07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BEHARTSUEI LAGUNTZEA

PRINTZIPIO INSPIRATZAILEAK

Giza eskubideen, askatasunaren eta giza

duintasunaren erabilpena herritarren

gizarte eta politika bizitzaren muinean

dago. Haren izaeragatik, gizaki orok merezi

du giza duintasunari zor zaion errespetua.

EAJ-PNVren aburuz, gizarte kohesioa

elkarrekin bizitzeko, baliabideak eta baloreak

partekatzeko modu bat da, eta

gizarte batean diren ezberdintasunak

errespetatzeko eta ulertzeko. Bada,

praktikan jarri ahal izateak gizarte justizia

eskatzen du, eta halaber, inklusioaren

eta herritarrek eskubideak eraginkor

erabiltzearen aldeko politika publikoen

garapena eskatzen du, gizartearen mailarik

ahulenen aldeko ekimenak lagunduz.

EAJ-PNVn Gizarte Zerbitzuen Euskal

Sistema finkatzearen alde egiten dugu,

erantzukizun publikoaren sistema gisa

eratua, titularitate publikoko eta pribatu

kontzertatuko prestazio, zerbitzu eta

ekipamenduez osatua. Ildo horretan,

euskal administrazio publikoek eta Hirugarren

Sektore Sozialeko erakundeen

bermatu egin beharko lukete eskuragarri

edukitzea enplegua, etxebizitza, gizarte

zerbitzuak, hezkuntza eta osasuna, beste

alderdi batzuen artean.

Beharrezkotzat jotzen dugu Euskadiko

Hirugarren Sektore Sozialari publikoki

bere iritzien berri emateko eta trukatzeko

aukera eskaintzea administrazioaren ekimen

esparru guztietan, elkarrizketa ireki,

garden eta ohiko bat mantenduz gizarte

politiken gainean, mahai-elkarrizketa zibilak

abiarazteari esker, kontsulta organoetan

eta xede horrekin garatzen diren

prozesu espezifikoetan partehartuz.

Orobat, izaera orokorreko politikak eta

jardun ildoak sustatuko ditugu, jardun

publikoko edozein alorretan, ahuldade,

bazterketa, babesgabetze, ezgaitasun

edo mendekotasun egoeran dauden

pertsona, familia, kolektibo edo komunitateen

beharrizanak eta eskaerak kontuan

izanda.

EAJ-PNVren iritziz, herritar guztiei arreta

berdina eskaintzeko modu bakarra

interes pertsonalak eta alderdikoak albo

batera uztea da, eta baldintza berberetan

kalitateko zerbitzuak eskaintzea.

Ekitatearen ikuspegitik, gizarte politikek

aukera berdintasuna sustatzea dute

xede. Berdintasunaren ikusmoldetik,

politika horiei esker gizarte taldeen arteko

ezberdintasunak murrizten dira

eta herritar guztiek izan behar dituzten

gutxiengo maila batzuk eskaintzen dira.

Birbanatze politiken oinarria dugu honako

hau.

Euskadin gizarte interbentzioaren esparruan

herritarren gizarte partaidetza

sustatzearen alde jokatuko dugu. Horretan

diharduten administrazio publikoek

zein hirugarren sektoreko erakunde

eta enpresek erabiltzaileen partaidetza

zuzena sustatu beharko dute, beren antolakuntza

eta zerbitzuetan partaidetza

talde dinamikak bultzatuz, partaidetza

indibiduala jorratzen duten sistema klasikoez

gain.

Herritar guztiei

arreta berdina

eskaintzeko modu

bakarra interes

pertsonalak eta

alderdikoak albo

batera uztea da,

eta baldintza

berberetan

kalitateko

zerbitzuak

eskaintzea

183

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!