07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KULTURA

19.3 KONPROMISOA

INDUSTRIA SORTZAILEEN SEKTORERA ZABALTZEAREN ALDEKO APUSTUA

19.3.1 Ekinbidea

Instituzioen arteko

estrategia bat onartu, kultur

industriak eta sortzaileak

euskadin garatzeko

19.3.2 Ekinbidea

Euskadi sortzailea (“creative

basque country”) programa

abiarazi

19.3.3 Ekinbidea

Euskadiren irudia lurralde

sortzaile gisa nazioarteratu

Eusko Jaurlaritza buru izango duen estrategia horretan, Euskadiko hiru maila instituzionalek hartuko dute parte (Gobernua,

Foru Aldundiak eta Udalak), hauez gain, bakoitzaren kultura eta sustapen ekonomiko sailak ere izango dira partaide.

Bi xede dituen estrategia bat: a) teknologia eta berrikuntzaren bidez sormena eta kultura eragingo dituen ekosistema

bat garatzea, hazkunde eta enplegu aukera berriak sortuko dituzten ideia berriak sustatzeko eta b) Foru Aldundi eta

Udalen partehartzea artikulatzea. Lehenek sustapen ekonomikoan eta kulturalean duten eragin handiaren kariaz. Bigarrenen

kasuan, hiri inguruneak baitira sektoreok garatzeko habitat naturala.

Industria sortzaile eta kulturalak koordinatu eta bultzatzeko tresna bat abian jartzea, bi funtzio nabarmen izango ditu:

a) Erronka bat aurkeztu, erakartzeko ahalmen handia, sektoreok merkatu globaletan duten presentzia sendotu, inbertsio

pribatua mobilizatu eta sektoreotako enpresentzat hazkunde aukera berriak sortzen dituzten proiektuetan

arreta jartzea.

b) Industria tradizionalaren eta industria sortzaileen arteko loturek Euskadin duten ahalmena garatuko duten ekimenak

martxan jartzea.

“Creative Europe” programa ari da garatzen Europar Batasuna. Erresuma Batuak, bere aldetik, “Creative Britain”

programa jarri du martxan. Europako herrialdeak, nazioak eta puntako eskualdeak tresna baliokideez hornitu dira

(Creative Finland, Creative Scotland, Creative Walloniia, etab.). Euskadin ezaugarri horretako tresna batez baliatu

dezagun unea heldu da, kultur industriek (zinema, arte bisualak, arte eszenikoak, musika, edizioa, etab.) eta industria

sortzaileek (diseinua, moda, bideo-jokoak, arkitektura, eduki digitalak, publizitatea, hizkuntzaren industriak,

artisautza, etab.) Euskadin osatzen duten sektoreen multzoan eragingo du programa horrek estreinakoz.

Hiru arlotan izango du eragina programa horrek, eta egun Euskadiko Administrazio publikoak garatzen ari direnen

osagarri izango da:

- Kulturaren arlokoa, gure herriko talentu, sortzaile eta kultur aktiboei egonkortasun, anbizio, eta nazioarte mailako

hedapen gehiago eskainiko dizkieten proiektuak babestuz.

- Ekonomikoa, inbertsioa, industrializazioa, berrikuntza eta IKSen (Industria Kulturalak eta Sortzaileak) nazioarteratzea

sustatuko duten proiektuak lagunduz, gure ekonomian duten eragina eta Euskadiren kanpoko proiekzioan

dutena indartuz.

-Teknologikoa, sektore hauetara teknologia transferitzen duten proiektuak babestuz eta sektoreon garapena sustatuko

duten bideragarritasun faseak eta I+G+b proiektuen prototipoak jorratzen dituzten proiektuak lagunduz.

Horrez gain, Euskadi Sortzailea Programak zeharkako sail bat izango du, eragin ekonomiko handiko proiektuak

identifikatzea, laguntzea eta inplementatzea jomuga, partehartze publiko-pribatuarekin eta nazioarteko dimentsio

nabariarekin.

Euskadi Sortzailea Programaren kudeaketan Eusko Jaurlaritzaren kultura, garapen ekonomiko, teknologia eta

kanpo ekintza sailek hartuko dute parte.

Eskualde Sortzaileen Europako Sarean Euskadik era aktiboan parte hartzea.

Europako beste eskualde batzuekin bi aldeetako akordioak sustatzea, kultur eta sormen industriak sortzeko.

Mugaz haraindiko Euskadi-Akitania herrialdeen arteko aukeretan sakontzea.

144

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!