07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

FINANTZA PUBLIKOEN KUDEAKETA ARDURATSUA

10.3 KONPROMISOA

GASTUAREN KONTROLA ETA BALIABIDE PUBLIKOEN KUDEAKETA ARDURATSUA ETA GARDENA BERMATZEA

10.3.1 Ekinbidea

Baliabide publikoen

politika orekatu, garden

eta arduratsu bat garatzea,

gastu korrontea etengabe

kontrolatuz

Finantza publikoen zorrostasunean eta iraunkortasunean oinarritutako aurrekontu-politikarekin jarraitzea, defizitaren

eta zorraren mugak eta gastu araua betetzea saiatuz, etorkizuneko hazkunde ekonomikoa arriskuan ez

jartzeko. Hala, politika hau enpleguaren sorkuntzarekin eta gizarte politiken babesarekin bateratuko da.

Biziagotzea, gardentasun ekonomiko-finantzarioaren euskal politika publikoaren esparruan, aurrekontuaren eta

ekonomiaren inguruan eskuragarri dagoen informazioa, hau da, Euskal Autonomi Erkidegoko sektore publikoko

erakunde guztien kontu-emate publikoen ingurukoa.

Kudeaketa eredu arduratsu baten ezarpenean aurrera egitea, Euskal Autonomi Erkidegoko administrazio publikoaren

jarduera ekonomikoa aplikagarriak diren ekonomi, finantza, aurrekontu eta ogasunaren inguruko lege-xedapenetara

egokitzen dela bermatuz.

Euskal Autonomi Erkidegoko sektore publikoan aplikagarriak diren konbergentzia teknologikoko proiektuetan

sakontzea, lehiakortasuna eta zerbitzu publiko hobea errazten dituzten barne prozesuak hobetuz.

Gastu korrontea eusteko politikarekin jarraitzea, eszenatoki ekonomikoak aldatzearen aurrean eraginkorrak diren

jarduketa-neurriak sustatuz.

10.4 KONPROMISOA

EUSKAL ORDENAMENDU EKONOMIKO-FINANTZARIOAREN ETENGABEKO EGUNERAKETA SUSTATZEA

10.4.1 Ekinbideak

Euskal esparru ekonomiko

eta finantzarioa sustatzea

ahalbidetzen duen araudi

fiskala garatzea

Euskadiko ordenamendu juridikoaren etengabeko eguneraketarekin jarraitzea, Euskal Autonomi Erkidegoko Ogasun

Nagusiaren berezko arloetan, eta arlo ekonomiko eta finantzarioaren kontuetan.

Dagozkion erabakiak sustatzea Finantza Publikoen Euskal Kontseiluaren barruan, Euskadiko Toki Erakundeen Legea

indarrean sartzearen ondoriozko xedapenak garatze aldera, baita 2017-2021 eperako Ekarpenen Lege berri baten

testua onartzeko ere.

Euskal Autonomi Erkidegoko Aurrezki Kutxen eta Banku Fundazioen esparru juridikoa egokitzen eta arautzen amaitzea.

Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei aplika ahal zaien araudia garatzea, gardentasunean eta bazkideei

informazioa ematean sakonduz, erakunde hauen garapena bultzatu eta sustatzeko asmoz eta hori euskal

herritarrengana zabaltzeko.

Euskal Autonomi Erkidegoko estatistika jarduera antolatzen jarraitzea, Estatistikako 2014-2017 Euskal Plana amaituz

eta 2018-2021 eperako plangintza berria onartuz.

81

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!