07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

LURRALDE ANTOLAKETA ETA AUTOGOBERNUA

31.B AUTOGOBERNUA SAKONDU. ESTATUTU POLITIKO BERRIA

31.3 KONPROMISOA

EUSKAL AUTOGOBERNUA GAURKOTZEKO OINARRIAK GARATU

1. Oinarria

Printzipio demokratikoa eta

legalitate printzipioa

2. Oinarria

Aniztasunaren errespetua

3. Oinarria

Euskal herriaren izaera eta

nazio identitatearen gainean

4. Oinarria

Eskubide historikoak eta

erabakitzeko eskubidea

Euskal autogobernuaren gaurkotze prozesua legalitate printzipioa errespetatuz garatu beharko da, hau da, legezko

esparruaren barruan, konstituzionalitatearen blokean ezarritako prozeduretara egokituz.

Edonola ere, herritarren borondatearen errespetuak une oro aurkitu beharko du ezarpenerako bide bat eta araudi

juridikoan egokitu beharko da. Printzipio Demokratikoari jarraiki, balio nabarmena eta lehentasunezkoa izan behar

du euskal herritarren erabakiak, horren arabera, Estatuak negoziatzeko beharra egin behar du bere eta beharrezko

egokitzapen konstituzionalak eta legezkoak adostu euskal herritarrek adierazitako gurariari erantzuteko, finean,

unilateralitate printzipioa baztertuz.

Nabarmendu beharra dago, edonola ere, etorkizuneko gaurkotze akordio hori gauzatzeak ezinbestez eskatzen

duela Estatuaren borondate politiko positiboa, izan ere, printzipio demokratikoaren arabera, Estatuak eskatutako

negoziazioari ekin beharko dio eta gure komunitate politikoaren proposamenerako gaitasuna aitortu.

Identitate anitzek osatzen dute euskal gizartea, elkarrekiko errespetuan oinarritua bizi behar dira eszenatoki demokratiko

batean. Eszenatoki inklusibo bat, tradizio politiko demokratiko guztien baldintza berdintasuna eta legezko

zein partaidetza adierazpena aintzat hartuz.

Gatazka politikoak konpontzeko metodoa elkarrizketan, negoziazioan eta indar politikoen arteko akordio zabaletan,

edo, horrelakorik ezean, gizartearen gehiengo jarreraren errespetuan oinarritzen dela esaten duen printzipioa

partekatu behar dugu.

Euskal Herria izaera propioa duen Herria dugu Europako herri guztien artean, ondare historiko, sozial eta kultural

bakar baten jabe, eta geografiari dagokionez zazpi Lurraldetan kokatzen da, egun bi Estatutan kokatutako hiru esparru

juridiko-politiko ezberdinetan antolatua.

Gure ustez, alderdi politikoek Euskal Herriaren egungo eta etorkizuneko antolaketaren gainean izan ditzaketen

ezberdintasunez harago, oinarrian Euskal Herria lotura sozialez, hizkuntzakoez, ekonomikoez eta kulturalez osatu

kultur nazio bat dela partekatu behar dugu.

Euskal autogobernua gaurkotzearen gaineko etorkizuneko akordioak Euskal Herriaren nazio identitatea aintzat

hartzea proposatzen dugu. Aipatu aintzat hartzeak, bada, euskal gizartean nagusiki partekatutako nazio baten

parte izatearen sentimendua jasoko du.

Bere etorkizunaren gainean erabakitzeko eskubidea eta gaitasuna, galdetua izatekoa eta bere borondate demokratikoa

errespetatua izateko eskubidearen jabe den sujeto juridikoa eta politikoa eratzen du Euskal Herriak.

Euskal Herriaren bere etorkizun propioa erabakitzearen erabilera, egun artikulatzen den esparru juridiko-politiko

ezberdinetako herritarrek beren etorkizun propioaz galdetuak izateko eskubidean gauzatzen da. Hau da, esparru

juridiko-politiko bakoitzaren borondatea errespetatuz.

Gure ustez, nazio historikoengan proiektatu beharreko erabakitzeko eskubidea aitortzea erreforma konstituzional

baten bidez erabaki beharko litzateke edo, bere kasuan, Euskal Herriari omenka Espainiako Konstituzioaren Lehen

Xedapen Gehigarriaren Eskubide Historikoetan sakontzea hartu daiteke abiapuntutzat, Euskal Herria osatzen duten

lurraldeetako jatorrizko, berezko eta konstituzioaren aurreko errealitate juridiko-politikoa argi eta garbi aintzat

hartuz, haren autogobernuaren jarduna legitimatuz eta etorkizuneko erabakitzeko eskubidea mantenduz, betiere

haren herritarrek adierazi borondate aske eta demokratikoarekin bat eginda.

229

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!