07.09.2016 Views

2016-2020 PROGRAMA

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

eaj-pnvren-egitasmoa-2016eko-hauteskunde-eusko-leg

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

EUSKARA ETA HIZKUNTZA BIZIKIDETZA

18.4 KONPROMISOA

EUSKARAREN HIRU LURRALDEETAKO INSTITUZIOEN ARTEKO LANKIDETZA ARTIKULATU ETA INDARTU,

ETA EUSKARA NAZIOARTEAN AINTZAT HARTZEA SUSTATU

18.4.1 Ekinbidea

Euskararen hiru

lurraldeetako instituzioen

arteko lankidetza sustatu

18.4.2 Ekinbidea

Euskara eta hizkuntza

bizikidetzaren gainean

ahalik eta adostasun sozial

eta politiko zabalena indartu

Nafarroako Gobernuarekin eta EEPrekin (Euskararen Erakunde Publikoa) garatu lankidetza indartzea, euskararen

sustapenaren arloan.

Berezko hizkuntza aintzat hartuta duten beste autonomia erkidego batzuekin lankidetza hitzarmenak garatzea.

Estatuko instituzioen aldetik babestu beharreko balio gisa, eraginkortasunez eleaniztasunaren alde egin dezaten

sustatzea, Eusko Jaurlaritza, Kataluniako Generalitat, Galiziako Xunta eta Balear Uharteetako Gobernuaren artean

indarrean dagoen Akordioak ezarritakoaren arabera, eta “España plurilingüe: manifiesto por el reconocimiento y el

desarrollo de la pluralidad lingüística de España” Manifestuaren ildoan.

Batasuneko erakundeek, eraginkortasunez, Europako eleaniztasuna bere egin dezaten sustatzea, hizkuntza aniztasuna

garatzeko, bere-berea duen hizkuntza politika eraginkorra izan dezan Europak, hizkuntza aniztasunaren sustapenarekin

konpromisoa hartutako beste entitate eta erakunde publiko batzuekin lankidetza sareetan era aktiboan

parte hartuz.

Euskararen errealitate eta hizkuntzaren berreskurapen prozesuaren berri ematea nazioarte mailan, kongresu, mintegi

eta sinposioetan parte hartuz.

Nazioarteko kooperazioaren arloan, hizkuntzen arteko kooperazioa sustatzea, Gobernuaren kooperaziorako partehartze

programetan eta diru-laguntzetan irizpide hori gehituz.

Euskara eta Euskal Kultura irakurle eta katedra kopuruak sendotzea eta hedatzea mundu osoko unibertsitate ezberdinetan,

Euskal Etxeetan euskararen ikasketa bultzatzea eta euskararen gaitasun probak antolatzea Euskadiko

lurraldeaz kanpo.

Europako eta munduko hizkuntza aniztasunean, euskararen berpizte prozesuari balioa ematea eta lankidetza

hitzarmenak sinatzea beste herrialde batzuekin hizkuntza aniztasuna nazioarte mailan eragiteko.

Gizarte eta instituzioetako eragile ezberdinen artean (erakunde publiko, alderdi politiko, gizarte organismo, enpresa

elkarte, sindikatu, komunikabide, kultur eta hezkuntza eragile..) euskararen eta hizkuntza bizikidetzaren aldeko

akordioari bultzada ematea, euskal gizartearen sentsibilitate ezberdinek bere egin dezaketen mezu adostua etengabe

gaurkotuz, mailaka elebiduntasun orekatuago baterantz aurrera egiteko, non euskara eta gazteleraren arteko

harremana parekatuagoa izango baita.

Euskararen Aholku Batzordearen ekintza sendotzea, esparru instituzional eta sozialaren arteko gizarte partehartze,

topagune eta lankidetza organo goren gisa, hizkuntza politikaren kontuetan jarduteko ildoak eztabaidatu, adostu

eta partekatzeko xedez.

Gizarte eragile ezberdinen inplikazio aktiboa eragitea, euskararen erabilera hedatzearen aldeko gizarte pedagogia

bat garatzeko, hizkuntza aniztasun aberasgarria gordetzeko beharrezko baldintza legez.

138

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!