07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

OSASUNA PERTSONEN ZERBITZURAKO

16.1 KONPROMISOA

PERTSONAK ARDATZ NAGUSI DIREN OSASUN SISTEMA BAT SUSTATZEA

16.1.1 Ekinbidea

Estaldura unibertsala eta

pertsona guztiek osasun

sistemarako sarbidea izan

dezaten bermatzea

16.1.2 Ekinbidea

Pertsonen

erantzunkidetasuna

sustatzea beren osasunaren

zaintzan

16.1.3 Ekinbidea

Ekitatea mantentzea osasun

arretan, genero ikuspuntua

eta talderik ahulenak

nabarmenduz

16.1.4 Ekinbidea

Pazienteari informazioa eta

arreta pertsonalizatua, osoa

eta kalitatezkoa eskaintzea

Osasun estaldura mantentzea euskal herritar guztientzat, Euskadiko Osasun Arloa Antolatzeko Legean xedatutakoan

oinarrituz.

Kalitatezko arreta eskuragarria sustatzea.

Presentzialak ez diren harreman-kanalak finkatzea, pertsona bakoitzak euskal osasun sistemarekiko duen hurbiltasuna

eta irisgarritasuna hobetzeko.

Beharrezko jarduketak garatzea ezgaitasun fisikoa edo zentzu-ezgaitasuna duten pertsona guztiak euskal osasun

sistema publiko eta pribatuko zentro, instalazio, baliabide eta zerbitzu guztietara sartu ahal direla bermatzeko.

Herritarrek zuzenago parte hartzeko forma berriak sartzea osasun sistemaren erabaki-eremuetan.

“Osasun-eskola” ekinbidea indartzea, pertsonek beren gaixotasunaren ezagutzan, prebentzioan eta kudeaketan

gero eta inplikazio gehiago izan dezatela erraztuz.

Bizitza-estilo osasuntsuagoak sustatzea haurtzarotik, baita osasun zerbitzuen erabilera egokia ere.

Osasunaren zaintza sustatzea eskola eremuan, hezkuntza sistemarekin lankidetzan.

Jarduteko programak garatzea, osasun arretan desberdintasunak murriztea ahalbidetzen dutenak.

Osasun sistematik, beste erakunde batzuekin batera, osasun arloko langileen trebakuntza sustatzea, emakumeen

aurkako indarkeriari dagokionez.

Genero ikuspegia sustatzea osasunaren arloan egiten diren jarduketa guztietan, bereziki emakumeen berezko

gaixotasunen behar espezifikoei erantzun espezifiko bat ematera bideratutakoetan.

Osasun maila baxuagoak dituzten pertsonetara bideratutako jarduketak garatzea, arreta berezia jarriz adineko

pertsonengan, ezgaitasunen bat daukaten pertsonengan, immigranteengan, gaixotasun mentala duten pertsonengan,

askatasunik ez duten pertsonengan, etab.

Emakumeen eta gizonen ordezkaritza bat sustatzea euskal osasun sistema publikoaren egitura guztietan.

Herritarrei ematen zaien informazioa hobetzea, osasun sistemaren baliabideen eta horren funtzionamenduaren

inguruko ezagutza handiagoa izan dezaten.

Banakako arreta pertsonalizatua bultzatzea.

Sistemara iristeko beste aukera batzuk sustatzea, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berriak sartuz,

herritarrek harreman arinagoa izateko Osasun Sistemarekin egiten dituzten kudeaketetan.

Informazio sistemetarako sarbide pertsonala sustatzea, gehieneko segurtasun eta konfidentzialtasuna bermatuz.

114

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!