07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ETXEBIZITZA

PRINTZIPIO INSPIRATZAILEAK

EAJ-PNVk sustatu etxebizitzaren politikak

erraztu egin gura die merkatu askean

ezinezkoa zaien lagunei etxebizitza duin,

egoki eta eskuragarri bat irispidean eskuratu

ahal izatea, bereziki, etxebizitza

duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide

subjektiboaren onuradunei, eta

krisialdi ekonomikoaren ondorioz beharrizan

sozialaren egoeretan daudenei.

Xede horri jarraiki, EAJtik bost konpromiso

planteatzen dizkiogu euskal gizarteari

etxebizitzaren kontuetan.

EAJ-PNVk etxebizitza kontuetan hartzen

duen lehen konpromisoa etxebizitzaren

beharrizana duten lagunei alokairuan

emandako etxebizitza eskuratzeko

bidea erraztea izango da. Horretarako,

alokairuan dauden etxebizitza sozialen

kopurua handitzea proposatzen dugu,

eskura dauzkagun tresna ezberdinen

bidez. Lehendabizi, etxebizitzaren eskumeneko

Sailak sustatu etxebizitzen promozio

zuzenaren eta zuzkidura-ostatuen

bidez, eta baita atxikitako bere sozietate

publiko Alokabide eta Visesaren bitartez.

Bigarrenez, hutsik diren etxebizitzak

erakartzeko Bizigune eta ASAP programak

indartuz, eta promotore pribatu

eta banku entitateek stock-ean dituzten

etxebizitzak mobilizatuz, lankidetza

hitzarmenen bidez.

Hirugarrenez, alokairurako erabiliko diren

etxebizitzak promozionatuz, erosi

eta birgaitzeko egungo lankidetza esparru

publiko-pribatuaren gainean hausnarketa

sakon bat egitearen alde gaude,

ezinbestekoa baita finantzaketa eredu

berriak aurkitzea etxebizitza sozialaren

parkea handitu ahal izateko.

Neurri hauen guztien ardatzean gazteak

izango dira lehentasunez, konponbideak

eskaini behar baitzaizkie emantzipazioa

gauzatu ahal izan dezaten, etxebizitza

baita hura lortu ahal izateko hirugarren

funtsezko oinarria, hezkuntza eta enpleguarekin

batera.

EAJ-PNVren bigarren konpromisoa,

eraikitako parkearen gainean lehentasunez

aritzea izango da, hiri birgaitzea

eta eraberritzea, eta eraikuntza jasangarria

sustatuz. Hiri birgaitzeari dagokionez,

Etxebizitzak Birgaitzeko Renove

Plana handitu eta indartu beharra dago,

birgaitze politika jasangarri eta integratzaile

baten bidez eraikin eta etxebizitzak

zaintzea, irisgarritasun unibertsala

eta eraginkortasun energetiko sustatuko

enplegua sortzeko estrategia indartzea

eta gizarte kohesioa lortzea du

xede nagusitzat.

Hiri-eraberritzeari dagokionez, funtsezkotzat

jotzen dugu degradatutako

hiriko eremuak eta bizitegi zona ahulak

berreskuratzeko ekimenak laguntzea, ez

ikuspegi urbanistiko eta energetiko batetik

bakarrik, baita gizartearen ikuspegiari

jarraituz ere.

EAJ-PNVn erabat sinetsita gaude hiri-birgaitze

jardun berriei ekin ahal izateko,

funtsezkoa dela Udalen eta Birgaitze

Urbanistikoko Sozietateen arteko kolaborazioa,

hirigune ahulenak aztertu ahal

izateko eta birgaitze plan espezifikoei

heltzen babesteko xedez.

Bestalde, jada abiarazitako kudeaketa

urbanistiko eta sozialari dagozkion

eraberritze prozesu garrantzitsuekin

jarraituko dugu, hala nola, Zorrotzaurre

Bilbon, Txomin Enea Donostian, eta Koroatze

auzoa Gasteizen.

Orobat, Eraikinen Ikuskaritza Teknikoaren

bidez, lurraldearen gaineko mapa

integral bat egingo dugu eta zehaztasun

handiagoz ezagutu ahal izango dugu

finkatutako parkearen zaintze egoera,

beharrezko hobetze zein mantentze

lanak ezarri ahal izateko, bizitegi parke

jasangarri bat edukitzeko xedez. Birgaitze

jardunak babesteko, finantzaketa

modu berriak erabiltzen aurrera egitea

proposatzen dugu, baliabide ekonomiko

gutxien duten lagunei zuzendutakoak

bereziki.

EAJ-PNVren hirugarren konpromisoa

etxebizitza kontuetan, babestutako

etxebizitzen parkea handitzea izango

da, lurzoruaren kudeaketa eta sustapenaren

gaineko politikaren lehentasuna

alokairura eta hiri-eraberritzera zuzenduz,

etxebizitzen sustapena eta zuzkidura-ostatuak

dagoen benetako eskaerara

eta lurraldeen arteko orekara egokituz.

EAJ-PNVren laugarren konpromisoa

etxebizitzen politikan tresnak eta baliabideak

optimizatzea izango da, dauzkagun

baliabide eta tresnak gehiago hobetzea

jomuga nagusi, etxebizitzaren alorrean

eskumenak dituen Sailaren menpeko

Zuzendaritza, Sozietate eta Lurralde Ordezkaritza

ezberdinen jarduera prozedurak

eta eremuak aztertuz.

Gizartearen

beharrizanei

erantzunez

etxebizitza

politikaren

ikuspegiak

babestutako

etxebizitzen parkea

osatzea izango du

xede, erabilera eta

gozatzeko baldintza

ezberdinekin, bere

formatu bakoitzean

neurri egoki batekin

157

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!