Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
IMMIGRAZIOA ETA ANIZTASUNAREN ERRESPETUA:

AUKERAREN LEIHOA

KONPROMISOA 24.1

INSTITUZIOEN ARTEAN ESTRATEGIA EGONKOR ETA HEDAPEN HANDIKO BAT HEDATU

IMMIGRAZIOAREN ALDEKO HERRIALDE GISA ADOSTU ITUN BATEN BIDEZ

24.1.1 Ekinbidea

Arrazakeria eta

xenofobiaren aurka

borrokatu

24.1.2 Ekinbidea

Etorkinen integrazioa sustatu

24.1.3 Ekinbidea

Kulturarteko bizikidetza eta

aniztasunaren kudeaketa

sustatu

24.1.4 Ekinbidea

Etorkinei arreta eskaintzeko

berezko politika bat garatu

Informazio eta komunikazio politika berri bat bultzatzea, pertsona eta kultura guztiekiko errespetua sustatzeko.

Eusko Jaurlaritzaren sail ezberdinen artean zeharkako lankidetza akordioak dinamizatzea, sentsibilizazio, formazio

eta aniztasun eta kultur artekoari arretaren gainean Biltzen Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizkidetzaren Euskal

Zerbitzutik.

Immigrazio, hiritargo eta kulturarteko bizikidetzaren zeharkako politika diseinatu, gauzatu eta ebaluatzeko beharrezko

tresna eta mekanismoak garatzea.

Eragile, instituzio eta talde politikoen artean beharrezko adostasunak sustatzea, Immigrazioaren eta Aniztasunaren

Aldeko Ituna sozializatzeko.

“Aurre-iritzi eta estereotipoetan” oinarritutako diskurtsoak borrokatzeko ekimenak ZAS! (Zurrumurruen aurkako

Sarea) indartzea, aurre-iritzi faltsuak hedatzen dituzten zurrumurruei aurre egiteko sare baten sustapenaren bidez.

Etorkinei zerbitzu publikoak berdintasunezko baldintzetan eskuragarri jartzeko neurriak bultzatzea, Administrazioarekin

erlazio erraza ahalbidetuz.

Osasun eta gizarte zerbitzuak, etxebizitza, justizia eta segurtasuna normaltasunez eta berdintasunean eskuragarri

izatea bermatzea.

Kulturarteko gaitasunetan eta aniztasunaren kudeaketan zerbitzu publiko ezberdinen (hezkuntza, osasungintza,

enplegua, gizarte zerbitzuak, etxebizitza, justizia, segurtasuna) langileak hezteari bultzada ematea.

Euskararen ikasketa laguntzea, gizarte integrazioaren mekanismo gisa.

Aisia eta kirol esparruetan interbentzio komunitarioa sustatzea, integrazio eta elkar ezagutza bitartekari gisa.

Europako Giza eta Migrazio Krisiaren aurrean erantzuna koordinatzeko protokolo bat garatzea.

Arrazakeria eta bazterketaren aurka diharduten Europako kulturarteko eskualde eta hirien sareetan partehartzea,

praktika egokiak trukatzeko eta aniztasuna aukera gisa kudeatzeko politika publikoak hobeto diseinatzeko, berrikuntza,

sorkuntza eta aurrerapen ekonomiko eta sozial gisa.

Instituzioen arteko etengabeko elkarrizketa bat ezartzea, immigrazioarekin eta errefuxiatuei arreta eskaintzeko

politika guztiak koordinatu xedez.

Euskadin bizi diren lagunei laneratzea erraztea, enplegagarritasunean diren oztopoak eta mugak (legezkoak, hizkuntzakoak,

heziketakoak…) ezabatzeko lagunduz.

Etorkinen eta beren seme-alaben eskola arrakastaren maila igotzeko ekimenak garatzea, eta halaber, etorkin jatorriko

ikasleak derrigorrezko hezkuntzaren osteko ikasketak egitera bultzatzea.

Euskadiko herritar etorkinen integrazio eta gizarte partaidetzarako foroa sustatzea.

179