07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

IMMIGRAZIOA ETA ANIZTASUNAREN ERRESPETUA:

AUKERAREN LEIHOA

EAJ-PNVk aktiboki ukatzen ditu immigrazioaren

gaineko diskurtso estigmatzaile

guztiak. Lan horretan, funtsezkoa

da lankidetzan aritzea komunikabideekin

zein etorkinen aurkako topiko eta

estereotipoei aurre egiten dieten sareekin,

zurrumurruen aurkako sare bat

eraikiz tokiko instituzio eta gizarte

erakundeekin batera.

Erabat sinetsita gaude integrazio, hiritargo

eta bizikidetza inter kulturalaren gaineko

politikak herritarrei zuzendutako

politika publiko guztietan zeharkako eran

gehitu behar direla. Hartara, EAJ-PNVtik

lidergo partekatuaren alde egingo dugu,

hiritargo eta immigrazioaren politiken

kudeaketan parte hartzen duten administrazioen

organo egonkorren bidezko

koordinazio eta artikulazioan oinarrituta.

Era berean, gure ustez, integrazio

eta bizikidetza inter kulturalaren politika

publikoen formulazioa, haiek gauzatzea

eta diseinua gizarte zibilaren eta erakundeen

partaidetza eta ko-erantzukizunarekin

egin behar dira.

Aniztasuna gure historiaren eta gure

izaera kolektiboaren funtsezko parte

bat da. Euskal gizartearen berezko aniztasunari

gehitzeko eta konplexuago egiteko

ondorioa ekarri du immigrazioak.

Kultur aniztasuna, multikulturalitatea

edo aniztasun identitarioa ez dira berez

arazo ez idealak, ahalik eta erarik

demokratikoenean kudeatu beharreko

errealitateak baino.

Era berean, sexu-orientazioa eta genero

identitatea giza pertsonalitatearen

ezaugarri dira eta bere identitate indibidual

eta kolektiboaren jatorri. Hortaz,

norberaren sexu orientazioa edo genero

identitatea aske bizitzeko eskubidea eta

beldurrik gabe haiek adieraztekoa giza

eskubide dira, hitzaren zentzurik bete

betean.

Sexu orientazioa eta genero identitatea

funtsezkoak dira pertsona ororen duintasun

eta gizatasunerako, ezin dira inondik

bazterketa edo abusurako arrazoi

izan. Bortizkeria modu ezberdinak ematen

dira lesbiana, bisexual eta transgenero

kolektiboaren (LGTBI) aurka. Bazterketen

konplexutasun eta larritasunari

heltzea botere publikoek indarkeria zein

bazterketari, indarkeria horren jatorri,

aurre egiteko duten beharra azpimarratzea

da.

Pertsona lesbiana, gay, transexual eta

bisexualek bizi duten egoeren konplexutasunak

eta aniztasunak ahalik eta heltze

indibidualizatuena eskatzen dute jardun

publikoak diseinatu, ezarri eta ebaluatzerako.

Hortaz, EAJ-PNVtik zeharkakotasuna

eta partaidetza sustatuko ditugu,

aniztasun sexualaren babesean beharrezko

laguntzak ikusarazteko xedez beharrezko

tresna eta egiturak diseinatu,

ezarri eta ebaluatzeko.

178

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!