07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GAZTERIA ETA KIROLA

PRINTZIPIO INSPIRATZAILEAK

Gazteak dira Euskadiren oraina, bere

garapen sozial eta ekonomikoaren protagonistak

dira, hortaz, herri gisa dugun

balore nagusienetako bat. Herri gisa aurrera

egin eta garatu nahi badugu, irmo

eta ausart jokatu behar dugu gazteen

alde, eurak entzun, lagundu eta elkarrekin

egin bidea. Euskadiren etorkizuna

eurekin batera eraiki.

Pertsona gazteek aldaketarako bereziki

irekiak diren kolektibo bat osatzen dute,

eta gizarte eraldaketek eragina izaten

dute beren bizitza baldintza, balore eta

jarreretan. Hain zuzen ere, egungo testuinguruan,

krisi ekonomikoaren eraginak

nabarmenago jasaten dituen kolektiboa

osatzen dute. Era berean, aldatzeko

gaitasun handiena duen kolektiboa da

gazteria, ideia eta ezagutza berriak eskainiz.

EAJ-PNVren ustean, gazteria dugu gure

gizarte kapitalik onena. Euskadik premiazkoa

du belaunaldien ordezkapena

azkartzea. Gazteria “ez gehitzearen”

kostu sozial, ekonomiko eta kulturala

oso handia da. Gazteria esparru soziolaboralean

benetan murgiltzea ahalik eta

azkarren bideratzen badugu, lehenago

erantsiko dugu bizigarria Euskadiren lidergoa

berreskuratzeko.

Gazteak beren bizitzaren eta etorkizunaren

benetako protagonistak direla

sinetsita proposatzen dugu gazteriaren

politika EAJ-PNVtik. Xede paternalistarik

gabeko, ezta gazteak biktima bihurtzeko

ere ez, eredu bat planteatzen

dugu. Proposatzen ditugun konpromiso

eta ekimenak gazteriaren esku dauden

tresnak dira, beren etorkizunaren eraikuntzan

protagonistak izan daitezen.

Enplegua eta etxebizitza dira EAJ-PNVk

gazteriaren politikan planteatzen dituen

lehentasunezko bi ardatzak, ikerketa fidagarrienen

arabera, horiek baitira gazteek

bizitza proiektu independente bat

garatu ahal izateko oztopo nagusiak.

Ikuspegi horri jarraiki, 2017-2020rako

Enplegu Planaren xede nagusia gazteen

kolektiboa izango da, 20.000 gaztek lehen

lan aukera izan dezaten jomuga.

Euskadik irizpide propioa jabe den gazteria

du, autonomoa, ekintzailea, partehartzailea,

solidarioa; Euskadiren

garapen sozial eta ekonomikoarekin

konprometitua den gazteria izaten jarraitu

behar du. Horixe baita gure balore

eta etorkizuneko berme nagusienetako

bat erkidego diferentziatu gisa.

Euskal gaztearekin dituen konpromisoak

betetze xedez jardungo du EAJ-PNVk.

Beren heldutasunari zor diogun errespetua

eta aintzat hartzea izango dugu

abiapuntu. Gehitu egingo dugu, ikuspuntuak

partekatu, ahaleginak koordinatu

eta koherentzia eskaini gazteriaren politikei,

maila sozialean eta administratiboan,

gazteak eta ordezkatzen dituzten

erakunde eta kolektiboak, eta gazteriaren

eragile guztiak, entzuteko jarrera

batekin.

Bestalde, kirola dugu gizarte aurreratuen

adierazpenik esanguratsuenetakoa.

Estrategikoa da gizartearen garapen

armonikorako, hezkuntzaren alorrean,

ekonomian, aisian, turismoan funtzio garrantzitsua

betetzen du, herrien identitatean

duen eragina ahaztu gabe eta baita

osasunean eta bizitza kalitatean ere.

Euskadik kirol errealitate aurreratu bat

du. Jarduera maila altuak, emaitza bikainak,

inplikazio eta kirol eragileen partehartze

altua dituen herrialde batean

bizi gara. Halere, oraindik orain badago

zer hobetzerik. Ildo horri jarraiki, EAJ-

PNVn jabetzen gara kirolean eta jarduera

fisikoan egin inbertsio oro era esponentzialean

eragiten dituela onurak bai

maila pertsonalean zein gizarte osoaren

baitan.

Egungo legeria moldatzea beharrezkotzat

jotzen dugu, sortzen ari diren errealitate

berrien aurrean egiturak egokitzea

eta indarreko kirol sarea indartzea eta

sendotzea. Horri esker, kalitate, bikaintasun

eta aukera gehiago eskaintzeko parada

izango dugu, kirolaren bidez faboratu

ditugun euskal sustrai, balore eta identitate

zeinuak galdu gabe. EAJ-PNVren

iritziz, lurraldeen arteko eta instituzioen

arteko koordinazioak eta kooperazioak

kirol politikak hobetzeko eta optimizatzeko

aukera eskaintzen dute.

Kirolaren gaineko gizartearen eskaera

etengabe ari da garatzen, eskakizun maila

igo egin da, modalitateak zein praktikatzeko

moduak. EAJ-PNVren aburuz,

horrek kirol eskaintzaren planifikazio dinamikoago

eta irekiago bat eskatuko du,

kirol jarduera endelegatzeko era ezberdinetara

egokituz eta herritarren beharrizanei

eskaini zerbitzuarekin errespetu

gehiago erakutsiz.

Euskal kirolak, bere emaitza garrantzitsuekin,

Euskadiren irudia eta kultura

proiektatzen du nazioartean eta horri esker

geure identitatea erakutsi dezakegu

munduaren aurrean. Hobetze, ilusio, eta

batzuetan, arrakastaren baloreak proiektatzen

dituzten kirolarien kopuru altu

batek kultura hedatzen du, bere zentzurik

errealean. Kanpoko xedeen gainetik,

ahaleginaren eta hobetze pertsonalaren

garrantziaz ohartarazten diguten

pertsonak baitira.

149

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!