07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

TURISMOA ETA OSTALARITZA

PRINTZIPIO INSPIRATZAILEAK

Turismoa funtsezko sektore bat bihurtu

da aurrerapen sozio-ekonomikorako

eta Euskadiren egitura ekonomikoaren

dibertsifikaziorako. Gaur egun, turismoa

barne-produktu gordinaren % 5,9 da eta

100.000 enplegu inguru sortzen ditu.

2015ean, 3 milioi sarrera baino gehiago

egon ziren eta 5 milioi ostatu-gau.

Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVren

konpromisoetako bat turismoak euskal ekonomian

duen eragina handitzea izango da.

Turismoa herrialde baten markaren sustatzaile

handi bat da. Norakoaren profila

igotzera laguntzen du, munduari euskal

gizartearen irudia erakutsiz. Bisitan datozen

pertsonek gure ingurua ezagutzeak

aukerak ematen dizkigu beste eremu

batzuetan: kulturala, enpresariala, teknologikoa

eta erakundeen eremuan.

EAJ-PNVrentzat turismoaren sektorea

gobernuaren estrategia globalaren funtsezko

alde bat da, Basque Country marka

munduan posizionatzeko.

Gure garapen turistikoa ondare natural

eta kulturalaren zaintzan oinarrituko da,

sektorearen bideragarritasun ekonomikoan

eta ekitate sozialean. Euskadi Basque

Countryk “Biosphere Responsible

Tourism Destination” egiaztapenaren

aldeko apustua egin du. EAJ-PNVren

konpromisoetako bat BIOSPHERE ereduaren

ezarpenean lan egitea izango

da; horrek ahalbidetzen du estandar

bakarrean kalitate, ingurumen, garapen

sozioekonomiko eta garapen kulturaleko

betekizunak biltzea. Horrela balio

erantsi garrantzitsu bat bihurtzen da norakoarentzat,

establezimenduentzat eta

produktu turistikoentzat.

EAJ-PNVren konpromisoa Euskadi norako

turistiko iraunkorren artean erreferente

bat izatea lortzea da, sistema

turistikoaren plangintza eta kudeaketa

ikuspegi integratu bat hartuz.

Euskadi Basque Country kalitatezko norako

bikain bat bezala posizionatu nahi

da. EAJ-PNVtik euskal produkzio sektoreetan

eragiteko gaitasun handia duten

bidaiari guztien bisitaren esperientziaren

kalitatea hobetzeko proposatzen dugu

(garraioa, ostatua, jatetxeak, aisialdia, kirola,

finantzak, merkataritza...). Hori guztia,

baliabideen optimizaziotik garatuko

da eta eraginkortasunik handienarekin,

erakundeen arteko koordinaziotik eta

lankidetza publiko-pribatutik.

EAJ-PNVk aliantzak sortzen jarraituko

du Eusko Jaurlaritzaren eta gainerako

erakunde eskudunen eta euskal industria

turistikoen artean. Plangintza eta

kudeaketa turistikoa eragile guztien parte-hartzearekin

egingo dugu. Batera lan

egingo dugu gure ondare kulturala eta

naturala modu adimendu eta arduratsuan

nabarmentzeko, babesteko eta kontserbatzeko.

Gure estrategia benetakotasunean

eta gure identitatea mantentzean

oinarrituko dugu; izan ere, horrek paregabeak

bihurtzen gaitu gure lehiakideen

aurrean. Halaber, Euskadi Basque Country

eta “Basque Style” deritzona norako

desberdin gisa proiektatuko ditugu.

Euskadi norako adimendu gisa eratzerantz

egingo dugu aurrera. Informazioaren

eta komunikazioaren teknologiek

iragarpen sistemak ekarriko dituzte, lankidetza-sareak,

erabakiak babesteko sistemak,

eta segimendu, kudeaketa eta sustapen

eta merkaturatze tresnak. Gehiago

eta hobeto ezagutzea bilatuko dugu, bidaiariekin

komunikazio zuzena izateko.

EAJ-PNVtik lurralde dibertsifikazioa eta

urtarokotasunik eza landuko ditugu, segmentu

berrietara zuzendutako produktuen

kategoria berrien eskaintza bereizia

sortuz. Euskal industria turistikoarekin

koordinatuz, Euskadi Basque Country

norakoa nazioarteko eta estatuko merkatuetan

posizionatzea sustatzen eta indartzen

jarraituko dugu.

EAJ-PNVk konpromisoa hartzen du euskal

industria sektorearen garapena babesteko.

Euskal turismoa industria aurreratu

eta lehiakor gisa posizionatuko dugu.

Horretarako, erakunde esparru juridiko

hobeezin baten konfigurazioan lan egingo

dugu. Hezkuntza sektorearekin batera,

turismoko giza-baliabideen hobekuntza

bultzatuko dugu. Prestakuntza eta eskumen

profesionalen hobekuntza egokituko

ditugu. Enpresa-lankidetza sustatuko

dugu eta esperientzia praktiko berritzaileak

identifikatu eta zabalduko ditugu.

Oraingo eskaintza turistikoaren modernizazioa

eta hobekuntza babestuko ditugu,

eta kalitatezko, irisgarritasun eta energia

erangikortasuneko kudeaketa sistemak

ezarriko ditugu.

Ostalaritza sektoreari dagokionez, azpimarratu

behar da ostalaritzak eta jatetxeek

euskal ekonomiari barne-produktu

gordinaren % 2,7 ematen diotela. Jatetxeen

sektoreearen alde bat, turismoaren

lege berriak jasotzen duen bezala, interes

turistikoko jarduera gisa hartzen da, turismoa

dinamizatzera laguntzen duelako eta

bidaiarien mugimendua eta egonaldiak

bultzatzen dituelako Euskadin. Hala eta

guztiz ere, ostalaritzan heterogeneotasun

handia dago. Horregatik, ostalaritza

eta jatetxeen jardueraren kudeaketa turismora

eta Euskadiren jarduera ekonomiko

orokorrera lotutako sektore dual

gisa hartuko da, ez soilik interes turistikoko

enpresa gisa.

Printzipio horiek inspiratu dute 2016ko

uztailean onartutako indarreko Turismo

Legea; horren garapena programa honetan

jasotako konpromiso, ekinbide eta

jarduketen arabera burutuko da.

Konpromisoa

Euskadi norako

turistiko

iraunkorren artean

erreferente bat

izatea lortzea da

53

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!