07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUSTIZIA ERAGINKORRA

29.1 KONPROMISOA

GATAZKEN KONPONBIDE ALTERNATIBORAKO SISTEMEN INSTITUZIONALIZAZIOA SUSTATU

29.1.1 Ekinbidea

Gatazka judizialen

konpontze alternatiborako

protokolo berri bat abiarazi

29.1.2 Ekinbidea

gatazkak konpontzeko

era gisa bitartekaritza

sustatzea behin betiko

Biktimaren Estatututik ondorioztatutako eskaerei egokitutako deribazio protokolo berri bat lantzea.

Protokolo hori garatzeko Araudi bat lantzea eta ezartzea.

Auzitegi Barruko Bitartekaritza Penalaren giza baliabideak eta materialak handitzea.

Laguntzen programa bat diseinatzea, jurisdikzio zibil, merkantil, sozial, administrazioarekiko auzi esparruetan bitartekaritza

sustatzeko, zerbitzuok entitate pribatuek eskaini ahal ditzaten.

Ikastaro, jardunaldi eta mintegiak eratzea profesionalentzat eta interesa agertzen duten herritarrentzat, bitartekaritza

hedatzeko eta haren abantailen gaineko kontzientziazio soziala.

Bitartekaritzaren emaitzen aldizkako azterketak, beren eragin penalen eta eskainitako kalitatearen gainekoak.

Bitartekaritza praktikatu ahal izateko, lotura mekanismoak ezartzea Biktimaren Laguntzeko Zerbitzuaren (BLZ) eta

Auzitegi Barruko Bitartekaritza Sistemaren (ABBS) artean.

Arlo honetan lanean diharduten entitate pribatuekin lankidetzan aritzea, Elkarlaneko Eskubidearen erabilera hedatu,

ezarri eta finkatzeko, gatazkak konpontzeko eta abokatutzan profesionalki jarduteko modu berri baten gisa.

29.2 KONPROMISOA

BETEARAZPEN PENALAREN EUSKAL EREDU BAT BULTZATU

29.2.1 Ekinbidea

Presondegietako instituzioen

alorreko eskumena kudeatu,

zigorren errehabilitatzeko

funtzioa bermatzeko

29.2.2 Ekinbidea

Betearazpen penalaren

eta presondegitik irtendako

lagunak gizarte eta lanean

birgizarteratzeko sistema

aurreratu bat garatu

Presondegietako alorrean, Gernikako Estatutuan jasotako eskumenak transferitu daitezen exigitzea.

Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuaren (ZKEZ) giza baliabideak eta materialak hedatzea, bete-betean eta epearen

barruan bete ahal izateko presondegiaren ordezko neurri guzti guztiak eta zigorraren etenaldiaren eraginkortasuna.

Bitartekaritza betearazpen penalaren fasera hedatzea eta esperientzia pilotuak burutzea konpontze justiziaren

beste teknika batzuekin, esaterako, presondegitik irteten diren lagunak birgizarteratzeko laguntza zirkuluak.

Justizia terapeutikoko neurri eraginkorrak ezartzeko sistema bat sortzeko espezializatutako baliabide materialak

eta pertsonalak habilitatzea.

Zigorra betetzen duten eta preso dauden lagunen benetako gizarteratzea eta laneratzea posible egiteko ezinbesteko

aurrekontuen baliabideak gehitzea, xede hori lortzeko arrazoizko epealdi baten zehar haien ongizatea ahalbidetuz.

212

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!