07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

LEHEN SEKTOREAREN GARAPENA

Azkenik, estrategia bakar batean ardaztu

eta bildu behar dira orain basogintzaren

inguruan gure herrialdean egiten ari diren

I+D+i esfortzu guztiak.

EAJ-PNVren proposamena Euskadi nekazaritzaren,

arrantzaren, basogintzaren

eta elikaduraren berrikuntzarekin lotuta

dauden sareetan erreferentzia eredu bat

izatea da, AREPO bezala, eta Eskualdeen

Sarea bezala gastronomia eta elikaduraren

alorrean.

Arrantza abagunearen sektore gisa.

Baxurako ontzidia eta atunzale izoztaileen

ontzidia modernoak dira. Atunzale

izoztaileen ontzidia oso garrantzitsua da

mundu mailan; izan ere, orain, munduan

harrapatzen den atun guztiaren % 20 inguru

harrapatzen du.

Atunzale izoztaileen ontzidiari dagokionez,

EAJ-PNVk bi elkarteen elkarlana eta

aliantza sustatuko ditu, gure sektoreak

egiten duen baliabidearen kudeaketa

iraunkorra nabarmendu nahi duten proiektuak

garatzeko.

Arrantza-kuoten berezko kudeaketa.

EAJ-PNVren helburua Kantauriko Ipar

Mendebaldeko Arrantzategiko berdel eta

txitxarroaren kuoten banaketa finkatzea

da. Gainera, estatuari premiatuko diogu

antxoaren eta hegaluzearen banaketa

lortzeko. Arrantza-kuotak erkidegoan

kudeatzeko eskaera egiten du eta egingo

du EAJ-PNVk estatuaren eta Europako

erakundeen aurrean.

Arrantza ordaintzeko erakundea sortzea

proposatzen dugu, FEMPk zuzenean ordaintzeko

Eusko Jaurlaritzari, nekazaritzan

bezalaxe.

Arrantza sektorearen kudeaketa zuzena,

merkaturatzea eta gaztetzea. Kostaldeko

guneak eta arrantzarekiko menpekotasun

handia dutenak sustatuko dira, tokiko

ekintza taldeen parte-hartze eta dinami-

zazioarekin. Aldi berean, arrantza sektorea

gazteagotzeko erronkari aurre egingo

diogu, arrantza prestakuntzako beka eta

eskolen bidez eta arrantzaren alorrean

garrantzitsuenak diren portuak kudeatuz.

Tresna finantzarioen garapena sustatzen

jarraituko dugu, patroi gazteenek ontzien

titulartasuna eskuratzea errazteko.

Akuikulturaren garapena. EAJ-PNVk

uste du funtsezkoa dela akuikulturaren

garapena. Akuikultura garatzeko polo bat

sortzeko proposatzen dugu, laguntza publiko

eta pribatuarekin; horren helburua

berrikuntza proiektuak sustatzea eta

enpresa berriak sortzea izango da. Arreta

berezia jarriko dugu atun gorriaren loditzean;

erauzketa sektoreak espezie horren

kuota dauka baina ez dauka estrategiarik

balio erantsia eskaintzeko.

Tresna publikoak modernizatzea. Landa

Garatzeko 10/98 Legea egokitzea, eta

Landa Garapeneko eragileen gobernantza,

harreman eta finantzazio eredua berriz

definitzea. Landa garapenerako euskal

sarea dinamizatzea, landa eragileen agertoki

berri bat sortuz. EAJ-PNVk lehentasun

gisa ezartzen du harreman proaktibo

bat izatea landa-eremuak mantendu nahi

dituzten Europako sare guztiekin.

Sektorearekiko harremanari dagokionez,

administrazio eta kudeaketa prozedurak

berrikusiko dira, ahalik eta gehien errazteko.

Elkarrizketa zuzena Europarekin. Gernikako

Estatutuak Euskal Autonomi

Erkidegoari nekazaritza eskumenen esklusibotasuna

ematen dio. Beharrezkoa

da eskumen horiek bermatzea, desadostasunak

ugariak izan direlako Espainiako

Gobernuarekin. EAJ-PNVk Europako

Batzordearekin elkarrizketa zuzena lortzeko

lan egingo du. Helburua gure sektoreari

eragiten dioten nekazaritza politikak

modu integralean diseinatu eta garatzeko

aukera izatea da.

Lankidetza foru aldundiekin. Programazio

epe hau lehenengoa izango da non

NPEren laguntzak modu bateratuan kudeatzen

diren, foru aldundien eta Eusko

Jaurlaritzaren artean. EAJ-PNVk hitzematen

du jarduketa koordinatu bat garatuko

duela administrazio kudeaketak errazteko.

Horrela, administrazioak diseinatutako

eta ezarritako laguntza programak eta

neurriak eraginkorragoak izango dira.

Euskadiko egurraren erabilera sustatzea.

Administrazioak neurriak hartzen

ari dira maila desberdinetan aldaketa klimatikoaren

aurka borrokatzeko. Horren

ondorioz, egurra, Euskadik duen lehengaietako

bat, oso garrantzitsua izango da

hurrengo urteetan. Izan ere, bai eraikitzeko

bai energia gisa erabiltzeko, oso CO2

gutxi igortzen du. Horregatik, basogintzaren

balio-katea garatzeko abagune paregabea

daukagu.

EAJ-PNVk tokiko egurraren erabilera

sustatuko du eraikin publiko eta pribatuen

eraikuntzan eta berriztagarriak ez

diren erregaiak pixkanaka baso-biomasarekin

ordezkatzea ere bai.

62

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!