07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GIZARTE EKONOMIARI BULTZADA

9.3 KONPROMISOA

GIZARTE EKONOMIAREN ABANTAILEN ETA AUKEREN PRESTAKUNTZA ETA INFORMAZIOA EMATEA,

HEZKUNTZA MAILA ETA EREMU GUZTIETAN

9.3.1 Ekinbidea

Gizarte ekonomiaren

inguruko prestakuntza

sustatzea

9.3.2 Ekinbidea

Gizarte ekonomiaren

balioak hedatzea

euskal gizartean

9.3.3 Ekinbidea

Langileen parte-hartzearen

printzipioak hedatzea

enpresen multzo osoan

Gizarte ekonomian espezializatuta dauden unibertsitate zentroen sare baten sorkuntza babestea, hiru euskal unibertsitateek

osatutakoa, gizarte ekonomiaren alorrean ikerkuntza eta prestakuntza bultzatzeko, aldi berean, estatuko

eta nazioarteko beste unibertsitateekiko lankidetza bultzatuz, ezagutza partekatzeko.

Gizarte Ekonomiaren printzipioak eta balioak hedatzea unibertsitatearen aurreko hezkuntzan (bereziki, lanbide

heziketan), ekintzailetzarekiko lotura sustatuz.

Gizarte ekonomiaren arlo espezifikoen inguruko prestakuntza ematea enpresa horien bazkideei (bereziki heldu berri

diren bazkideei), jardunaldien edo ikastaroen bidez, besteak beste.

Gobernu korporatibo ona sustatzea, administrazio-langileen prestakuntza bultzatuz, kudeaketa eta ordezkaritza

eginkizuna behar bezala burutzeko. Era berean, beste sozietate-organoetako kideen prestakuntza babestea:

zaintza-batzordeak, kontseilu sozialak, baliabide batzordeak,...

Gizarte ekonomiaren prestakuntza eta hedapen lantegien programa bat garatzea gazteentzat.

Gizarte ekonomiaren inguruko aldizkari espezifikoen edizioan laguntzea eta gizarte ekonomiaren presentzia bultzatzea

ohiko hedabideetan.

Gizarte ekonomiaren presentzia sustatzea ekonomiari eta gizarteari buruzko eztabaida orokorretan.

Aitorpen-ekitaldiak, sari-banaketak, liburuen aurkezpenak edo beste formatu batzuk ospatzea bultzatzea, gizarte

ekonomiarekin lotuta dauden esperientzia eta pertsona esanguratsuak ezagutzera emateko, gizarte ekonomiaren

izaera eta balio-ekarpena hedatzeko euskal gizartean.

Bisitariei arreta ematea, bereziki atzerriko taldeei, gizarte ekonomian dugun esperientzia pribatua eta publikoa interesatzen

zaienei.

Gizarte ekonomiaren presentzia sustatzea gizarte-enpresa erantzukizuneko foru eta politiketan, historikoki, gizarte

ekonomiako enpresek hartu dutelako hori bere gain eta enpresa mota horien esentziaren oinarrian dagoelako.

Estatutu-arautzeak sustatzea, langileek merkataritza-enpresen kudeaketan, etekinetan eta jabetzan parte hartzea

aurreikusten dutenak.

Diru-laguntzen linea berriak garatzea, parte hartzeko modu berriak ezartzeko, enpresa zehatzetan bideragarriak

diren aztertu eta baloratu ostean.

LANPAR finkatzea, arrisku-kapitalaren tresna, krisian dauden merkataritza enpresetako langileek onartzea errazteko.

Langileek enpresetan parte hartutako nazioarteko eredu eta esperientzia arrakastatsuak aztertu, ikertu eta egokitzea.

Etengabeko harremana partaidetzako enpresak ordezkatzen dituzten nazioarteko antolakundeekin eta langileek

enpresetan parte hartzea sustatzen duten Europar Batasuneko erakundeekin.

Gizarte Ekonomiako nazioarteko erakunde publiko eta pribatuekin esperientziak eta lankidetza etengabe

partekatzeko etengabeko harremana sustatzea eta mantentzea.

Aldebiko lankidetza hitzarmenak garatzea gizarte ekonomiaren alorrean erreferenteak diren herrialde edo

eskualdeekin.

75

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!