabeei eta lan munduan txertatzeko zailtasun bereziak dituzten beste multzo eta talde batzuei

zuzendutako kontratazio-pizgarriak eta enplegu aukerak sustatzea.

Euskal enpresen Enpresaburuaren Gizarte Erantzukizuneko estrategia eta jokabideen barruan “enplegu” dimentsioa

garatzea.

Lana lortzeko eta lanbidea garatzeko aukerak eskainiaz, talentua atxikitzea.

Talentua itzultzeko berariazko laguntza programa bat garatzea.

Talentua erakartzeko programak, bereziki ikerketarako eta ekintzailetzarako talentua.

Kontratazioaren kalitatea sustatzea, nahi ez den partzialtasuna gutxitzeko eta lanaren egonkortasuna hobetzeko.

Lan giro osasungarriak sortu eta sustatzea.

Lan baldintzak hobetuaz laneko arriskuen kudeaketa sustatzea, laneko arriskuen prebentzioaren eginkizunetan

inplikazioaren eta jokaera arduratsuaren balioak enpresetan eta langileengan bultzaturik.

Lanean kateei aurrea hartzeko eta osasunaren hobekuntza sustatzeko behar den ezagutza zabaltzea, bereziki

enpresa txikietan, administrazio publikoak arloan duen lidergoa bere antolakundeetan prebentzioa garatzearen

bidez erakutsiaz.

Lan araudia eta laneko arriskuen prebentziokoa zuzen betetzeko aholkularitza eta zaintza lana bete-betean

gauzatzea.

Prebentzio behar espezifikoak dituzten talde eta sektoreen beharrei zuzendutako ekinbide berriak martxan jartzea.

10

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!