07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

SEGURTASUNA

PRINTZIPIO INSPIRATZAILEAK

EAJ-PNVren ikuspuntutik, segurtasuna

ikusmolde integral batetik endelegatzen

dugu, non pertsona baita ardatz nagusia,

edozein motatako mehatxu eta arrisku

hartzen ditu bere baitan ikuskera horrek.

Segurtasunaren ikusmolde integral

hori, Euskadiko Segurtasun Publikoaren

Planak jasotakoa, oinarria dugu gizarte

seguruago bat lortzeko baliabide guztiak

erabili ditzagun. Horretarako, sail,

eta giza zein material baliabide guztien

(poliziarenak, babes zibila, sanitarioak

etab.…) partehartze koordinatua sustatuko

dugu, bai prebentzioan zein gertakarien

konponketan.

Poliziaren sailean, Ertzaintza aldarrikatuko

dugu Euskadiko polizia integral gisa,

esklusibitate izaerarekin, maila operatiboan

eta inteligentzian nazioarteko lankidetza

lan zabala eskatzen duen Europaren

baitan, nazioarteko foro guztietan

izan dadin lagunduz, horretarako eskubidea

baitu. Ertzaintza euskal polizia integrala

dugu, bai Euskadin zein Europako

gunean.

Euskadik komunitate erresilientea behar

duela izan uste dugu, bada, arriskuak aurre

ikusi, kudeatu, kalteak murriztu eta

ezusteko gertakarien aurrean babesa

ziurtatze xedez erabili behar ditu bere

baliabide guztiak. Segurtasunaren gaineko

egungo ikusmoldeak ondorioztatzen

duen arabera, euskal gizartea ez da

bakarrik diren arrisku ezberdinei aurre

egiteko gai izan behar, gertakariak aurre

ikusiz eta euren aurrean jardunez, baizik

eta bere garapenean hartuko diren erabaki

ezberdinek mehatxatu dezaketen arriskuak

gutxitzea kontuan hartu dezatela.

EAJ-PNVren iritzian, segurtasuna

mantentzeko ekimenen xede nagusia

prebentzioa da, arrisku naturalak, teknologikoak

eta antropikoak, gizakiaren

ekintzaren ondorengoak, hartu behar

ditu beregain. Gizarte seguru bat bermatzeko

funtsezko ardatz gisa prebentzioa,

delitugintzari zein beste mota

batzuetako arriskuei dagokienez, sustatzearen

alde egingo dugu. Modu horretan,

delitugintzaren polizia prebentzioan

egin ahaleginei esker, delituei aurrea

hartuz, benetako segurtasuna bermatzeaz

gain, herritarrek segurtasunaz duten

pertzepzioa handiagotzen da.

Kontu horretan eskumenak dituzten

instituzio eta alor horretan diharduten

erakunde pribatuen guztien artean koordinatutako

jardunaren isla behar du izan

segurtasunak, herritarren partehartzea

ere kontuan hartuz. EAJ-PNVrentzat

instituzioen arteko kolaborazioa, subsidiariotasunaren

printzipio mantenduz,

koordinazio eraginkor batek gidatua,

izan behar da Euskal Segurtasun Sistemaren

ekintza esparrua. Modu horretan,

segurtasunaren zeharkakotasuna

garatzen den plan ezberdinetan islatu

behar da, hauek guztiak Euskadiko Segurtasun

Publikoaren Planaren edukien

arabera.

Segurtasunaren ardura duten euskal

instituzioen hurbiltasunak komunikazio

politika egoki bat, irisgarritasun erraza

eta segurtasuna bermatzen duten elementuak

ikusi ahal izatea ditu oinarri.

EAJ-PNVrentzat, presentzia fisikoaz

gain, herritarrari informazioa eskuragarri

jartzeari, behar dituen tramiteak burutu

ahal izateari, eta haren zerbitzu eskaerek

lortu ditzaketen erantzunak eskaintzeari

esker finkatzen da hurbiltasun hori, betetzen

ari den funtzioari herritarrei eman

tratua egokitzea ahaztu gabe.

Orobat, EAJ-PNVren iritzian, ekimenetan

gardentasuna izateak eta kontuak

emateak, antolakuntza maila guztietan,

bermatu egiten dute ekimenak eta

Ertzaintzak finkatu beharreko hurbiltasunaren

eredua bat etorriko direla.

Bestalde, segurtasunaren euskal zerbitzua

osatzen duten lagunek beharrezko

heziketa izan behar dute, bai ikuspuntu

teknikoari zein gaitasun pertsonalari

dagokionez, eta zerbitzu publikora egoki

zuzenduak izan behar dira. Arrisku

berriak, delitu modalitate berriak eta

teknologien aurrerapena izan behar dira

heziketaren jomugak.

Era berean, arrisku eta mehatxu ezberdinei

eman erantzunak azterketa

zehatz baten mende izan behar du, eta

ezarritako prozedurei erantzunez, etengabeko

hobekuntzan oinarrituta, Hortaz,

EAJ-PNVk antolakuntzaren maila

guztien partehartzea sustatzearen alde

egingo dugu, baloratu ahal izateko ekimenak

aztertuz gain, eta horri esker hobekuntza

prozesuak gehitzea lagunduko

duten neurri zuzentzaileak erantsi ahal

izatea.

Era berean, gure ustez, berrikuntza erreferentzia

iraunkorra izan behar da segurtasun

zerbitzuen garapenean. Berrikuntza

ondo egokitu behar da antolakuntzan

eta aliantza egokiak bideratu behar dira

inteligentziaren garapenak, materialak

etab. lortu ahal izateko, Europako berrikuntza

programetan partehartzeari uko

egin gabe.

203

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!