07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GENERO BERDINTASUNA

PRINTZIPIO INSPIRATZAILEAK

Berdintasuna, demokratikoa deitzen den

edozein gizartek errespetatu eta sustatu

behar duen giza eskubidea dugu eta

gizarte osoari ekartzen dio onurarik.

Berdintasunari esker, bai emakumeek

bai gizonek beren garaitasun guztiak garatu

ditzakete, eta erabakiak hartu genero

estereotipoek inposatutako mugarik

gabe. Errespetu, jakintza, ongizate eta

demokrazia gehiago ondorioztatzen du.

EAJ-PNVren iritzian, berdintasunak

pertsona guztien autonomiaren garapenean

laguntzen du esparru pertsonalean

eta sozialean; balore solidarioak eta ez

jerarkiakoak indartzen ditu, lankidetzan,

elkarrenganako errespetuan eta autoritate

pertsonalean oinarritutako harremanak

ezarriz; zaintzetan ko-erantzukizuna

sustatzen du: harreman afektiboak

berdinetik berdinera eta aniztasuna

errespetatuz garatu ahal izatea errazten

du; eta horri guztiari esker demokrazian

aurrera egiten laguntzen du, gizarte justuago,

bateratuago eta garatuago bat

eraikitzeko.

Gure ahaleginek pertsona guztien artean

benetako aukera berdintasuna garatzea

dute jomuga. Bizikidetza proiektu sendo

bat eraikitzeko, berdintasuna eta identitatea

osagai nagusi gisa sustatzea izango

da EAJ-PNVren konpromisoa. Aukera

berdintasuna, emakumeen ahalduntzea

eta, gizarte orekaren eta elkartasunaren

eragile gisa, aniztasuna errespetatzea

izango da gure apustua.

Lotura estua dago berdintasun, bikaintasun

eta berrikuntzaren artean. Jakin dakigu

enpresek serio jokatzen dutenean

berdintasunaren alde, ez direla bakarrik

justizia sozialarekin enpresa konprometitu

bihurtzen, beren errendimendua,

kalitatea eta berritzeko gaitasuna hobetzen

duten enpresak bilakatzen baitira.

Hortaz, berdintasuna apustu estrategikoa

dugu.

EAJ-PNVren ustean, Euskadiren garapena

aukera berdintasunetik bakarrik eraiki

daiteke, eta oso bereziki emakume eta gizonen

arteko lan aukerak eta baldintzak

parekatuz. Jakintzak eta talentuak ezberdintasunak

nabarmentzen dituzten mundu

batean, erakundeek ezin dute beren

aukeren %50 alferrik galdu. Emakumeek

euskal enpresa sarean, eta jakintzaren

ekoizpenaren eta garapenaren esparru

guztietan ere, parte hartu ahal dezaten

jardungo dugu, guztion ekarpenei esker

bakarrik aberastu eta hobetu baitaitezke

gizarte gisa ditugu erronka eta desafioei

heltzeko gaitasunak.

Beijingeko Biltzarretik eta Berdintasunaren

Euskal Legea onartu zenetik aurrera

pausu nabarmenak eman dira. Halere,

aldaketok garrantzitsuak izan arren,

oraindik ezin daiteke esan praktikan gizonek

eta emakumeek eskubide berberak

dituztenik. Bai gure herrialdean eta bai

mundu osoan soldata ezberdina jasotzen

dute emakumeek balio bereko lan bat

egitearren, hortaz, emakume eta gizonen

arteko soldaten etena irauli beharreko

errealitatea da. Horretarako, ekonomia

indartsuagoak eta gizarte jasangarriagoak

eta generoaren ikuspegitik berdintsuagoak

sortzen lagundu dezaketen

politika ekonomiko eta sozialen alde lan

egiteko konpromisoa hartzen dugu.

Genero desberdintasuna dugu gizarte

erronka nagusienetako bat, horren

adierazpenik gorena eta basatiena

emakumeen aurkako indarkeria da.

Posible diren ahalegin guztiak jarri behar

ditugu eskubideen urraketa horri

amaiera emateko, emakumeen aurkako

indarkeria gaitzesteko kontzientziazio

soziala indartuz, batez ere belaunaldi

gazteenen artean, eta haren jatorria

azpimarratuz: emakumeen eta gizonen

arteko ezberdintasuna. Lortu ahal izateko,

ezinbestekotzat jotzen dugu abiarazitako

ekimenak sendotzea eta estrategia

berriak garatzea pertsonei tresna

eta baliabideak eskaintzeko, indarkeria

sexista ezagutu, antzeman eta borrokatu

ahal izateko, hezkuntzaren arloa eta jarrera

sexisten prebentzioa jorratuz, era

guztietako erasoen aurrean rol aktiboa

jokatzera bultzatuz eta baliabide egokiak

eskainiz.

Euskadi aitzindari da berdintasun politikak

garatzean, EAJ-PNVren lehendakariak

buru zituzten gobernuen bultzadari

esker. Ildo horri jarraiki, erdietsitako

lorpenak finkatzearen, eta gure gizarte

eta herrialdearen garapenerako estrategikoa

den gai horretan aurrerapen berri

bat eragitearen aldeko konpromisoa

mantentzen dugu. Genero Berdintasunaren

Adierazlean Europako bost herrialde

aurreratuenen artean bere postua

finkatu eta hobetuko duen Euskadi

bat nahi dugu.

Berdintasuna,

demokratikoa

deitzen den

edozein gizartek

errespetatu eta

sustatu behar

duen giza

eskubidea dugu

eta gizarte osoari

ekartzen dio

onurarik

197

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!