07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

FINANTZA PUBLIKOEN KUDEAKETA ARDURATSUA

PRINTZIPIO INSPIRATZAILEAK

Autogobernu ekonomikoa indartzea.

Euskal Autonomi Erkidegoko Kontzertua.

“Kontzertu Ekonomikoa” Euskadiren

autobernuaren ganga-giltzarria

da. EAJ-PNVrentzat hori indartzea eta

defendatzea funtsezko elementua da

Euskadiren etorkizunerako. Hori oinarri

hartuta, honako hauek dira EAJ-PNVren

konpromisoak: Euskal Autonomi Erkidegoaren

autogobernu ekonomiko-finantzarioa

indartzea; autogobernua finkatzea

euskal erakundeen alor fiskalean

eta kontzertu ekonomikoaren edukia eta

eraginkortasuna hobetzea, ekonomia eta

enplegua berreskuratzeko nahitaezko

tresna gisa.

Zorrostasuna eta erantzukizuna.

EAJ-PNVrentzat, Eusko Jaurlaritzaren

eta euskal erakunde guztien kudeaketa

ekonomikoa zorrostasunez eta erantzukizunez

burutu behar da. Beharrezkoa

da finantzen saneamendua mantentzea

eta aurrekontu-orekaren helburuekiko

konpromisoa ere bai, ekonomiaren

iraunkortasunaren berme gisa. Erantzukizun

printzipio horretatik abiatuz,

EAJ-PNVk europar politika berri bat defendatzen

du, defizit publikoaren kontrola

eta enplegua sortzeko beharrezkoak

diren indarberritze neurriak modu orekatuagoan

konbinatzen dituena.

Sentsibilitatea politika eta zerbitzu publikoekin.

EAJ-PNVk uste du pertsonen

oinarrizko beharrekiko sentsibilitatea

eta konpromisoa erakunde publikoen

ekintzaren funtsezko printzipioa izan behar

direla. Oinarrizko zerbitzu publikoak

eta gizarte politikak bermatzea Euskadin

bizi-kalitatea eta kohesioa finkatzeko ardatzak

dira. Zentzu horretan, zorroztasun

ekonomikoa eta aurrekontuaren zorroztasuna

orekatu behar dira funtsezko

zerbitzu publikoak bermatzearekin eta

ekonomia produktiboaren eta hazkunde

ekonomiaren sustapenarekin.

Konfiantza eta egonkortasuna sortzea.

Kudeaketa ekonomikoaren bidez jarduera

ekonomiko produktiboa garatzeko

ingurua, testuingurua eta baldintzak

sortu behar dira, euskal ekonomiaren eta

bertako enpresen modernizazioa eta dibersifikazioaren

alde eginez. Konfiantza,

egonkortasun eta segurtasun juridikoko

printzipioak bermatzea arlo fiskalean

eta ekonomiko-finantzarioan; hori funtsezkoa

da enpresa proiektuak garatzea

sustatzeko. Finantza publikoen kudeaketa

arduratsua, defizitaren eta zorraren

kontrolarekin konprometituta dagoena,

funtsezkoa da konfiantzazko inguru bat

sortzeko, jarduera ekonomikoa, inbertsioa

eta berpizte ekonomikoa errazten

dituena.

Justizia eta zuzentasuna. Eusko Jaurlaritzak

Euskal Autonomi Erkidegoko Ogasun

Nagusiaren berezko kontuak modu

eraginkor, moderno, egonkor eta gardenean

arautuko ditu, euskal administrazio

publikoen nahikotasun finantzarioa bermatzen

jarraitzen duen baliabideak banatzeko

eredu bat finkatuz. EAJ-PNVk

uste du zerga-sistema zuzen, mailakatu

eta nahiko bat mantendu behar dela,

diru-sarrera eta gastu publikoen arteko

oreka egokia bermatzen duena, baliabide

publikoen kudeaketa koordinatu eta

eraginkor batekin.

Koordinazioa eta partekatutako arriskua.

Koordinazioaren eta partekatutako

arriskuaren printzipioek eraentzen

dituzte euskal finantzak; euskal administrazio

guztiek hartzen dituzte printzipio

horiek bere gain Kontzertu Ekonomikoarekin.

Hortaz, Finantzen Euskal

Kontseiluan lankidetza eta leialtasuna

oinarrizko printzipioak dira euskal

erakundeen kudeaketa finantzarioan.

“Kontzertu

Ekonomikoa”

Euskadiren

autobernuaren

ganga-giltzarria da

79

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!