07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

I+G+b ETA “RIS 3 EUSKADI” ESPEZIALIZAZIO

ADIMENTSUAREN ESTRATEGIAREN ALDEKO APUSTUA

Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza

Sistema nazioarteratu egin behar

da. Zientzia, teknologia eta berrikuntza

elkarri globalki lotutako sareen bitartez

garatzen dira. Ezinezkoa da ezagutzaren

sistema bakartu bat eraikitzea eta, batez

ere, ez da eraginkorra. EAJren ikuspegitik

Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza

Sistemak Europako sareekin eta

eskualdeetako ezagutza poloekin konektatuta

egon behar du. Integrazio handiagoa

nahi dugu. Horregatik, Europako

proiektuetan eta Europako Horizon

2020 estrategian sinesten dugu. Horretarako,

talentuaren mugigarritasuna eta

erakarpena bultzatuko ditugu, kanpoko

finantzaketa areagotuko eta euskal korporazio

teknologikoek Europakoekin duten

harremana areagotuko dugu. Azken

batean, gure I+G+b sistema ireki eta nazioarteratzeko

prozesua indartuko dugu.

Inbestimendu publikoaren konpromisoa.

EAJk hitza ematen du ikerketaren eta garapenaren

aldeko apustuari eutsiko diola

eta bai areagotuko ere. Gure konpromisoa,

zehatz esanda, 2017-2020 legealdi

guztian zehar I+G+b programetarako

inbestimendua urtean % 5 gehitzea da,

I+G+b programetarako 1.700 milioi euro

eransteko helburuarekin. Igoera horrek,

bai eta hiru lehentasun estrategikoetan

zentratzeak ere, 2020rako Euskadik %

3 fabrikazio aurreratuaren, energiaren

eta bio-osasunaren sektoreetako I+G-an

inbesti dezala du helburu.

Gizartearen Herri konpromisoa. Berrikuntza,

sormena eta ezagutza Herri baten

heziketari eta kulturari modu intrintsekoan

lotuta dauden elementuak dira.

Enpresa berritzaileek eta zientzia eta

teknologia sistemek, ernetzeko eta hazteko,

gizarte berritzaileak behar dituzte,

gizarte sortzaileak. EAJren iritziz euskal

gizarte guztia inplikatu behar dugu

berrikuntzaren erronkan. Horregatik

guztiagatik, enpresen berrikuntza teknologikoarekin

dugun konpromisoarekin

batera, behar diren programak garatuko

ditugu berrikuntzarekiko sentsibilizazioa

eta gizarte konpromisoa areagotzeko.

Enpresa berrikuntza, gizarte berrikuntza

eta sektore publikoaren berrikuntza

indartuko ditugu berrikuntzarekin bat

eginda dagoen Herri baten multzo harmoniko

baten moduan, orainaren eta geroaren

estrategia delako.

34

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!