07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EUSKARA ETA HIZKUNTZA BIZIKIDETZA

PRINTZIPIO INSPIRATZAILEAK

Euskara hizkuntza bat da, hortaz, identitatearen

eragilea izateaz gain, komunikaziorako

tresna dugu. Hizkuntzak ez

dira baztertzaileak; ezta euskara ere ez.

Berez, identitatearen eragile gisa ez du

esklusibitate izaerarik. Dibertsitatea,

aniztasuna, osagarritasuna, integrazioa

gehikuntza eta antzeko terminoek agertzen

dituzte hoberen hizkuntzen ezaugarriak,

euskara ez da salbuespen.

Euskadiko berezko hizkuntza da euskara,

eta ez euskaldunok dugun bakarra izateagatik,

euskaldunok bakarrik dugulako

baino. Euskadiko beste hizkuntza batekin

bizi da: gaztelera.

Bizikidetza hori erabat desorekatuta

dago egun egoera gehienetan.

EAJ-PNVren iritziz, bizikidetza hori hobetu

beharra dago, berdintasun, integrazio

eta armonia gehiago lortze xedez,

bizikidetza hobeagoa eta gizarte kohesio

gehiago izango duen etorkizun bati begira.

Horrela bada, “euskara eta gazteleraren

arteko bizikidetza hobea eta handiagoa

gertatu ahala, gizarte kohesio hobea

eta gehiago” biziko dugu, uste osoa dugu;

beste edozein hizkuntza bestela, ez

gehiago ez gutxiago, milaka euskaldunen

identitatearen ardatza baita euskara,

beste milaka herritarrentzako gaztelera

den gisara.

Gure iritziz, benetako hizkuntza berdintasuna

ezinbesteko baldintza da,

hizkuntza aukeraketan herritar guztiek

hizkuntza askatasuna izan dezaten, bai

euskararen zein gaztelera, neurri berean,

aukeratzerakoan.

Hitz egiten dituztenen ezpain eta adimenetan

bakarrik bizi dira hizkuntzak.

Hiztunik gabe ez da hizkuntzarik. Hitz

egiten duten lagunek egiten dituzte nabari

hizkuntzak. Hortaz, euskararen irauteko

ahalmena eta bizitasuna hiztunek

ematen dioten erabileren ondorio dira,

finean. Euskara gizartearen bizitzan ohi-

ko erabilera hizkuntza gisa indartu nahi

dugu, eta behar dugu, geroz eta lagun

gehiagok erabiltzen duten hizkuntza izan

dadin, komunikatzeko, ikasteko eta gauza

gehiago partekatzeko.

Euskararen suspertze prozesua eredugarria

da eta erreferentziakoa nazioarte

mailan, bai unibertsitatearen eta ikerkuntzaren

foroetan zein era guztietako

foro politiko eta sozialetan. Zalantzarik

gabe, ezagutzen den berreskuratze eta

indartze prozesurik aurreratuen artean

dago.

Euskarak urtero %0,5 hazkunde etengabe

eta sostengatua izan du ezagutzan

hiru hamarkadetan zehar Euskadin. Orobat,

erabileran ere hazkunde bat izan

du, desberdina izan arren adin talde eta

arlo funtzionalen arabera. Eta, azkenik,

hobekuntza nabaritu du hiru hamarkadotan

garatutako berdintasun politiken

gaineko jarrerei dagokienez, hezkuntza,

nagusien euskalduntze, komunikabide,

administrazio alorretan bereziki, eta gizartearen

aldetiko erabileran oro har,

IKTak eta esparru sozio-ekonomikoa

barne.

Hizkuntza politiken multzoa 80. hamarkadaren

hasieran –gaur egun arte iraun

du– aukeratutako bidearen ondorioz

legitimatu du herritar elebidunez osatu

gizarte elebidunaren gehiengo handi batek,

bi hizkuntza ofizialen artean berdintasun

baldintzetan euskararen erabilera

normalizatuaz. Asko aurreratu da eginkizun

horretan, halere, amaitu barik dago,

hortaz, jarraitasuna eskatzen du, progresibitatea,

aniztasun soziolinguistikoaren

arreta eta lankidetza publiko-pribatua

oinarri.

Etorkizuna idazteko dago; hemendik aurrera

egiten denaren emaitza izango da;

eragile sozial, ekonomiko, mediatiko eta

kultural guztien inplikazio mailaren esku;

botere publikoek hizkuntza politika aktiboa,

beharrezko baliabideekin hornitua,

mantentzeko konpromisoaren esku,

lankidetza publiko-pribatuan sakontzearen

esku eta esparru instituzional eta

Euskalgintzaren gizarte arloaren arteko

lankidetzaren ondorio; halaber, euskaren

inguruan garatu eta egonkortuko

den adostasun sozial eta politikoaren

esku, EAJ-PNVk konpromisoa hartu du

hizkuntza politika aktiboen garapenean

aurrera irmo jarraitzeko, euskararen

ezagutzan eta erabileran hazkundea

lortze xedez, konpromiso horretan egitura

instituzional eta sozial osoarekin

egiten dugu bat.

Euskara

gizartearen bizitzan

ohiko erabilera

hizkuntza gisa

indartu nahi dugu,

eta behar dugu,

geroz eta lagun

gehiagok erabiltzen

duten hizkuntza

izan dadin

133

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!