07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

IMMIGRAZIOA ETA ANIZTASUNAREN ERRESPETUA:

AUKERAREN LEIHOA

PRINTZIPIO INSPIRATZAILEAK

EAJ-PNVrentzat berdintasunaren printzipioak

ez ditu bakarrik eskubide zibilak

aintzat hartze, Euskadin bizi diren lagun

guztien eskubide sozial, ekonomiko eta

kulturalak ere barneratzen ditu, beren

naziotasuna edo aniztasunaren jatorria

gorabehera.

Berdintasunaren sustapenak tratuaren

berdintasuna ondorioztatzen du, beren

ezaugarri fisiko, ideia, kultura,sexu

orientazio edota egoera ekonomikoaren

kariaz edozein motatako bazterketa edo

kanporaketa debekatzen baitu; halaber,

aukera berdintasuna bermatzen du, ekitatea

eta guztiok gizartean aukera berberak

izatea ardatz, hartara, botere publikoei

agindu bat ematen zaie neurriak

hartu ditzaten, sustraitutako aurreiritziak

jasaten dituzten zenbait taldeen

gizarte desabantaila egoera orekatzeko.

EAJ-PNVtik ezinbestekotzat jotzen ditugu

Euskadiren kohesio sozialerako

berdintasunaren hiru alderdiak: berdintasuna

eskubideak parekatzeko, berdintasuna

tratuan, eta aukera berdintasuna.

Horrez gain, aipatu hirurok eragile

garrantzitsu bi nabarmentzen dituzte,

modu osagarrian: bazterketa bikoitzak

edo anitzak (emakume etorkinak, esaterako)

edota egoera ez bereiztearren

eman litezkeen bazterketak.

EAJ-PNVren iritziz, immigrazioa eta aniztasuna

Euskadiren etorkizunerako auker

a leiho bat dira. Gizarte garatuek beren

etorkizun demografikoaren gaineko

hausnarketari ekin diote garaiotan–jaiotze

tasaren beherakada, zahartzea- eta

haren ondorio ekonomiko zein sozialen

gainean–zaintzaren beharrizanak ugaltzea,

populazio aktiboaren murrizketa-.

Hortaz, itxaropenez hartu behar dugu

munduko beste leku batzuetatik datozen

lagunek Euskadi aukeratzea bizitzeko,

haien energia eta bizitasuna eskainiz eta

partekatuz.

Immigrazioak ondorio ekonomiko positiboak

oso ondorioztatzen ditu gizarte

jasotzaileentzat, populazio aktiboaren

igoera eta emakumeen aktibitate-tasaren

gehikuntza laguntzen baititu, horri

esker, diru-kutxa publikoak betetzen ditu

zerga zuzen eta zeharkakoei eta gizarte

segurantzari egin kotizazioei esker,

kontsumoaren gehikuntza bideratuz eta

enpresa ekimen berriak sortuz.

Immigrazioa ez da gertaera iragankor

edo koiuntural bat, errealitate estruktural

bat baino. Hortaz, kontu zehatzak

oinarri, integrazioaren alde egingo dugu

EAJ-PNVn, eguneroko bizitzatik, gizarte

honetan bizi garen norabide biko prozesu

dinamikotzat hartuz.

Immigrazio politikak bere eragin mankomunatua

hartu behar du kontuan.

EAJ-PNVren iritziz, ezinbestekoa da laneratzea

eta hezkuntza uztartzea. Ikasle

guztien integrazio eta sozializazio prozesuan,

gizarte mailan aurrera egitea zein

espazioak partekatzea, elkar ezagutzea

eta estimuan hartzea ahalbidetuz, eta

halaber, funtsezkoa izango da hizkuntzak

biak ala biak ikastea, etorkinen integratzeko

tresna gisa.

Immigrazioa gertaera globala den arren,

nagusiki tokiko espazioan kudeatzen eta

bideratzen dira integrazioa, gizarte kohesioa

eta bizikidetza. Hartara, herritarrengandik

hurbilenen diren instituzioen

-udalak- eginkizuna funtsezkotzat jotzen

dugu jasotze, laguntza, zerbitzuen eskaintza

eta bizikidetza inter kulturalaren

esparruan.

Era berean, gure ustez, hirugarren sektorearen

rolak erabat nabarmena behar

du izan inter kulturalitatearen kudeaketan.

Beren eskumenen esparruan, zerbitzu

eta politika publikoen erantzukizuna

administrazio publikoei dagokiela abiapuntutzat

hartuta, EAJ-PNVren iritzian,

hirugarren sektoreak, bere erakundeen

aniztasun eta izaera askotarikoarekin,

era koordinatu, ko-laguntzaile eta osagarrian

jardun behar du administrazio publikoekin,

prozesu horren epe, sistema,

baliabide eta programa guztietan, etorkinak

garapenerako lankidetzan bete-betean

integratzea xede (zehazte, planifikatze,

ezartze, jarraipen eta ebaluazio).

Immigrazioaren

kontu zehatzak

oinarri,

integrazioaren

alde egingo dugu

EAJ-PNVn,

eguneroko

bizitzatik, gizarte

honetan bizi

garen norabide

biko prozesu

dinamikotzat

hartuz

177

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!