Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
INDUSTRIA LEHIAKORRAGOA

2.3 KONPROMISOA

INDUSTRIA AURRERATUAN EUSKADIREN LIDERGOA LORTU “BASQUE INDUSTRY 4.0 EREDUA”

2.3.1 Ekinbidea

Manufaktura aurreratuko

estrategia global bat

martxan jarri

500 milioi euro inbestitzea 2017-2020 aldian ikerketa teknologiko industrialeko programetan 4. Iraultza Industriala

deritzanaren aitzindari izateko.

Gaur egungo “Basque Industry 4.0” programa, euskal enpresetan fabrikazio aurreratuko proiektuak txertatzeko

martxan jarri dena, bikoiztea.

Manufaktura aurreratua ekintza arlo zientifiko teknologiko estrategikoa delako indartzea Gobernuaren I+G

programetan.

4.0 industriaren garapen ekinbideen diskriminazio positiboa.

Manufaktura aurreratuaren balio erantsi handiko azpiegitura espezifikoak bultzatzea (balidazioa, eskala faktore

industriala, fabrikazio teknikak eta abar).

Diseinu industrialeko programa bat abiaraztea, herri erakundeekin lankidetzan.

Fabrikazio aurreratuaren eremuan ekinbide garrantzitsuenak identifikatzen klusterrik esanguratsuenekin (automobilgintza,

aeronautika, makina-erreminta, energia) lankidetzan aritzea.

Manufaktura aurreratuarekin zerikusia duten kudeaketa teknologia eta sistemetan ikasle, teknologo eta profesionalen

prestakuntza praktikorako programak garatzea, Hezkuntza Sailarekin lankidetzan.

Euskal enpresetan fabrikazio aurreratuko estrategia osatuko duten maila teknologiko handiko manufaktura proiektuak

atzerritik erakartzeko plan espezifikoa.

Fabrikazio aurreratuko zentro publiko-pribatu berri bi irekitzea.

2.4 KONPROMISOA

AUKERA SEKTORE BERRIAK GARATZEA

2.4.1 Ekinbidea

Ekonomia-ehunari

aukerako sektore

berrietarantz

espezializatzen lagundu

2.4.2 Ekinbidea

Gora datozen sektoreetan

dibertsifikazioa eta balio

erantsi handiko jarduera

berriak bultzatu

2.4.3 Ekinbidea

Etorkizuneko eremuetan

dibertsifikazio industrial eta

teknologikoko proiektuak

bultzatu

Euskal estrategia industriala Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarekin (RIS 3 Euskadi) bat egitea, euskal industriak

energiarekin, osasunarekin eta aukerako gune berriak deritzenetan elikadura, hiri habitat eta eraikuntza

iraunkor, ekosistema eta industria sortzaileekin lankide izatea sustatzeko.

Balidazioa (proof of concept) eta eskala faktore industriala laguntzeko programa berri bat abiaraztea, horizontala,

baina bio, nano, energia eta manufacturing estrategietan lehentasunezko aplikazioa izango duena.

Dauden azpiegitura zientifiko-teknologikoetan erabilera konpartitua sustatzea, baliabideen erabilera eraginkorra

eta lankidetza bultzatzea bilatze aldera.

Nanobasque estrategiak gauzatzen jarraitzea; euskal sarerako eragin handiko mikro-nano aplikazioen identifikazioan

eta horiek txertatzeko bide orrien lanketan oinarritzen da estrategia hori.

Biobasque estrategiaren bigarren fasea abiaraztea.

Energibasquerekin (Euskal Energia Erakundea aitzindari duena) koordinatzea, bere proiektu eta azpiegitura estrategikoei

lagunduaz.

Gora datozen sektoreen eta jarduera ekonomiko eta industrialarekiko balio erantsiko bultzagile efektua izan

dezaketen beste batzuen garapena bultzatzea.

Hazteko potentzial handiko eta izaera berritzaileko sektoreetarantz dibertsifikatzera bultzatzea.

Ekonomia berdearekin, energia berriztagarriekin (off shore) eta energia sare adimentsuekin (smart grids) zerikusia

duten proiektuen sustapen programak garatzea.

BIMEP proiektua garatzea.

Biomasa proiektuari bultzada ematea, Euskal Energia Erakundearekin eta HAZIrekin batera.

18