07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KULTURA

PRINTZIPIO INSPIRATZAILEAK

Gure kultur sarearen iraupena eta indarra

babestea EAJ-PNVren lehentasunetariko

bat da. Euskal komunitatearen gisako

batek, bere hizkuntza propioarekin,

gutxitua izan arren berpizteko gaitasun

egiaztatu eta eredugarri baten jabe, kultura

berezi bat, bere sustraietatik mundura

irekita, eta identitate politikoaren

borondatearekin, gai estrategikotzat

zaindu beharra ditu bere kontakizunak

sortzeko gaitasuna eta modu iraunkorrean

izaera kulturala lantzekoa, mundura

irekita betiere.

EAJ-PNVtik lau lan ildo nagusi planteatzen

ditugu kultur jardunari dagokionez:

1) Euskadi Sortzailea, sare sortzailea

laguntzeko politikak hartzen ditu bere

baitan, kultur industriak eta industria

sortzaileetara zabalduz; 2) Euskadi Erreferentziala,

azpiegiturak eta erakartzeko

ekitaldiak eta erakunde estrukturalak; 3)

Euskadiren Memoria Bizia, kultur ondareari,

museoei eta liburutegiei lotutako

politikei dagokie; eta 4) Euskadi Digitala

zeharkako izaera duen esparru horretan

gure sare sortzaileak eta instituzionalak

aro digitalerantz abiatzea azpimarratuko

du, herritarrek eskuragarri izanik

(“pertsonak helburu”).

Parte hartzen duen instituzioetan garatutako

EAJ-PNVren kultur politika

printzipio argi batek markatu du: antolatu

eta partekatu. Antolatzeak baliabide

publikoen eraginkortasunean aurrera

egitea ondorioztatzen du. Partekatzeak

instituzioen arteko armoniazko lankidetzaren

aldeko apustua da eta kultur

sektorean gobernantza partekatuan

sakontzea.

EAJ-PNVn berrikuntzan eta sorkuntzan

sinesten du. Europar Batasuneko 2020

etorkizunari begira “Creative Europe”

proiektu estrategikoa azpimarratuko

dute, gobernuen kultur ekimenaren esparrua

Industria Sortzaileetara zabal-

duz. Horren ondorioz, esparru zabalago

baten alde jokatuko dute, berrikuntza

teknologikoan eta enpresak indartzean

eragin gehiagorekin, eta gobernantza

publikoetan berrikuntza garrantzitsu

bat, kultur politika eta ekonomia garapenerako

politiken artean lankidetza

maila eta elkar erantzukizun handiagoarekin.

EAJ-PNVk Europako eskualde

sortzaileen artean kokatu nahi du, non

gure herrialdeak kultur politiketan aurkezten

duen artikulazio hirukoitza (Gobernua-Aldundiak-Hiriburuak)

osagarri

diferentziala da eta arrakastaren eragile.

Euskadik kultur industriak eta industria

sortzaileak gehitu ditu bere espezializazio

adimenduaren estrategian eta aukera

estrategikoa burutu duten Europako

eskualdeen artean kokatu da Akitania,

Ille de France, Lombardia, Gales, South

England, Flandes edota Helsinkiko eskualdeekin

batera. Esperientzia horretatik

abiatuta, gako estrategiko bat ondorioztatu

da datozen urteotarako: kultur

eta sormen sortzaileak ezin dira ulertu

adiera bakarreko ikuspegi sektorial batetik,

industrion dimentsio ekonomikoa,

teknologikoa, kulturala eta soziala integratzen

dituen ikuspegi batetik baino.

Testuinguru horretan, eta 2020ko etorkizunari

begira, EAJ-PNVtik Euskadiko

kultur industriak eta industria sortzaileak

bultzatzeko xedea agertuko dugu,

euskal gizarteak sortzeko duen ahalmen

guztia piztu xedez, geure gazteentzako

aukera berriak sortuz eta mundura

proiektatu sorkuntza eta kulturaren baloreetara

lotutako izaera propio batekin.

EAJ-PNVn uste dugu EITB euskal autogobernuaren

funtsezko oinarria dugula.

EiTB ezinbesteko eragilea dugu euskal

gune komunikatiboa sortzeko, kultur

unibertso propio bat artikulatzeko, gurea

den kontakizun informatiboa sustatzeko

eta gure gizartearekin lotutako entretenimenduzko

edukiak eskaintzeko.

Gure aburuz, EITB ezinbesteko tresna

da oraindik orain euskararen normalizazio

eta autogobernu ikuspegietatik

izaera propioa duen gizarte batentzat,

eta horrezaz gain, nahitaezko eragilea

ikus-entzunezko sektore dinamiko eta

euskaldun batentzat.

Orobat, gure ustez, aurrera egin beharra

dago EITBn bikaintasuneko kudeaketa

eta antolaketa eraginkorra lortzeko, aldaketarako

akuilu izango diren lau ardatz

abiaraziz:

Beharrezko finantza gaitasuna garatzea

edukien programazio lehiakor

baterako, kontuan hartuta sektore pribatuak

urteak daramatzala hazkunde

fasean.

Egiturako plantillaren egokitzapena,

mailaka eta naturala. Ingurune digital

berriaren eta beste telebista eskaintza

batzuekin emango den konkurrentzia

eszenatokiaren ondorioz, kudeaketa

ereduaren egokitzapena gauzatu

beharko da.

EITBren integrazio sozietarioa, eredu

multimedia baten arabera, eraginkortasun

gehiago lortuko bailitzateke.

Garai berrietara egokitutako eredu

eraginkorrago bat, hitzarmen kolektibo

berri batean behar bezala moldatua.

Berrikuntzan

eta sorkuntzan

sinesten dugu

141

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!